Mendebaldeko Sahara
2024/07/04 - 10:25
Bilboko Aireportuan dagoen sahararraren deportazioa atzeratu dute
Printzipioz ostiralean deportatutako dute Marokora. Hortaz, deportazioa egun bat atzeratu dute, asilo eskaeraren ukapenaren aurka Auzitegi Nazionalean aurkeztutako erreguzko errekurtsoa onartzen duten ala ez jakin arte.
2024/07/04 - 09:41
Asiloa ukatu diote Bilboko Aireportuan 10 egun daramatzan gizon sahararrari
Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko presidentearen arabera, tramitazioa oraindik ez da ebatzi, baina asilo-eskaeraren hasierako ukapena ez da aldatu oraingoz. Gauzak horrela, Poliziak uste du deportatzeko aukera duela.
2024/06/30 - 18:40
Iritsi dira uda gurean pasako duten Saharako umeak
Aurreikusi baino beranduxeago iritsi dira, baina Euskal Herrian dira jada, uda gurean pasako duten Saharako haurrak. Ia 200 umek desertuko bizi-baldintza gogorretatik, tarte batez, behintzat, ihes egiteko aukera izango dute uda honetan.
2024/04/03 - 22:23
Udan Saharatik eta Ukrainatik haurrak ekartzen dituzten elkarteek harrera-familiak behar dituzte
Txernobyl eta Oporrak Bakean elkarteek behar baino izen emate gutxiago izan dituzte aurtengo kanpainan. Bigarrenaren kasuan, behar dituzten 300 harrera familietatik erdia lortu dute soilik.
2024/03/21 - 17:42
Maroko-Europa arrantza ituna errefusatu du EBko Auzitegiaren abokatuak, saharar herria ez errespetatzeagatik
Abokatu nagusi baten ondorioak lotesleak ez diren arren, Luxenburgon egoitza duen auzitegiak kontuan hartzen ditu gehienetan epaia ematen duenean.
2024/03/09 - 12:56
Errefuxiatu sahararrentzat laguntza daraman kamioi karabana abiatu da Donostiatik
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak Gipuzkoan eta Bizkaian bildutako 100 tona laguntza daramate lau kamioitan Tindufeko kanpamentuetara. Gehiena janaria da, baina emakumeentzako higiene produktuak ere daramatzate.
2024/02/24 - 23:09
"Oporrak Bakean" ekimenak 300 familia behar ditu haur sahararrak hartzeko uda honetan
Programa honen bitartez, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta euskal familiek bi hilabetez laguntza eman eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera.
2023/09/02 - 13:21
Mendebaldeko Saharan irtenbide politiko baten defentsa berretsi du AEBk Tindufen
2020ko azaroan, Polisarioak hautsitzat jo zuen Marokorekin 1991n sinatutako su etena, gerra egoera dekretatu zuen lurralde osoan, eta herrialde horri egotzi zion Gergerateko mugan egindako erasoaren ondorioen erantzukizuna.
2023/08/03 - 18:58
Fronte Polisarioaren hitzetan, Sanchezen bidaiak Marokori emandako "babes ukaezina" agerian uzten du
Abdulah Arabi Fronte Polisarioaren Espainiako ordezkariak azpimarratu duenez, Moncloak bidaia pribatua dela azaldu arren, "eduki politiko handia du".

2023/05/13 - 15:16
Elikagaiez betetako bost kamioi abiatu dira Euskaditik Saharara
Larunbat honetan, goizeko 10:00etan, Sahararekin solidarioa den karabanak Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetarako bidea hartu du Laudiotik (Araba). Guztira, 40 tona elikagai eta premiazko beste ondasun batzuk eramango ditu.
2023/04/19 - 19:52
Marokorekin lortutako akordioari esker migratzaileen iritsiera nabarmen murriztu dela adierazi du Sanchezek
Espainiako gobernuburuak Diputatuen Kongresuan azaldu duenez, urteko lehen hiruhilekoan Ceuta eta Melillara eta Kanarietara iritsitako migratzaileen kopurua % 78 eta % 63 jaitsi da, hurrenez hurren.

2023/04/08 - 12:25
Udan Saharako haurrak hartzeko deialdi berezia egin dute
8 eta 12 urte arteko 400 neska-mutiko ekartzeko kanpaina da, eta orain arte ehun familiak baino ez dute eman izena.

2023/04/06 - 16:50
Udan Saharako haurrak hartzeko 300 familia behar ditu Oporrak Bakean elkarteak
Udan Saharako haurrak Euskal Herrira ekartzen dituen elkartea kezkatuta dago, azken aldian gero eta familia gutxiago animatzen direlako haur hauek etxean hartzera. Horregatik, deialdi berezia egin dute.

2022/08/21 - 13:34
Marokoko erregea pozik agertu da Espainiak Mendebaldeko Sahararekiko izandako jarrera aldaketagatik
Mohamed VI.aren arabera, Espainia "diferendoaren jatorria eta errealitatea ondo ezagutzen duen" auzoko herrialdea da. Erregeak beste herrialde batzuei eskatu die beren jarrera argitzeko.

2022/07/23 - 16:31
Emozioen artean iritsi dira gaur Euskal Herrira ume sahararrak
Gaur goizean heldu dira Loiuko aireportura uda Euskal Herrian pasatuko duten ume sahararrak. Guztira, 300 neska-mutil heldu dira eta, azken bi urteetan ezin etorrita egon ondoren, emozioak borborka izan dituzte. Harrera-familien eta elkarteen poztasuna ere nabaria izan da.

2022/07/03 - 22:20
Melillako hesian hildako pertsona migratzaileen "odol hotzeko hilketa" gaitzetsi du Aljeriak
Aljerrek ez du baztertu ekainaren 24ko gertakarietan ehun pertsona baino gehiago hil izana.

2022/06/28 - 22:18
Baimenak atzeratzen ari direla eta, kezkatuta daude udan Saharako haurrak hartzen dituzten familiak
Aurten, inoiz ez bezala, ez aurrera ez atzera dago horretarako Madrilgo Gobernuak ematen duen baimena. Beldur dira, Madrilen eta Rabaten arteko harreman berrien ondorio ote den, eta zein izango den, azkenean, bere eragina.