Mendiko istripuak
2017/08/14 - 12:34
Aretxabaletako mendizalea bilatzeko lanetan, arrastorik ez oraingoz
20 urteko gaztea ostiralean desagertu zen, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean, goi-mendiko gune batean.
2017/08/13 - 13:03
Panticosan desagertutako Aretxabaletako mendizale baten bila ari dira
Badirudi 20 urteko gaztea ostiralean desagertu zela Panticosa inguruan, bakarrik ibilbide bat egitera irten ostean.
2017/08/12 - 19:11
Bi mendizale erreskatatu dituzte Irurtzungo mendi batean
Erreskatea 'ia ikusten ez zela' egin dela azaltzeaz gain, 'oso arriskutsutzat’ jo du Guardia Zibilak.
2017/07/08 - 19:26
Ertzaintzako helikoptero batek txirrindulari bat erreskatatu du Kanpezun
Txirrindularia Gasteizko bizilaguna da, eta arnasa hartzeko zailtasunak zituen. Hori dela eta, ospitalera helikopteroz eramatea erabaki dute.
2017/07/02 - 16:01
Alberto Zerain eta Mariano Galvan Nanga Parbaten geratuko dira betirako
Gorpuak ez erreskatatzeko erabakiak badu beste eraginik, burokrazia lanak zaildu eta heriotza agiriak lortzea zailduko duelako.
2017/06/20 - 11:44
Espeleologo bat hil zen koba zigilatu dute Galdamesen, segurtasunagatik
Kontrolatutako leherketa baten bitartez egin zuten leizearen zigilatze prozesua, istripu gehiago saihesteko.
2017/06/04 - 22:13
Bertan behera utzi dute Galdamesen hildako espeleologoaren erreskatea
Hiru egun eman dituzte 37 urteko santurtziarraren gorpua kobazulotik atera ezinik, eta azkenean, erreskate-lanak bertan behera utzi dituzte bertan ari direnen segurtasunagatik.
2017/06/04 - 16:02
Galdamesko leizean hildako espeleologoa erreskatatzeko lanak, bertan behera
Harriak jausteko aukera handia dagoela egiaztatu dute eta horrek erreskate-lanetan ari diren lagunen bizia arriskuan jarriko luke.
2017/06/04 - 11:51
Gorbeian galduta zeuden lau mendizale erreskatatu dituzte
Lainoaren eraginez galdu dira mendizaleak. Inork ez du osasun arretarik behar izan.
2017/06/03 - 18:54
Gorpua dagoen tokira iristeko zailtasunak dituzte erreskate taldekoek
Lanean dihardute Galdameseko kobazulo batean erori eta hil den gizonaren gorpua ateratzeko. Lana oso zaila izaten ari da, eta erreskate taldeek ez dute arriskurik hartu nahi.
2017/06/03 - 14:11
Beste bi egun beharko dituzte espeleologoaren hilotzeraino iristeko
Hilotza berreskuratzeko lanean ari den taldeak lehenengo zuloa egonkortu du dagoeneko, eta lanak gutxienez beste bi egun irautea aurreikusten dute.
2017/06/03 - 00:38
Galdamesen hildako espeleologoaren gorpua erreskatatzeko lanean ari dira
Kontrolatutako leherketak egin dituzte gauean, eta hondakinak kentzen aritu da.
2017/06/02 - 17:02
Egunak beharko dituzte espeleologoaren gorpua kobazulotik erreskatatzeko
Kobazuloa, zeina Galdamestik oso gertu dagoen, Enkarterrietan, 1,5 kilometro luze da. Une honetan, erreskatean parte hartzen ari direnen segurtasuna bermatzea da helburua.
2017/06/02 - 13:23
Espeleologo bat hilda topatu dute Galdamesko kobazulo batean
Santurtziko 37 urteko gizonezkoaren gorpua leizetik nola atera aztertzen ari dira. Lau metro kubiko harri jausi zaizkio gainera.
2017/06/02 - 12:33
'Galdamesen hil den espeleologoak 4 metro kubiko harri ditu gainean'
'Egun on Euskadi' saioan elkarrizketatua, Gaizka Etxabe Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zerbitzuen zuzendariak azaldu du zailtasun handiak daudela kobazuloan dagoen gorpua erreskatatzeko.
2017/06/02 - 10:57
Santurtziko espeleologo bat hil da Galdamesko kobazulo batean
Istripua luizi baten ondorioz gertatu da, San Pedro auzoan, kobazulo batean. Hildakoa 37 urteko gizonezkoa zen.
2017/04/23 - 19:49
Aizkorrin zauritutako mendizale bat erreskatatu dute
47 urteko mendizaleak kolpea jaso du buruan. Hori dela eta, Galdakaoko ospitaleraino helikopteroz eramatea erabaki dute.
2017/04/16 - 15:01
Datozen orduetan helduko da Euskadira Huescan hildako mendizalearen gorpua
Jacan (Huesca) eduki dute igande honetan, autopsia egin zain.
2017/04/15 - 22:36
Portugaleteko mendizale bat hil da Panticosan, erorketa bat izan ostean
Hildakoa 69 urteko gizon bat da eta Panticosan (Huesca) dagoen Arnales tontorra ari zen igotzen.
2017/04/14 - 21:19
Zarauzko mendizale bat erreskatatu dute Hiru Erregeen Mahaian
37 urteko emakumeak istripua izan du eta 15:15 inguruan erreskatatu dute.