Mendiko istripuak
2014/10/19 - 20:27
Gizon bat helikopteroz erreskatatu dute Jaizkibelen
Eguerdiko ordu biak aldera izan da istripua. 51 urteko gizona Biosnar muturraren inguruan erori da.
2014/10/16 - 16:05
Gutxienez 20 mendigoizale hilik elur ekaitzaren ondorioz Himalaian
20 mendigoizale hilik eta 85 inguru desagertuta Himalaia mendikatean, Nepalen, elur jausien ondorioz. Erreskate lanetan zibiliak eta militarrak dabiltza. Zendutakoak, herrialde desberdinetakoak dira.
2014/09/13 - 19:33
Anboton erorikoa izan duen txangozale bat erreskatatuta, helikopteroz
Mendi-txirrindulari bat ere erreskatatu behar izan dute Osakidetzaren helikoptero baten bidez, Gorbeia menditik jaisten ari zela jausi eta gero.
2014/09/07 - 15:29
Mendizale bat hil da Aretxabaletan, Gurutzebarrin
79 urteko gizonezkoa ondoezik sentitu da eta Larrialdi Zerbitzura deitu dute, baina ezin izan dute ezer egin.
2014/08/23 - 22:54
Mendizale nafar bat hil da Panticosan
43 urteko mendizalea 50 metroko altueratik erori da Garno Negro tontorra eta Pondielloseko Orratza bitartean. Gorpua Pueyo de Jacara eraman dute.
2014/08/23 - 20:27
Nafarroako mendizale bat hil da 50 metrotik erorita Panticosan
43 urteko gizonezkoa beste zazpi mendizalerekin batera zegoen, guztiak nafarrak. Horien artean haren senide bat zegoen, eta hark eman du erorketaren berri.
2014/08/06 - 22:27
Onik atera dute Larrako sima batean trabatuta zegoen espeleologoa
Gauerdiaz geroztik, lur azpian 260 metrora zegoen gizonezko madrildar bat. Hanka-hezurrean lesio bat zuen, eta ezin izan du erreskatean parte hartu.
2014/08/06 - 19:21
Espeleologo bat erreskatatu dute Larrako leize batean
Biktima 260 bat metroko sakoneran zegoen. Espeleologoak aldakan min hartu du eta horrek erreskatean laguntzea eragotzi dio. Bart izan zuen istripua, 00:00ak eta 04:00ak artean, pasabide estu batean.
2014/07/07 - 00:03
Helikopteroz erreskatatu dute txirrindulari bat Toloño mendian
Biktimak istripu bat izan du, beste txirrindulari batzuekin pista batetik zihoanean. Arauzko kaskoa zeraman.
2014/06/28 - 11:45
Onik agertu dira bart Txindokin galdutako mendizaleak
Bikotea (27 eta 25 urtekoak) Amezketara heldu da gaur goizeko lehen orduan, lainoaren eta euriaren eraginez norabidea galdu eta gero.
2014/05/18 - 18:56
62 urteko emakume bat erreskatatu dute Irubelakaskoa mendian, Baztanen
Emakumea mendiaren iparraldeko aldetik erori da, eta kolpeak hartu ditu gorputzeko hainbat tokitan.
2014/04/19 - 12:59
3 xerpak desagertuta jarraitzen dute Everesteko elur-jausiaren ondoren
Elur-oldeak 13 xerparen heriotza eragin zuen, eta beste sei zauritu zituen. Azken zortzi urteetako elur-jausirik larriena izan da.
2014/04/18 - 11:45
Gutxienez 12 xerpa hil dira elur-jausi batek harrapatuta, Everesten
Ezbeharra 6.200 metro ingurura jazo da, 50 bat mendizale -gehienak xerpak- I. kanpalekutik II.era zihoazenean.
2014/03/31 - 16:06
Mendizale bilbotar bat erreskatatu dute Huescako Pirinioetan
Ezbeharra igandean jazo zen, baina gaur goizera arte ezin izan dute gizonezkoa erreskatatu, eguraldi txarra dela eta.
2014/03/10 - 00:43
3 mendizale hil dira Gredos mendilerroan, Avilan
Larunbatean beste bi mendizale hil ziren Gredosen, 'La Araña' izeneko eskalada bidea egiten ari zirela eroriko bat izan ostean.
2014/03/08 - 19:35
Bi mendizale hil dira Avilan, eroriko bat izan ondoren
Madrileko eta Avilako 41 eta 45 urteko bi gizonezko dira hildakoak.
2013/12/23 - 00:07
Donostiako eskalatzaile bat larri, zortzi metrotik behera erori ostean
San Fausto haitzetan ari zen eskalatzen eta bat-batean erori da, buruan kolpea hartuta. Bere kordean bazegoen ere, urduri samar sentitu da.
2013/12/09 - 07:26
Mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz Aizkorrin
Txangozalea Zegamatik abiatu eta tontorretik 250 bat metrora geratu da, ez atzera ez aurrera.
2013/11/23 - 19:05
Gorbeian galdutako lau mendizale topatu ditu Ertzaintzak
Laino sakonaren ondorioz galdu dira txangozaleak.
2013/11/14 - 11:58
Eskalatzen ari zela hil da irundar bat Eskozian
Fingers Ridge mendia eskalatzen ari zen "larri eraman zuten ospitalera, baina zauriek eragindako mina ezin izan zuen gainditu".