Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz Aizkorrin

Txangozalea Zegamatik abiatu eta tontorretik 250 bat metrora geratu da, ez atzera ez aurrera.

Ez atzera ez aurrera egin ezinik geratu den mendizale bat erreskatatu du Ertzaintzak gaur, igandea, helikopteroz, Aizkorriko tontorretik 250 bat metrora, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Zegamatik abiatu da mendizalea, eta 11:25 aldera, muinetik 250 metrora zegoela, blokeatuta geratu da, eta ezin izan du ez atzera ez aurrera egin.

Gaztearen lagun batek eman du abisua sakelako telefono batetik, eta SOS-Deiak larrialdietarako zerbitzuak erreskate taldea antolatu du, helikoptero batek, Ertzaintzako mendi taldeko zenbait kidek, Beasaingo polizia-etxeko agente batzuek eta Gipuzkoako Diputazioko mendi taldeko hainbat kidek osatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X