Mendiko istripuak
2023/01/21 - 21:22
Amaitutzat eman dute Patagonian elur jausi batek harrapatutako mendizaleen erreskatea
Baldintza latzak dituzte inguruan eta erreskate taldeak ezin du besterik egin; hala erabaki dute arratsaldean egindako batzarrean. Hain zuzen, Carolina Codo Chanteleko Sorospen Batzordeko buruarekin hitz egiteko aukera izan du EITB Mediak. Azaldu digunez, ez da mendizaleak bizirik egoteko aukerarik.
2023/01/21 - 21:17
Zigor Egia: "Egun tristea da euskal mendizaletasunarentzat"
Patagoniako erreskate taldeekin hartu eman zuzenean izan da Euskal Mendizale Federazioa. Amaia eta Iker oso gertukoak ziren, eskarmentu eta etorkizun handiko kirolariak biak ere, eta gaurkoa egun beltza dela azpimarratu du Zigor Egia Euskal Mendizale Federazioako presidenteak.
2023/01/21 - 15:40
Urnietan eta Durangon Patagoniako berrien zain jarraitzen dute
Amaia Agirreren eta Iker Bilbaoren udalerriak dira, Patagonian galdu diren mendizaleenak. Eskarmentu handiko mendizaleak dira biak. Bilbao suhiltzailea da, eta bere lankideek ere gogoan dute.
2023/01/21 - 15:33
Erreskate taldeak ez dira Fitz Royra abiatuko egoerak hobera egin arte
Erreskate taldeen buruak adierazi du uneotako baldintzetan erreskate taldeetako kideen bizitza arriskuan jarriko litzatekeela. Iker Bilbao eta Amaia Agirre Patagoniako mendian desagertu ziren ostegunean, lur-jausi batek harrapatu, eta ez dago bizirik aurkitzeko esperantzarik.
2023/01/21 - 15:33
Egoera oso arriskutsua da Fitz Royn, eta ez dute erreskaterik baimenduko
Mendizale bat jaitsi da istripua gertatu zen lekutik, eta egiaztatu du baldintzak oso txarrak direla eta ezinezkoa dela erreskate bat egitea.
2023/01/21 - 12:56
Eneko Pou: ''Amaia Agirre Euskal Herrian dugun alpinista onenetako bat da''
Eskalatzaile arabarrak azaldu du Patagonia "oso leku zaila" dela, eta "mendizaleak hor sartzen direnean oso prestatuta" egoten direla. Gainera, Amaia Agirrek eta Iker Bilbaok istripua izan zuten lekuan hiru mendizale frantziar erreskatatu omen zituen bere anaiarekin batera duela urte batzuk.
2023/01/20 - 23:12
Erreskate taldeak Fitz Roy mendira heltzen saiatuko dira hurrengo egunetan, eguraldiak ahalbidetzen badu
Argentinako agintariek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, eguraldiaren jarraipena egingo dute, hurrengo orduetan edo egunetan erreskate taldea abian jar daitekeen egiaztatzeko.
2023/01/20 - 22:31
Espainiako Mendi Kirolen Federazioa: "Ez dago bi mendizaleak bizirik aurkitzeko itxaropenik"
Bilaketa-lanak ez dira hasi ere egin, inguru horretan arrisku handia dagoelako. Desagertutakoak Iker Bilbao (Durangokoa da, baina Abadiñon du bizitokia) eta Amaia Agirre gasteiztarra dira.
2023/01/20 - 21:40
Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleak desagertu dira Patagonian
Fitz Roy mendian desagertu dira. Erreskate taldeak ez dira oraingoz atera haien bila, tokia arriskutsua delako eta baldintza meteorologikoak oso gogorrak direlako.
2023/01/20 - 21:34
Erreskate taldeak ez dira atera oraingoz mendizaleen bila, baldintza meteorologikoak oso gogorrak direlako
Iker Bilbao eta Amaia Agirre euskal mendizaleak desagertuta daude Patagoniako Fitz Roy mendian. Tokia oso arriskutsua da eta baldintza meteorologikoak oso gogorrak dira; horregatik, erreskate taldeak ez dira atera ere egin oraingoz haien bila.
2023/01/20 - 20:30
3.405 metroko Fitz Roy edo Chalten, ''mendi ketsua''
Andeetako erraldoien garaieraren erdira iristen ez den altuera izan arren, mendiak "zailtasun handiko" ospea du.
2023/01/20 - 19:59
Horrelakoa da 3.405 metroko garaiera duen Fitz Roy edo Chalten mendia
Andeetako erraldoien garaieraren erdira iristen ez den altuera izan arren, mendiak "zailtasun handiko" ospea du. Chalten izenak "mendi ketsua" esan nahi du, gailurra ia etengabe estaltzen duten hodeiengatik.
2023/01/20 - 18:42
Bi euskal mendizale desagertu dira Patagonian
Fitz Roy mendian desagertu dira, hain zuzen ere, elur-jausi batek harrapatu eta gero. Haiekin zihoan beste euskal mendizale batek eman du desagerpenaren berri.
2022/12/17 - 20:40
Lagun bat hil da Baztanen mendi istripu baten ondorioz
SOS Nafarroak Twitter bidez jakinarazi du ezbehar hori, baina ez du horren gaineko xehetasunik eskaini.
2022/10/16 - 12:35
Eskalatzaile bat hil da Nerbioi ur-jauzian erorikoa izanda
Gizon bat hil da Nerbioi ur-jauzian eskalatzen ari zela istripua izanda, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ertzaintzak eta Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileek erreskatatu dute gorpua.
2022/10/09 - 19:00
Anboto mendian istripua izan duen 50 urteko mendizale bat erreskatatu dute
Emakumea erori egin da. Bizkaiko eta Osakidetzako suhiltzaileak bertaratu dira, baita Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat ere. Mendizalea Galdakaoko Ospitalera eraman dute helikopteroz.
2022/10/05 - 12:03
Gutxienez lau hildako eta 30 bat desagertu Indiako Himalaian izandako elur-jausi baten ondorioz
Elur-jausia Draupadi Ka Danda II (4.880 m) gailurrean gertatu da, Uttarakhand estatuan. Formazioan zeuden 34 alpinistek, zazpi irakaslek eta erizaintzako laguntzaile batek osatzen zuten taldea.

2022/09/25 - 21:24
Zauritutako txirrindulari bat erreskatatu dute Ollokin, eta bi eskalatzaile, Irurtzunen
Erreskateetarako Nafarroako Talde Teknikoek bi erreskate egin dituzte igande honetan: hankan zauritutako txirrindulari bat, Ollokin, eta bi eskalatzaile, Irurtzungo Ahizpa Txikiko iparraldeko dikean.