Mendiko istripuak
2024/05/09 - 22:30
Eskalatzaile bat hil da Mañarian, istripu batean
Hildakoa Javier Mugarra da, 66 urteko zamudiotarra, eskaladan eta alpinismoan eskarmentu handikoa. Eguerdian erorikoa izan du. Erreskate taldeak bertaratu dira, eta biktima artatu dute, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
2024/05/09 - 21:59
Javier Mugarra mendizale bizkaitarra hil da, Arranatx mendian erorita
Eguerdian izan du istripua 66 urteko zamudioarrak. Esperientzia handiko eskalatzaile eta alpinista eta Bilboko udaleko suhiltzaile ohia; Piriniotan, Alpeetan eta mundu osoko mendi garaietan espezidio ugaritan parte hartu zuen, eta Euskal Herriko nahiz Espainiako goi-mendietako irakasle aritua zen.
2024/04/22 - 00:11
38 urteko gizonezko bat hil da Lesakan, mendi istripu batean
Aiako Harriaren Nafarroako isurialdean gertatu da istripua. Antza denez, mendizalea labaindu eta amildu egin da 13:00ak aldera.
2024/04/02 - 09:32
Iruñeko 14 urteko neska bat hil da Pirinioetan erorikoa izan eta gero
Nerabea aitarekin zegoen mendi buelta bat egiten Ereta inguruan, labain egin eta 100 metrotik behera amildu zenean. Erreskate taldeek hiru ordu geroago erreskatatu zuten gorpua.
2024/03/10 - 15:35
''Elurte handien ondoren, elurra finkatu edo garbitu arte itxaron beharko genuke mendira joan aurretik''
Gasteizko mendizale bat erreskatatu zuten atzo Ezcarayn, elur-jausi batek harrapatuta larri zauritu ostean. Carlos Perez Valdezcarayko eski-estazioaren arduradunak zuhurtziaz jokatzeko eskatu die eskiatzaileei (adierazpenak, jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2024/03/09 - 22:04
Gasteizko mendizale bat erreskatatu dute Ezcarayn, elur-jausi batek harrapatuta larri zauritu baita
48 urteko gizonezkoa 200 metro arrastaka eraman du La Hoya inguruan gertatutako elur-jausi batek. Errioxako Badaran herriko lagun bat ere eraman du arrastaka elur-jausiak, baina pertsona horrek ez du zauri larririk egin.
2024/03/09 - 20:47
Guardia Zibilak bi mendizale erreskatatu ditu Ezcarayn, elur-jausi batek harrapatu ondoren
Elur-jausiak San Lorenzo tontorraren iparraldeko magala igotzen ari zirela harrapatu ditu bi mendizaleak. Bat helikopteroz eraman dute ospitalera, lesio larriekin. Bestea, berriz, Valdezcarayko eski-estazioko zerbitzu medikoak artatu du.
2024/02/25 - 20:22
Lau pertsona hil dira elur-jausi batean Puy-de-Dome inguruan, Frantzian
Hiru pertsona arin zauritu dira eta bi onik atera dira istriputik. Hildakoak eta zaurituak bederatzi eskiatzaileko talde bateko kideak ziren, eta Frantziako Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko Sancy tontorrean elurraren joan-etorriak harrapatu ditu.
2024/02/05 - 10:59
Txema Errea arkitekto iruindarra zendu da Ezterenzubin jazotako mendi istripuan
Atzo, igandean, gertatu zen ezbeharra, Harpeako kobazulotik gertu. 150 metroko altueratik amilduta hil zen Errea.
2024/01/13 - 20:53
27 urteko mendizale iruindar bat hil da Aspe mendia (Aisa, Huesca) eskalatzen ari zela
Mendizale nafarrak erorikoa izan du Huescako Pirinioetako Aspe (2.645 metro) mendiaren ipar aurpegitik igoera klasikoa egiten ari zela.
2023/12/20 - 11:29
29 urteko mendizale bat hil da Orhi mendian
Zantzu guztien arabera, elurretan irrist egin eta 200 metrotik erori zen. Igandeaz geroztik zegoen desagertuta, eta astelehen goizean aurkitu zuten jendarmeek haren gorpua.
2023/12/04 - 10:59
11 alpinista hil eta 12 desagertu dira Indonesian, sumendi baten erupzioaren ondorioz
11 alpinista hil dira eta hiru bizirik aurkitu dituzte Marapi sumendiaren erupzioaren ostean, Sumatra uhartean. Erreskate taldeak beste 12 desagerturen bila ari dira, etenaldien artean, sumendiaren etengabeko jardueraren ondorioz.
2023/11/20 - 17:41
47 urteko altzürükütar bat hil da Pirinioetako Balaitus mendian erorita
Gizona 12 urteko semearekin zegoen, eta adingabeak bertatik bertara ikusi zuen istripua. Biktimaren semeak behera egin behar izan zuen laguntza eskatzeko, telefonoak ez baitzuen estaldurarik. Asteburuan Pirinioetan hil den bigarren mendiazalea da.
2023/11/18 - 21:22
Mendizale nafar bat hilda Huescan, Monte Perdidoko gailurrera bidean erorita
Hildakoa Eguesko 52 urteko bizilaguna da. Mendizaleak Monte Perdidoko gailurrera igotzeko bidean izan du istripua; eroriko asko gertatzen diren puntu arriskutsu batean, hain zuzen ere.
2023/10/07 - 13:25
Mendian galdutako hiru pertsona erreskatatu dituzte goizaldean Nafarroan
Foru erkidegoko larrialdi zerbitzuek Lizarragan (Ergoiena), Izaban eta Otiñanon (Torralba del Rio) lan egin dute ostiral gauean eta larunbat goizaldean.
2023/09/29 - 23:22
Eskalatzaile bat larri zauritu da Urdulizen
Erori egin da Santa Marinako haitzetan. Helikopteroan eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
2023/09/23 - 20:08
Mendizale bat erreskatatu dute Ori mendian, Otsagabian
Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute jada.
2023/09/12 - 13:45
Turkiako kobazulo batean mila metroko sakoneran harrapatuta zegoen espeleologo baten erreskate ikusgarria
Mark Dickey espeleologo estatubatuarraren erreskatean, Turkiako eta Europako hainbat herrialdetako taldeek parte hartu dute. Dickey Turkia hegoaldeko Morca kobazuloan harrapatuta geratu zen, mila metroko sakoneran, urdaileko gaitz baten ondorioz.
2023/08/24 - 15:16
Bost gipuzkoar erreskatatu dituzte Aragoiko Pirinioetan
Lau gazte harkaitzetan harrapatuta geratu ziren ibilbidean galdu ostean, eta bosgarren gizon bat bero-kolpe baten ondorioz artatu zuten.
2023/08/15 - 22:36
Mendizale nafar bat hil da Posets-Maladeta Parke Nazionalean, Benasquen, ehun metro erorita
52 urteko mendizale aditua astelehenean hasi zen, bakarrik, Llosasko gailurrerako bidea egiten.