Mendiko istripuak
2024/12/01 - 18:41
Arrasateko Udalaitz mendian min hartu duen mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz
Gailurrean zela erori eta min hartu du mendizaleak buruan eta hanka batean eta Debagoieneko Ospitalera eraman dute.
2024/10/13 - 19:06
Eskalatzaile bat hil da Ziordian, Aranbeltz mendian, 10 metroko altueratik erorita
40 urteko mendizale gasteiztarra neska-lagunarekin zegoen istripua gertatu denean. Hain zuzen ere, emakumeak berak eman die larrialdi zerbitzuei gertatutakoaren berri.
2024/10/12 - 18:38
Murtazak ezingo du berriro xerpa gisa jardun, eta Txikoni eta beste mendizale batzuei esker bizi da
Gaur urtebete eman zioten alta, eta bere ametsa Euskal Herrian bizitzea da.
2024/09/23 - 23:52
100 pertsona inguru hiltzen dira urtero Mont Blanc mendian
20.000 pertsona inguru saiatzen dira urtero Mont Blanceko gailurrera iristen, batez ere udako hilabeteetan. Adituek uste dute masifikazioa, tenperatura altuak eta arduragabekeriak daudela urtero 100 heriotza eragiten dituzten istripuen atzean.
2024/08/30 - 20:21
Gorpu bat topatu dute Urduñako Txarlazo mendi inguruetan
Inguretan paseoan zebiltzan herritar batzuek pertsona baten hilotza topatu dute. Gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik. Abisua jasota, larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
2024/08/26 - 20:47
Mont Blancen hildako bi euskal mendizaleen gorpuak asteazkenean iristea espero dute senideek
Hilotzak Euskal Herrira ekartzeko beharrezko izapideak amaitu dituzte, eta jasotako babesa eskertu dute. Istripuan zauritu zen hirugarren euskal herritarra dagoeneko etxean da.
2024/08/24 - 19:58
Aste hasieran aberriratuko dituzte Mont Blancen hildako bi euskal mendizaleen gorpuak
Beharrezko izapideak amaituta, astelehenean edo asteartean helduko dira hilotzak Euskal Herrira. Istripuan zauritu zen hirugarren euskalduna dagoeneko etxean da.
2024/08/23 - 11:08
Oiartzun eta Lezo, mendizaleen gorpuak noiz aberriratuko dituzten zain
Mendizaleen senideak atzo heldu ziren Chamonixera. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren zerbitzura" dagoela, izapideekin laguntzeko.
2024/08/23 - 09:46
Albiste izango dira: Kamala Harris hautagai, Venezuelako hauteskundeak eta Mont Blanceko istripua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/22 - 21:35
Samina nagusi da Lezon eta Oiartzunen mendizaleen heriotza dela eta
Mendizaleen familiak Chamonixen dira jada. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren esku" jarri dela, beharko lituzketen izapideekin laguntzeko.
2024/08/22 - 18:42
Euskal mendizaleak Gervasutti korridorean behera erori ziren, 45-50 graduko desnibela duen korridorean
100 metroko altueratik erori ziren. Korridoreak 45-50 graduko desnibela dauka, eta antza euren soka askatu egin zitzaien.
2024/08/22 - 15:29
Joana Mendiburu, Oiartzungo alkatea: ''Herria oso atsekabetuta dago''
Joana Mendiburuk adierazi duenez, Mont Blancen hildako oiartzuarraren familia oso ezaguna da herrian. "Beraien espazioa errespetatu behar da eta doluan lagundu", gaineratu du.
2024/08/22 - 10:38
Albiste izango dira: Bi mendizale gipuzkoar hil dira Mont Blancen, Parekotasun Legea, eta Israel-Hamas
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/21 - 12:06
Sumendi baten erupzio ikusgarri batetik bizirik ihes egitea lortu du eskalatzaile talde batek Indonesian
Erupzioan sartu den unean Indonesiako Dukono sumendiaren tontorrean zegoen eskalatzaile talde batek bere bizitza ozta-ozta salbatu du. Indonesiako agintarien arabera, eskalatzaileak "baimenik gabeko" igoera bat egiten ari ziren sumendira.
2024/08/12 - 21:16
Mendizale nafar bat hil da Huescako Pirinioetan, erori eta harri batekin burua kolpatu ondoren
Hildakoak 54 urte zituen, eta tafallarra zen. Goriz aterpetik gertu erori da, Fanlo udalerrian (Huesca).
2024/07/26 - 13:06
36 urteko gizonezko bizkaitar bat hil da Huescan, parapente istripu batean
Istripua 19:00ak aldera gertatu zen atzo, osteguna, Benasquetik gertu dagoen herri batean.
2024/07/20 - 13:10
Elur-jausi batean hildako Bergarako mendizalearen auzian, errugabetu egin dute CSICeko zuzendari ohia
2018an izandako mendi-istripuan Unai Perez de Arenaza mendizale bergararra hil zen, eta Roberto Sanchez ikerlari lasartearra oso larri zauritu. Rosa Menendez CSICeko presidente ohiari irekitako ikerketa artxibatzea erabaki du Lleidako epaile batek, espedizioa baldintza "seguruetan" egin zelakoan.
2024/07/16 - 22:49
Bilboko mendizale bat hil da Gilbo mendian, Riañon
Erreskate helikopteroak aurkitu du 66 urteko mendizalearen gorpua, Gilbo tontorretik 100 metrora.
2024/06/13 - 22:46
66 urteko mendizale bat hil da Mugarran erorita
Hildakoaren familiak 18:00ak pasatxo zirenean jakinarazi dio SOS Deiak larrialdi zerbitzuari gizona gaur goizean mendira joan dela eta ez dela itzuli, eta haren dispositibo bilatzaileak bi ordu baino gehiago zeramatzala geldirik eta, gainera, ez ziela ez deiei ez mezuei erantzuten.
2024/05/10 - 14:09
47 urteko gizon bat hil da Pirinioetan arroila jaitsiera egiten ari zela, 35 metrotik behera jausita
Zendutakoa Donostian bizi zen, baina sortzez Madrilgoa zen. Siako arroilan (Huesca) rappela ari zen egiten atzo, argitu gabeko arrazoiak tarteko erorikoa izan izan zuenean.