Mendiko istripuak
2023/08/11 - 22:38
Xerpa bat elurretan hilzorian eta dozenaka alpinista gainetik pasatzen, K2ko tontorrera heldu nahian
Uztailaren 27an gertatu zen istripua, tontorretik 400 metrora pakistandarra erori eta bertan hil zen. Mohammed Hassanek 27 urte zituen, eta hiru seme-alabaren aita zen.
2023/08/08 - 09:34
30 urteko mendizale nafar bat hil da Huescako Montferrat mendian istripua izanda
Ainara Marizkurrena Sagaseta doneztebarra da hildakoa. Ezbeharra atzo gertatu zen. Emakumea 400 metrotik amildu zen, bikotekidearekin zegoela; hark ohartarazi zituen larrialdi zerbitzuak.
2023/07/22 - 19:56
Zeanuriko 54 urteko mendizale bat hil da Europako Mendietan, erorikoa izan ostean
Iristeko zaila den zonalde batean erori da gizona, hortaz, erreskate taldeak helikopteroa erabili behar izan du. Larrialdietarako zerbitzuek grabatutako irudiak.
2023/07/22 - 12:40
Euskal mendizale bat hil da Europako Mendietan erorita
Gizona (54 urte) zeanuriarra zen eta bi seme zituen. Posada de Valdeonen dagoen mendi batean izan zuen istripua ostiralean.
2023/07/21 - 17:22
67 urteko mendizale debar bat hil da Panticosan
Ostegun arratsaldetik desagertuta zegoen. Lagunekin ibilaldi bat egitera irten zen, baina taldetik urrundu zen. Hildakoa, Joxan Larrañaga, oso ezaguna zen hainbat herritan; izan ere, Debakoa izan arren, apaiza zen, eta Oñatin eta Villabonan parrokoa izan zen urte askoan.
2023/07/09 - 22:09
58 urteko mendizale tafallar bat hil da Anso herrian (Huesca), Gameta tontorretik jaisten ari zela
Abisua 11:15 aldera jaso dute, eta inguruan zebiltzan mendizale batzuek BBB maniobrak egin dizkiote. Huescako Guardia Zibilaren helikopteroa, Jakako GREIMeko kideak eta 061eko osasun-langile bat bertaratu dira, baina heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.
2023/05/28 - 13:38
69 urteko mendizale bat hil da Bastidan, gandor batetik erorita
Erreskate taldeek biktimaren gorpua aurkitu eta lekutik atera dute dagoeneko.
2023/05/14 - 19:55
Zegama-Aizkorri lasterketa ikusten ari zirela 10 metro amildu diren bi emakume erreskatatu dituzte
13:00ak inguruan gertatu da ezbeharra, Aizkorri mendian. Larrien zaurituta zegoen emakumea Donostia Ospitalera eraman dute, eta bestea, zauri arinagoekin, Zumarragakora.
2023/04/10 - 15:49
Sei pertsona hil dira igandean Frantziako Alpeetan izandako elur-jausiaren ondorioz
Igande eguerdian gertatu zen 500 metroko zabalera hartu zuen elur-jausia, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik, Armancette glaziarrean, Savoia Garaian. Tokiko agintariek onartu dute tenperaturak igoera drastikoa izan duela azken egunotan.
2023/03/25 - 19:18
50 urteko emakume bilbotar bat hil da Arrendondon, 50 metroko altueratik amilduta
Kantabriako Pico Lavalle inguruan ibilialdia egiten ari zen Bilboko beste hainbat txangozalerekin batera. Horietako zenbaitek laguntza psikosoziala behar izan dute.
2023/03/12 - 21:03
77 urteko emakume bat erreskatatu dute Arxuria mendian istripua izan ondoren
Biktimak lepauztaia hautsita zuelakoan Irungo Ospitalera eraman dute.
2023/02/23 - 09:43
Moncayon galdutako Murchanteko hamar gazte erreskatatu dituzte
Asteazken arratsaldean, hiru gaztek 112 telefonora deitu zuten arazoak zituztela jakitera emateko. Ondoren, talde bereko beste gazte batzuek Gaztela eta Leongo larrialdi-zentrora deitu zuten. Denak galduta zeuden eta ezin zuten jaitsi, baina ez zeuden denak elkarrekin.
2023/02/22 - 23:54
Hamar gazte nafar erreskatatu dituzte Moncayon
Murchanteko gazteak, 16 eta 18 urte artekoak, bi taldetan bereizita topatu dituzte. Inor ez da larri zauritu, baina osasun zentro batera eraman dituzte guztiak.
2023/02/19 - 14:45
Bi gasteiztar erreskatatu dituzte Pirinioetan, elur-jausi baten ondorioz erdi harrapatuta geratu ostean
Gainera, Hiru Erregeen Mahaitik jaisten ari zela, haustura irekia egin duen Arabako 40 urteko beste mendizale bat ere erreskatatu du Guardia Zibilak.
2023/02/11 - 19:07
61 urteko gizon bat helikopteroz erreskatatu dute Txindoki mendian, lubeta batetik behera erori ostean
Zaurituak hainbat kolpe zituen erorikoaren ondorioz, baina ez ziren larriak.
2023/02/04 - 21:32
Amaia Agirre alpinistaren familia eta lagunek omenaldia egin diote Urnietan
Patagonian duela bi aste hil ziren euskal mendizaleen oroimenez ekitaldia egin dute arratsaldean Urnietan. Bertakoa zen Amaia Agirre, eta senide, lagun eta mendizaletasunaren munduko kideek hunkituta oroitu dute bere jaioterrian.
2023/01/30 - 21:35
Kanpaina bat jarri dute martxan Iker eta Amaiaren gorpuak berreskuratzeko bidaia finantzatzeko
Duela 12 egun Patagonian desagertu ziren Iker eta Amaia euskal mendizaleen lagun eta senideek kanpaina bat jarri dute martxan dirua biltzeko. Helburua: Patagoniara joan diren lagunen bidaia finantzatzea.
2023/01/30 - 12:59
Laguntza ekonomikoa eskatu dute Patagonian hildako bi mendizaleen lagun eta senitartekoentzat
Larunbataz geroztik, Patagoniara joan diren boluntarioen gastu logistikoak eta operatiboak diruz lagun daitezke, ikeramaia.eus webgunearen bidez.
2023/01/30 - 09:50
Gorbeian galdutako bi mendizale erreskatatu ditu Ertzaintzak
Eguraldiak ez du lagundu eta helikopteroa ezin izan da mendizaleak zeuden tokira iritsi. Ondorioz, ertzainetako batek oinez egin behar izan du azken kilometroa, mendizaleak zeuden tokiraino.
2023/01/23 - 22:08
Goi-mailako hainbat alpinista erreskaterako prestatzen ari ziren, baina azkenean uko egin behar izan zioten
Espainiako Mendi Kirolen Elkarteak boluntario talde bat antolatuta zuen, Mikel Zabalza alpinista buru, baina baldintza meteorologikoek ezinezko egin zuten erreskatea, eta, horrenbestez, atzera egin behar izan zuten.