Euskal mendizale bat hil da Europako Mendietan erorita
54 urteko euskal mendizale bat hil da Europako Mendietan erorita, Vega de Liordes aldean, Posada de Valdeonen, Europako Mendietako Leongo aldean. EITBk jakin ahal izan duenez, gizona zeanuriarra zen, eta bi seme zituen.
Ordu gutxian hil den bigarren euskal mendizalea da zeanuriarra. Atzo, beste gizon bat hilda aurkitu zuten Panticosan, bera Joxan Larrañaga zen, oso ezaguna hainbat herritan; izan ere, Debakoa izan arren, apaiza zen, eta Oñatin eta Villabonan parrokoa izan zen urte askoan.
Atzo, ostiralean, 14;00al inguruan, Gaztela Leongo 112 zerbitzuak deia jaso zuen, Vega de Liordesen aldean erorikoa izan zuen mendizale bat konorterik gabe geratu zelako.
Istripuaren berri eman zuen pertsonak azaldu zuenez, zauritua heltzeko zaila den leku batean zegoen, beraz, erreskate taldeak airez bakarrik heldu ahal ziren
Larrialdietako zentroak Guardia Zibilari eman zion istripuaren berri, eta ondoren helikopteroa bidali zuten Posada de Valdeonerantz. Bertaratutakoan, erreskate taldeak garabi bat erabili behar izan zuen jaisteko.
Handik gutxira gizona hil egin zen, eta erreskate taldeek hilotza atera zuten menditik.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean