Mercadona
2015/10/22 - 11:11
Barakaldok neurriak hartu ditu Mercadonaren inaugurazioa dela eta
Supermerkatu-kateak gaur ireki du bere lehenengo denda Bizkaian eta jende asko bertaratzea espero dute.
2015/10/20 - 22:12
Mercadonak bere lehenengo denda irekiko du Bizkaian, ostegunean
Barakaldoko merkataritza parkean kokatuta dago eta astelehenetik larunbatera irekiko dute, 9:30etik 21:30era.
2015/06/11 - 16:03
Mercadonak 4.000 lagun kontratatuko ditu udako hilabeteetan
Estatuan 1.536 saltoki ditu Mercadonak. Udari begira, zerbitzua indartu nahi du eta, horretarako, 4.000 pertsona kontratatzea aurreikusi du.
2014/12/16 - 11:58
Gasteizko Mercadona bateko kristalak apurtu eta margoa bota dute
Heraclio Fournier kalean dagoen Mercadonako hormen kontra margoa bota dute ezezagun batzuek, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
2014/10/14 - 19:46
Mercadonak logistika zentro bat zabalduko du Gasteizen, 2017an
50 milioi euro inbertituko dituzte eta Jundizeko industrialdean egingo dute. 100 lanpostu sortuko dira. Lanak 2015eko bigarren seihilekoan hasiko dira.
2014/10/08 - 17:57
37 urte eta gero, lehenengo denda ireki du Gasteizen
Sei urtean 25 supermerkatu irekiko ditu Euskal Autonomia Erkidegoan eta guztira 1000 lanpostu sortuko ditu. 50 milioi euroko inbertsioa izango da.
2014/10/08 - 14:17
Mercadonak Gasteizen ireki du Euskadin jarri duen lehen supermerkatua
Datozen sei urteotan EAEn 25 supermerkatu irekitzeko asmoa du Valentziako konpainiak.
2014/04/23 - 14:04
Mercadona iristear dela eta, denentzako lekua dagoela esan du Tapiak
Eroskik bere zorraren birnegoziazioa ‘bide onera’ eramango duela uste du Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak.
2014/02/03 - 15:09
Mercadonako presidenteak ukatu egin du PPri ordainketarik egin izana
Epailearen aurrean adierazi duenez, egindako ordainketa bakarrak FAES fundazioari (Jose Maria Aznar presidente ohia da fundazio horretako presidentea) eta Mujeres por Africa elkarteari egin zizkion.
2014/01/24 - 22:52
Mercadonako presidenteak Barcenas auzian deklaratu beharko du
Otsailaren 5erako deitu du Roig epaileak. Ustez, Mercadonako presidenteak 150.000 euro eman zizkion Barcenasi.
2013/04/05 - 14:46
'Beharra' dagoen inguruetan kokatzeko eskatu dio Tapiak Mercadonari
Hori horrela, merkataritza guneak "krisiak gehien zigortu dituen inguruetan" ekonomia sustatuko duela espero du Eusko Jaurlaritzak.
2013/03/06 - 19:03
Mercadonaren iritsierak kezka handia sortu du dendarien artean
Mercadonak ekarriko dituen ondorioekin ez datoz bat dendariak. Batzuen ustez, erosleak erakartzeko amua izango da. Beste batzuen iritziz, gainerako dendetan lanpostuak galtzeko arriskua ekarriko du.
2013/03/05 - 23:02
EAEn saltoki handi 'nahikoa' dagoela helarazi dio Tapiak Mercadonari
Jaurlaritzak tokiko saltokien alde egiten duela adierazi du Arantza Tapia Ekonomia Garapenarako eta Lehiakortasunerako sailburuak.
2013/03/04 - 23:53
2014an Euskadin lehen supermerkatua irekitzeko asmoa du Mercadonak
Lehen fasean, 25 saltoki ireki eta 1.000 enplegu sortzeko helburua du. Sei urtean 50 milioi euro inbertitzea da Mercadonaren asmoa.
2012/11/08 - 13:16
Supermerkatu batean erosketak egin eta ordaintzeari uko egin diote
20 pertsona inguruko talde bat 10:45ean sartu da Mercadonako supermerkatu batean, premiazko produktuak hartu dituzte eta kanpora atera dira ordaintzeko kutxatik pasatu gabe.
2012/08/14 - 19:16
Mercadonak Deliplus markako 11 produktu baztertu ditu
Urtero milaka euskaldunek muga zeharkatzen dute supermerkatu balentziarreko produktuak erosi nahian. Kosmetikoak erosten dituzte gehien.
2012/08/08 - 17:44
Mercadonak Andaluzian sindikalistek janaria lapurtzea salatuko du
Mercadonak azaldu duenez, janariz betetako bederatzi orga lapurtu dizkie Andaluziako Langileen Sindikatuak.
2012/03/07 - 19:27
Mercadonak Euskadin supermerkatuak irekitzea aztertuko du
Enpresa Europara hedatzeko prest dago. Portugal, Frantzia, Italia eta Belgika daude aukeren artean.