Mercadona iristear dela eta, denentzako lekua dagoela esan du Tapiak
Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Arantza Tapia, Mercadona Euskadin instalatzeari buruz jardun da eta ‘beti bezala, gauzak ondo egiten badira guztiontzat tokia dagoela’ adierazi du.
Europa Press-i egindako adierazpenetan sailburuaren iritziz bezeroek ‘bere lana hoberen egiten duena eta aukera eta produktu onenak eskaintzen dituena aukeratzen dute‘.
‘Kale jakin batean saltoki bat egoteak ez du esan nahi beste bat ireki ezin daitekeenik, seguru guztiontzat tokia dagoela. Eskatzen dugun gauza bakarra gauzak ondo egitea da. Ekoizpena kalitatezkoa izatea, pertsonak gustura egotea eta bertoko produktuetara ahalik eta gehien gerturatzea, hori ezinbestekoa da guretzat’, gaineratu du.
Sailburuaren hitzetan Jaurlaritzak jarritako ‘baldintzak’ bertoko produktuekiko ‘konpromisoa’ eta hauen ‘erosketa garrantzitsuak’ egitea izan dira. ‘Guretzat ezinbestekoa da hori: Euskadiren ehunduraren baitan txertatzea, gure banaketa kulturalaren zati izatea eta batez ere bertoko produktuak bultzatzea’.
Bestalde, Eroskik bere zorraren birnegoziatzea ‘bide onera’ eramanago duela uste du. Gidatzen duen departamentuaren eta kooperatibaren arteko ‘harremana argia eta konstantea’ da.
‘Bidean zailtasunak egongo direla badakigu baina ahalik eta azkarren helmuga onera iritsiko garela uste dugu. Prozesu luzea eta konplexua dela jakinda’.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako