'Beharra' dagoen inguruetan kokatzeko eskatu dio Tapiak Mercadonari
Eusko Jaurlaritzak ikerketa baten txostena aurkeztuko dio Mercadonari datozen hilabeteetan, EAEn "biziberritzeko beharra" duten inguruen berri emateko, supermerkatuak eraikitzeko orduan kontuan izan dezan. Hori horrela, merkataritza guneak "krisiak gehien zigortu dituen inguruetan" ekonomia sustatuko duela espero du Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak.
Mercadonak 2014 amaieran edo 2015 hasieran ekingo dio supermerkatuak eraikitzeko lekuen bilaketa lanari. Enpresaren aurreikuspenen arabera, 1.000 lanpostu finko zuzen sortuko dituzte EAEn.
Tapiak PSE-EEk Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzuteko azaldu duenez, Jaurlaritza Mercadonarekin jarri da harremanetan "sustapen ekonomikoa behar duten inguruen aldeko apustua" egin dezan.
Gaineratu duenez, Jaurlaritzak ikerketa bat egingo du eta horren emaitzak helaraziko dizkio Mercadonari. Txosten horretan agertuko dira "biziberritzeko beharra" duten eskualdeak, eta Mercadonak "ekonomia bultzatzeko eragile" izateko aukera duen lekuak.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako