Gasteizko Mercadona bateko kristalak apurtu eta margoa bota dute
Gasteizko Heraclio Fournier kalean dagoen Mercadonako hormen kontra margoa bota dute ezezagun batzuek, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Horrez gain, saltokiko kristalak apurtu dituzte.
Iturri horren arabera, kalteak 07:30ean aurkitu ditu supermerkatu horretako arduradunak, eta Poliziari deitu dio berehala, gertatutakoa salatzeko.
Segurtasun Sailak ikerketa abiatu du dagoeneko, kalteen egileak aurkitzeko. Erasoa goizaldean egin dutela uste dute.
Lanera heldu direnean, hormak margoz zikinduta aurkitu dituzte saltokiko langileek.
Urriaren 30ean inauguratu zuten Mercadonak Araban ireki duen hirugarren supermerkatua, 1,7 milioi euroko inbertsioa egin zuten hori irekitzeko, eta 40 lagun daude bertan lanean.
Datozen sei urteetan Mercadonak 25 saltoki irekiko ditu EAEn.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda