Barcenas auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mercadonako presidenteak ukatu egin du PPri ordainketarik egin izana

Epailearen aurrean adierazi duenez, egindako ordainketa bakarrak FAES fundazioari (Jose Maria Aznar presidente ohia da fundazio horretako presidentea) eta Mujeres por Africa elkarteari egin zizkion.
Mercadona presidentea

Juan Roig Mercadonako presidenteak ukatu egin ditu Barcenasen dokumentuetan agertu ziren ordainketak, eta PPri donaziorik ez ziola egin esan du epailearen aurrean. Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin sei bilera egin zituela onartu du, baina egoera ekonomikoaz hitz egiteko izan zirela azpimarratu du.

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Juan Roig Mercadonako presidentea lekuko gisa deklaratzera deitu du, Barcenas auziaren baitan. Ustez, Mercadonako presidenteak 150.000 euro eman zizkion Barcenasi.

Epailearen aurrean adierazi duenez, egindako ordainketa bakarrak FAES fundazioari (Jose Maria Aznar presidente ohia da fundazio horretako presidentea) eta Mujeres por Africa elkarteari egin zizkion. Bakoitzari 50.000 euro eman zizkiola zehaztu du.

Hogei minutuz egon da epailearen aurrean, eta Luis Barcenas eta Alvaro Lapuerta PPko diruzain ohiak ez dituela ezagutzen nabarmendu du. PPko ordezkariren batekin biltzen bazen, Mariano Rajoyrekin zela gaineratu du, bai alderdiko presidentea zenean eta baita Gobernuko burua denetik ere.  Gai ekonomikoen inguruan aholkulari lanak egin zituen Rajoyrentzat, epaileari adierazitakoaren arabera.

Barcenasen paperetan agertzen diren ordainketen egunetan ez zela PPko egoitzan egon gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X