Mercedes Benz
2022/07/13 - 16:30
Gasteizko Mercedesko zuzendaria: "Aurreakordioari 'ez' esaten badiote, akaberaren atarian egongo gara"
Emilio Titosek aitortu du zuzendaritzak ezin duela "irudikatu ere egin" langileek aurreakordioa baztertzea.

2022/07/13 - 15:05
Gasteizko Mercedesen biharko eta etzirako deitutako lanuzteei eutsi diete ELAk, LABek eta ESK-k
Gaurko deituta zegoen grebaren ondorioz (% 95eko jarraipena) ekoizpena eten behar izan dute. Hitzarmena berritzeko aurreakordioa sinatu zuen atzo zuzendaritzarekin gehiengo sindikalak (UGT, CCOO, Ekintza eta PIM), baina sindikatu abertzaleek ez zuten babestu.
2022/07/13 - 14:32
Arantxa Tapia, Gasteizko Mercedesen lortutako akordioaren inguruan: ''Zoriontzeko moduko albistea da''
Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkari gehienek akordioa lortzeko egindako ahalegina azpimarratu du.
2022/07/13 - 11:14
ELA, LAB eta ESK sindikatuek Gasteizko Mercedesen deitutako grebaren jarraipen zabala
ELA, LAB eta ESK sindikatuek gaurko Gasteizko Mercedes Benz lantegian deitutako grebak % 95eko jarraipena izan du eta lantegiko ekoizpena geldirik dago.
2022/07/12 - 21:00
Gasteizko Mercedeseko zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak aurrekoardioa egin dute
ELA, LAB eta ESK sindikatuek ez dute ituna babestu eta aste honetarako deitu dituzten lanuzteei eutsi egingo diete. Datorren astelehenean langileen asanbladak egingo dituzte aurrekordioa berresteko edo atzera botatzeko.

2022/07/12 - 12:33
LAB: "Mercedesen gatazka zuzendaritzak sortutako arazo bat da, 261 milioiko dibidenduak banatu ditu"
Igor Arroyo sindikatuko koordinatzaile nagusiak hiru gai aipatu ditu negoziazioan aurrera egiteko: soldatak KPIaren arabera igotzea, soldata eskala bikoitza kentzea eta seigarren gauari muzin egitea. Horiei helduta, LAB "prest" dago atzera egiteko, "baina, zoritxarrez, ez gaude puntu horretan".
2022/07/12 - 12:07
Gasteizko Mercedeseko zuzendaritza eta sindikatuak bilduta daude berriro ere
Zuzendaritzak uko egin dio sei gaueko txanda ezartzeari eta proposamen berri bat helaraziko die sindikatuei. Oraingoz, ELA, LAB eta ESK sindikatuek aste honetako lanuzteei eusten diete, baina, zuzendaritzak "keinu bat" egitekotan, prest daude bertan behera uzteko.
2022/07/11 - 13:53
Amundarainek Mercedesen hitzarmenerako aurrerapausoak ematen jarraitzeko deia egin du inbertsioa bermatzeko
Eusko Jaurlaritzak Alemaniara egin berri duen bidaian izan da Industria sailburuordea, eta adierazi du alde guztien jarrera oso ona dela, eta lan-hitzarmenean aurrera egitea eta lantegiaren jarduera bermatzea funtsezkoa izango dela Mercedes-Benz enpresaren zuzendaritzarentzat.
2022/07/08 - 18:59
Alemaniako ekonomiaren bilakaerak Euskadin izango duen eragina "saihestezina" dela uste du Tapiak
Hala ere, "Alemaniako enpresa handiek hazkunde-aurreikuspenei eusten diete eta Euskadiko ekoizpen-planten aldeko apustua egiten dute", Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak ohar batean ziurtatu duenez.
2022/07/08 - 16:08
Mercedeseko zuzendaritzak seigarren gauaren proposamena erretiratu du, eta negoziatzeari ekingo diote berriro
Enpresako zuzendaritzak seigarren gauean lan egiteko eskakizuna kentzea onartu du; horixe zen sindikatu guztiek errefusatzen zuten puntuetako bat. Hori dela eta, datorren asteartean ekingo zaio berriro hitzarmen kolektiboaren negoziazioari.

2022/07/08 - 15:24
ELAk, LABek eta ESK-k, zuzendaritzari: "Keinu bat baldin badago, grebak bertan behera uzteko prest gaude"
Sindikatuek negoziazio mahaiaren bilera eskatu diote zuzendaritzari astelehenerako edo astearterako, baina oraindik ez dute erantzunik jaso. Asteko hirugarren lanuztea da hau, eta, beste behin, ekoizpena gelditzea lortu dute langileek.

2022/07/08 - 14:38
Sindikatuek lanuzteak mantenduko dituzte Mercedesen, enpresaren keinu baten zain dauden bitartean
ELA, LAB eta ESK sindikatuek datorren astean Gasteizko Mercedesen egingo dituzten grebei eutsiko diete, zuzendaritzak sindikatu guztiei astelehenean biltzeko deia noiz egingo zain.
2022/07/08 - 12:42
Hitzarmenaren negoziazioari “lehenbailehen” berrekitea espero du UGT-Euskadik
UGT Euskadiko idazkari nagusiak, Raul Arzak, malgua izateko deia egin dio Gasteizko Mercedes enpresari, akordio bat "posiblea eta beharrezkoa" delako.
2022/07/07 - 22:27
Ajuria Enearaino eraman dute euren protesta Mercedes-Benzeko langileek
Gasteizko Mercedeseko lan gatazka gaiztotu egin da azken orduetan. Izan ere, asteartean zuzendaritzak eta sindikatuek berriz abiarazitako negoziazioak eten egin dira berriro. Bi aldeak gaur bildu dira berriro, baina ez dira adostasunera heldu, eta badirudi momentuz ez direla berriro elkartuko.
2022/07/07 - 14:15
Gasteizko Mercedesen zuzendaritzak negoziazioak eten ditu lanuzteek dirauten artean
Konpainiaren arduradunek jakinarazi diete erabakia enpresa batzordeko kideei. Greba deitu duten sindikatuek (ELA, LAB eta ESK) "nagusikeriaz" aritzea leporatu diote enpresari. CCOOk ere (ez du grebarekin bat egin) uste du enpresak "oker jokatu" duela gaur.
2022/07/07 - 13:26
Produkzioa eten behar izan dute Mercedesen bosgarren greba egunean
Goizeko lehen orduan, lehen lan-txanda sartzen den unean, piketeak fabrikaren sarreran bildu dira. 10:30ean, manifestazioa hasi dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino.
2022/07/07 - 10:40
Tapia: "Mercedesen, beste lantegi batzuetan bezala, garaiei egokitu beharko zatzaizkie, malgutasunez"
Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Alemaniatik esan duenez, atzoko bilera "emankorra" izan zen. Bihar Siemens Energyrekin duen batzarraz galdetuta, zehaztu du asmoa dela Euskadin hasitako elkarrizketari "jarraipen bat" ematea.
2022/07/07 - 10:35
Tapia: ''Mercedesen, beste lantegi batzuetan bezala, garaiei egokitu beharko dira, malgutasunez''
Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Alemaniatik esan duenez, atzoko bilera "emankorra" izan zen. Bihar Siemens Energyrekin duen batzarraz galdetuta, zehaztu du asmoa dela Euskadin hasitako elkarrizketari "jarraipen bat" ematea.
2022/07/07 - 09:49
Greba eguna Mercedesen "jarraipen zabalarekin" zuzendaritza eta sindikatuak berriro bilduko diren egunean
Sindikatuen arabera, deialdia "jarraipen zabala" izaten ari da, aurreko egunetan bezalaxe. Greba deialdi hau, atzokoa bezala, ez du gehiengo sindikalak babestu.

2022/07/06 - 23:35
Langileek berriro geldiarazi dute Mercedesen ekoizpena
Mercedeseko langileek masiboki egin dute bat gaur deitutako grebarekin, eta produkzio-katea gelditu dute, nahiz eta gehiengo sindikala deialditik kanpo geratu.