Merkantzia-garraioa
2021/12/21 - 16:15
Epailearen ustez, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez zuen deliturik egin kamioiei bidesariak kobratzean
Donostiako Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak ezetsi egin du Gipuzkoako garraiolariek Foru Aldundiaren eta Aintzane Oiarbide diputatuaren aurka N-I eta A-15 errepideetan kamioiei bidesariak kobratzeagatik jarritako kereila.
2021/12/18 - 14:27
Garraiolariek lan-prekaritatea gelditzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari
Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren parean egindako elkarretaratzean, tarifa jakin batzuen azpitik lan egitea ez baimentzeko ere eskatu dute.
2021/12/04 - 23:23
Pertsona bat hil da eta beste lau zauritu dira kamioi baten eta bi autoren arteko istripuan Olaguen
N121A errepideak itxita geratu da bi noranzkoetan eta Foruzaingoa zeharbidetik zein A-15etik aritu da trafikoa bideratzen.
2021/11/11 - 15:29
EAEko garraiolarien elkarte gehienek ere bat egin dute abenduaren 20, 21 eta 22ko lanuzteekin
Garraiolariek hiru eguneko greba deitu dute Gabonak aurretik. EAEn HIRU garraiolari autonomen sindikatuak ez du bat egin grebarekin, baina bai Garraio Enpresen Elkarteek, Asetrabik eta Guitransek, besteak beste.
2021/11/11 - 00:20
Garraiolariek hiru eguneko greba iragarri dute abendurako
Lanuzteak abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango dira. Kamioilarien batzordeak adierazi du Espainiako Gobernuak "errotik" aldatu behar duela bere jarrera gatazkari konponbidea eman nahi badio.
2021/11/04 - 13:54
Bide guztiek garamatzate Txinara
Hornigaien krisiak eta mundu mailan logistika katean izaten ari den korapiloak herrialde harekiko dagoen dependentzia izugarria utzi du agerian. Itsaso bidezko garraioaren prezioak hirukoiztu egin dira, hainbeste hornigai mugitzeko nahiko ontzirik ez dagoelako.
2021/10/21 - 16:34
Kamiolari emakumeak gutxiengoa dira krisi betean dagoen sektore batean
Euskal Autonomia Erkidegoan 204 emakumek dute kamioiak gidatzeko baimena, kamioilari guztein % 8,4 besterik ez dira. Nafarroan, aldiz, 99 emakumek dute baimea, % 10,7 alegia.
2021/10/21 - 09:52
Kamioiek ez dute bidesaririk ordaindu behar Gipuzkoan, N-1 eta A-15 errepideetatik igarotzeagatik
Gauerdian sartu da indarrean neurria. Hala ere, Foru Gobernua bide horietako bidesariak berreskuratzeko hirugarren arau bat prestatzen ari da.
2021/10/04 - 00:09
ETB Britainia Handira bidean diren kamioilariekin izan da krisiaz hitz egiteko
Batzuk uste dute Brexitarekin duela zerikusia Erresuma Batuan dagoen garraiolari faltak.
2021/10/01 - 15:21
Erresuma Batuak aitortu du gasolindegietako eskasiak beste astebete iraun dezakeela
Gainera, 1.000 atzerriko harakini premiazko bisak ematea aztertzen ari da, Gabonetako ohiko jakien eskaintzarekin egon daitezkeen arazoei aurre egiteko.
2021/09/30 - 15:17
N-1eko eta A-15eko bidesariak 2023 urteko hasieran jarriko ditu martxan Gipuzkoak
Epaitegiek aurreko bi arauak baliogabetu ostean, Aldundiak hirugarren proiektua onartu du, "diskriminazio oro saihesten duena".
2021/09/28 - 22:15
Hornidura faltaren eraginez Erresuma Batuko gasolindegiak erregai gabe gelditzen ari dira
Auto-ilara luzeak izan dira gasolindegietan. Herritarrak erregairik gabe geratzeko beldur dira. Gobernuaren arabera, ez dago garraiolari faltarik eta egoera bere onera itzuliko da herritarrek erregaia modu masiboan erosteari uzten diotenean.
2021/09/11 - 14:05
Kamioilari bat salatu dute gidatzen zihoala film bat ikusteagatik eta hainbat drogatan positibo emateagatik
Gidariak positibo eman zuen kalamuan, anfetaminan eta metanfetaminan. Substantzia estupefazienteen bi poltsa ere konfiskatu zizkioten. 1.801 euroko zigorra ezarri diezaiokete eta 9 puntu kendu.
2021/08/10 - 17:15
Diesel erregaia % 26 garestitu da iaztik, eta garraio enpresak marjinarik gabe ari dira lanean
Iazko azaroaz geroztik ia etengabe egin du gora gasolinaren eta gasolioaren prezioak. Azken honen kasuan, igoera % 20 eta % 26 artekoa izan da iazkoarekin alderatuta, garraiolarien kalterako.
2021/08/10 - 13:30
Bi lagun zauritu dira A-1ean, Gasteizen, kamioi batek izandako istripua tarteko
Autobidea guztiz itxita egon da, baina zirkulazioa leheneratzen ari da. Ibilgailua bidetik irten da 06:30 aldera, eta autobideko zutabe baten kontra jo du.
2021/08/10 - 13:29
Bi zauritu A-1 errepidean, Gasteizen, kamioi batek zubi baten kontra talka egin ostean
Errepidea erabat itxi behar izan dute, baina zirkulazioa berrezartzen ari dira. Kamioia errepidetik atera da eta zubi baten kontra talka egin du.
2021/07/29 - 15:51
Suezko kanala 6 astez blokeatuta izan zuen ontzia iritsi da Rotterdamgo portura
Ever Given ontzia iritsi da azkenik bere helmugetako batera. Ia lau hilabeteko atzerapenarekin, gaur, eguna argitzearekin batera sartu da Rotterdamgo portuan.
2021/07/02 - 23:21
Kamioilari bat hil da Erriberrin, AP-15 autobideko bazterbidean harrapatuta
Foruzaingoak jakitera eman duenez, lan-istripua 17:36ean jazo da, AP-15 autobideko 41. kilometroan, Zaragozarako noranzkoan.
2021/06/18 - 00:51
Auzitegiak onartu egin du Hiruk Gipuzkoako bidesarien arduradunei egindako salaketa
Garraiolarien sindikatuak azaldu duenez, epaileak prebarikazio deliturik ote dagoen zehazteko abiatu du ikerketa.
2021/06/16 - 10:07
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez die behin-behinean bidesaririk kobratuko kamioiei
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean sartuko da indarrean neurria. Hala ere, urte amaieran berriro itzuliko dira N-1 eta A-15eko ordainsariak.