Bide guztiek garamatzate Txinara
Autogintzan, jostailu sektorean, elikagaietan, gero eta sektore gehiagotatik ari dira ohartarazten hornigai eskasiaz eta prezioen igoeraz. Pandemia osteko kontsumoaren gorakadak eragin du, neurri batean, logistika katearen ezina. Baina sakoneko bestelako arazoak bistaratu dituela azaldu dute adituek "Faktoria" saioan. Besteak beste, Txinarekiko menpekotasuna.
Itsasoz mugitzen dira munduko merkantzien % 60tik gora. Eta bertan antzematen dute gehien arazoa, Mondragon Korporazioko Ategi erosketa gune zentralizatuan, Mireia Sagardia logistika eta garraio zuzendariaren arabera. Prezioak hirukoiztu ere egin dira pandemiaz geroztik. Inazio Otaegi Exportmar enpresako arduradunak zehaztu duenez, itsasoz ere garraiolariak falta direlako: pandemia aurretik lehengaiak eta hornigaiak eramateko ontzi bat baino izaten ziren prest; orain, lehia dago ontzi bat kontratatu ahal izateko.
Pandemia osteko bat-bateko ekonomiaren esnatzeak garraio gaien eskaria handitu egin du eta eskasiari aurre egiteko hornigaien stocka handitu nahian ari dira enpresa asko, katea are eta gehiago estutuz.
Egoera honek koiunturaletik baduela uste du Amaia Goikoetxea ekonomia kazetariak. Nolanahi ere, krisi honek sistemaren ahulguneak agerian utzi dituela erakusten dutela garbi dute denek. 2022 urtean ere zailtasunek iraun egingo dutela uste dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik