Merkantzia-garraioa
2022/03/23 - 18:38
Garraioaren sektorea hobetzeko neurriak negoziatuko ditu Hiruk Eusko Jaurlaritzarekin eta foru aldundiekin
Gasolioaren prezioaren gorakada gelditzea Espainiako Gobernuaren esku badago ere, Hiru sindikatuak azpimarratu du euskal erakundeek beste hainbat neurri har ditzaketela kamioilarien lan-baldintzak duinagoak izan daitezen.
2022/03/23 - 16:10
ArcelorMittalek Bergarako lantegia gelditu du produktuak jasotzeko eta banatzeko arazoak dituelako
Bestalde, Sestaoko ACB lantegiak jardunari ekin dio gaur berriz ere, argindarraren prezioen igoera dela hilaren 9tik ekoizpena geldi izan ostean.
2022/03/23 - 14:53
Gipuzkoako enpresen % 22k "astebete edo gutxiagoko" epean gelditu beharko dute
Adegiren esanetan, garraioaren langabeziak lurraldeko enpresen % 92,5en jarduerari eragiten dio, produktuen hornikuntza eta irteera arazoak baitituzte.
2022/03/23 - 13:15
EAEko baxurako ontziek gutxienez astelehenera arte jarraituko dute itsasoratu barik
Hala erabaki dute gaur bilera telematiko batean Kantauri itsasoko kofradiek. Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek astebete daramate portuan.
2022/03/23 - 13:12
Espainiako elikagai eta kontsumo sektoreak "premiazko" neurriak eskatu ditu garraioaren grebarekin amaitzeko
Elikaduraren eta kontsumo handiaren patronalek adierazi dutenez, "ez dute ulertzen dagoeneko neurririk hartu ez izana", eta garraiolariei zein kontsumitzaileei erantzukizuna eskatu diete.
2022/03/23 - 12:21
Hiru sindikatuko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bilduta daude
Hiru sindikatuko ordezkariak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuordearekin bilduta daude une honetan, sektoreko gatazkari irtenbideak bilatzen saiatzeko.
2022/03/23 - 10:31
Pedro Sanchez ziur dago aste honetan garraiolariekin akordio bat lortuko dutela
"Akordio batera iritsiko gara aste honetan garraio sektorearekin gasoilaren prezioaren igoerari irtenbidea emateko eta guztion artean plan handi bat egiteko, gerraren ondorioei erantzuteko eta martxoaren 29an onartzeko", adierazi du.
2022/03/22 - 20:56
Premiazko neurri zehatzak berehala ezartzea eskatu dute garraiolariek, martxoaren 29ra arte itxaron gabe
Garraiolariek Espainiako Gobernuari aurpegiratu diote ez duela argitu noiz eta nola ezarriko dituen astelehenean iragarritako laguntzak, eta azpimarratu dute ez duela zentzurik martxoaren 29ra arte itxaroteak premiazko neurriak hartzeko.
2022/03/22 - 15:29
Ukrainako gerrak eta garraioaren grebak Euskadiko gero eta enpresa gehiagori eragiten die
CAF, Nafarroako Volkswagen, Mercedes Gasteiz, Papresa Errenterian, Sestaoko ACB eta ArcelorMittal Olaberria egungo egoeraren eraginpean daude. Mezua argia eta kezkagarria da, panorama laster argitzen ez bada zerrenda hau hazi egin daiteke.
2022/03/22 - 15:12
Hauek dira greban dauden euskal garraiolarien aldarrikapenak
Garraiolarien protestarik ez gaurkoan EAEn; baina Espainiako Gobernuaren proposamenak ez du taula aldatu. HIRU sindikatuak lan-uztearekin jarraituko du Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek sektorea duintzeko neurriak hartu arte.
2022/03/22 - 14:46
Produkturik ez pilatzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzak herritarrei, hornidura ziurtatuta baitago
Banatzaileek produkturik ez dela faltako esan dute, eta horiek pilatzeak salneurriak igotzea eta eskasia ekarriko lituzkeela ohartarazi dute.
2022/03/22 - 13:30
Kamioi karabana batek Iruñeko kaleak zeharkatu ditu
250 kamioi inguruk Iruñeko kale nagusiak zeharkatu dituzte gaur goizean. Karabana Garraioaren Hirian hasi eta amaituko da.
2022/03/22 - 10:32
Barkala (Bilboko Portua): "Greba lehenbailehen desaktibatu beharko litzateke, 29ra arte itxaron gabe"
Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak ez du uste edukiontziak pilatuko direnik, portuaren edukiera handia baita. Aurreratu duenez, aurten inoiz baino gurutzaontzi gehiago helduko dira.
2022/03/21 - 23:55
Patronal handi batzuek, horien artean Fenadismerrek, lanuztearekin bat egin dute
Nahiz eta Espainiako Gobernuak CNTCrekin akordio bat iragarri, bertako patronal batzuk adostutakoaren aurka agertu dira.
2022/03/21 - 20:33
Espainiako Gobernuak 500 milioi euroko neurriak iragarri ditu garraiolarientzat, gasolioa merkatzeko
Bien bitartean, kamiolariek karabanak egin dituzte Bizkaian eta Nafarroan. Zortzi egun daramatzate greban.
2022/03/21 - 17:59
CAFek jardueraren zatirik handiena geldituko du asteazkenean, garraiolarien grebaren ondorioz
Geldialdia Besaingo eta Irungo lantokietan egingo dute, eta ehunka langilerengan izango du eragina. Enpresa-batzordeak erabakia neurrigabea dela salatu du eta auzitegira jotzeko aukera aztertuko du.
2022/03/21 - 16:58
Asteartean ere ez dira itsasoratuko baxurako arrantza-ontziak, eta egunez egun aztertuko dute egoera
Une honetan, antxoaren eta berdelaren kanpainetan murgilduta daude baxurako euskal arrantzaleak.
2022/03/21 - 15:22
Fruta eta barazki zehatz batzuk baino ez dira falta, baina prezioak etengabe garestitzen ari dira
Produktu gehienak gaur-gaurkoz bermatuta daudela berretsi dute agintariek. Egoera noiz konponduko zain, lasaitasunez eta zentzuz erosteko aholkatzen digute aste honetan ere.
2022/03/21 - 13:37
Garraiolarien greba eragina izaten ari da Espainia ekialdeko fruta eta barazkien horniduran
Momentuz, Mercabilbaok eta Mercairuñak astea arazorik gabe igarotzeko produktu nahikoa dute. Iberiar Penintsulako ekialdeko zitrikoak eta Almeriako barazkiak falta dira, batez ere.
2022/03/21 - 13:09
Garraiolarien grebaren zortzigarren eguna
Hego Euskal Herrian Hiru eta Tradisna garraiolarien elkarteek babestutako greba mugagabeak zortzigarren eguna du gaur. Gaur goizean, dozenaka kamioik martxa motelak egin dituzte Bizkaiko errepideetan.