Merkataritza
2023/11/22 - 18:03
Nola lagundu dezaket elikagaien bankuen bilketan?
Kanpaina ostiralean eta larunbatean izango da. Ohiko elikagaiak eta produktuak supermerkatuetan bertan emateaz gain, transferentziak eta bizumak egin daitezke.
2023/11/21 - 17:55
Hego Euskal Herriko elikagaien bankuek elkartasuna eskatu dute biltegiak betetzeko azaroaren 24an eta 25ean
Hegoaldeko elikagaien bankuek 70.660 pertsona artatzen dituzte lurralde osoan, horietatik 20.700 Bizkaian, 25.500 Nafarroan, 4.115 Araban eta 20.345 Gipuzkoan.
2023/11/21 - 06:00
Ondarroako portuak denda eta enkante digitalak sortu ditu, arrainak etxeetara zuzenean eramateko
Ondarroako arrantzaleek enkanteak digitalizatu dituzte, tramiteak arindu eta bezero berriak lortze aldera. Asteazkenean irekiko dute online denda: arrainak etxera bidaliko dituzte, 48 orduan.
2023/11/20 - 23:25
'Black Friday' merkealdian ziberiruzurrak izateko arriskuez ohartarazi du Ertzaintzak
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ziberiruzurrak egiteko metodo ohikoenetako bat da webgune faltsuetarako estekak dituzten mezu elektronikoen bidalketa masiboa egitea, denden edo erakundeen mezuak imitatuz, datu pertsonalak lortzeko.
2023/11/11 - 18:42
Donostiako Barace bitxidendan aintzinako eraztun edota lepokoekin bitxi berri eta modernoak egiten dituzte
Aintzinako bitxiei bizi berria ematen diete Xabier eta Helena Barace anai-arrebek. Horretarako bezeroaren nahia hartzen dute kontutan; esate baterako, amaren lepokoaren urrezko itxigailuarekin urre zurizko brilantedun eraztuna eraiki dute, eskuz, artisau erara.
2023/11/08 - 12:42
Euskadiko txikizkako merkataritzaren salmentak % 0,7 gehitu dira hirugarren hiruhilekoan
2023ko hirugarren hiruhilekoan, Euskadiko txikizkako merkataritza-sektoreko langileak % 1,2 hazi dira.
2023/11/08 - 11:14
Hemen duzu Euskadi Bono Dendari buruz jakin behar duzun guztia
Gaurtik aurrera Bono Dendaren edizio berri bat abian da, Euskadiko txikizkako saltokietan erosketak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimena.
2023/11/06 - 15:24
Asteazkenean, azaroaren 8an, abiatuko da Euskadi Bono Dendaren kanpaina berria
Erabiltzaileek 10 euroko deskontua izango dute erositako 30 euro bakoitzeko. Deskontua saltokian bertan egingo da. 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak gehienez 5 bonu erabili ahal izango ditu erosketa batean edo gehiagotan.
2023/11/06 - 14:22
Javier Hurtado sailburuak Euskadi Bono Dendaren edizio berria iragarri du
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok iragarri du azaroaren 8an jarriko dela abian Euskadi Bonu Dendaren edizio berria, eta azpimarratu du sustapen horren helburua Euskadin txikizkako merkataritza bultzatzea dela.
2023/10/24 - 12:15
Etxebizitzen salerosketak % 15 jaitsi dira Euskadin, eta % 8 igo dira Nafarroan
1.755 etxebizitza salerosi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan abuztuan, abuztu bateko bosgarren daturik handiena serie historikoan. Antzinatasunari dagokionez, 262 operazio etxebizitza berriekin egin ziren, eta 1.493, erabilitako eraikinekin.
2023/10/06 - 09:00
Tolosako guraso eta dendariek indarrak batu dituzte mugikorrak izateko adina atzeratzeko helburuarekin
Gurasoei deitzeko beharra duten haur eta gaztetxoei telefonoa uzteko konpromezua hartu dute Tolosako dendariek. Altxa Burua taldearen helburua haurrei mugikorra emateko adina ahalik eta gehien atzeratzea da, ahal bada, 16 urtera arte.
2023/10/05 - 14:00
Autoen salmentak % 7 egin du gora Euskadin irailean
EAEn, 1.980 ibilgailu saldu dira irailean, eta 1.826 saldu ziren iazko hilabete berean. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, hazkunde handiena (% 10,3) Bizkaian izan da, baina Gipuzkoan (% 6,7) eta Araban (% 5,5) ere egin du gora.
2023/10/03 - 18:46
Metak hilean 13 euro kobratu nahi dizkie iragarki pertsonalizatuak onartzen ez dituzten EBko erabiltzaileei
Irailean Meta sare sozialen erraldoiak Europako arautzaileei egindako proposamena da, bere diru-sarreren iturri nagusia babesteko helburuarekin.
2023/09/22 - 15:33
2023-2026 aldirako Bizkaiko merkataritza-hitzarmena sinatu dute, 2023an % 8ko soldata-igoerarekin
2024, 2025 eta 2026rako % 4, % 3,5 eta % 2,5eko igoera adostu da, baita 2024 eta 2026 bitartean 12 orduko lanaldi-murrizketa ere.
2023/09/05 - 07:00
Familiei testuliburuetan joaten zaie dirua inoizko ikasturte hasiera garestienean
Familiek 500 bat euro gastatuko dute ikasle bakoitzeko. Inflazioak markatutako ikasturte hasieran, liburu-dendek eta paper-dendek eskaintzak dituzte bigarren eskuko salerosketak ekiditeko eta kontsumoa bere horretan mantentzeko.
2023/08/26 - 20:58
Bilboko Konpartsek Marijaiaren "erabilera komertziala" salatu dute, Udalak irudi eskubideak eskuratu ondoren
Ohar batean, konpartsek defendatu dute Marijaia "guztiona eta inorena ez" dela, eta "festa, alaitasuna eta dibertsioa" duela. Erabilera hori salatzeko, performance bat egin dute arratsaldean.
2023/08/01 - 20:47
Kutxa-tiketa automatikoak kendu dituzte Ipar Euskal Herrian arrazoi ekologikoengatik
Hala ere, kontsumitzaileak beti izango du erosketa-tiketa eskatzeko aukera, eta neurriak ez die eragiten bermepean dauden objektuei, horiek ere beren ordainagiria inprimatuta edukiko baitute.
2023/07/28 - 15:45
Bizkaiko Ogasunak epeak malgutu ditu eta Batuz sistemara egokitzeko tarte handiagoa emango die zergadunei
Bizkaiko Foru Aldundiak egutegi bat garatu du, modu mailakatuan sistemarekin bat egiteko aukera emateko. Egutegiko hurrengo data 2024ko urtarrilaren 1a, hortik aurrera enpresa handiak derrigortuta egongo dira. Besteak beste, txosnak prest egon beharko dira 2026ko udarako.
2023/07/19 - 13:45
Online salmenta ia 5 puntu igo da EAEko saltokietan, eta % 20ra iritsi da
Javier Hurtado sailburuak gaur aurkeztu duen 2022ko Euskadiko Merkataritzaren Barometroaren arabera, EAEko merkataritzak bi erronka nagusiri egin beharko die aurre etorkizunari begira: kontsumo ohituretan aldaketak eta biztanleriaren zahartzea.
2023/07/18 - 20:51
Apple eta Amazon enpresek 194 milioiko isuna jaso dute bigarrenaren Espainiako webgunean lehia mugatzeagatik
Dagoeneko Applek eta Amazonek iragarri dute helegitea jarriko dutela Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak historian ezarri duen bigarren isunik handienaren aurka.