Merkataritza
2023/07/17 - 16:31
Arropa-kate handietako langileen lan baldintzak "estatalizatu" nahi dituztela salatu du ELAK
Greba eguna deitu du sindikatuak gaurko Euskadiko arropa-kate handietan, eta lanuzteak Araban izan du eragin handiena, sindikatuak adierazi duenez. Era berean, elkarretaratzea egin du ELAk Madrilen, Espainiako Estatuko lehen hitzarmena negoziatzen hasi diren egun berean.
2023/07/17 - 09:43
ELAk greba-eguna deitu du gaurko ehungintza kate handietan
Gaur, astelehena, abiatuko dute arropa eta zapata denda handien Estatuko lehen lan-hitzarmenaren negoziazioa eta, ELAk ohartarazi duenez, ekimen horrek "lan-eskubideen galera ekarriko die Euskadiko eta Nafarroako dendetako langileei".
2023/06/20 - 13:48
Bizkaiko ehungintza merkataritzako hitzarmena asteazkenean sinatuko dute patronalek eta sindikatuek
Lan hitzarmen berria 2026. urtearen amaierara arte egongo da indarrean. Akordioan, % 12ko soldata igoera adostu dute 2023rako, % 4koa 2024rako, % 3,5ekoa 2025erako eta % 2,5ekoa 2026rako.
2023/06/11 - 18:35
Hamar herritarretik seik online erosketaren bat egin dute azken hiru hilabeteetan, Hego Euskal Herrian
Nafarroa eta Euskadi ere Espainiako Estatuan online bankuaren erabiltzaile gehien dituzten bost erkidegoen artean daude, biztanleriaren % 73,2 eta % 72,2, hurrenez hurren.
2023/06/11 - 16:18
Txartela zein dirua, biak darabiltzagu gure eguneroko erosketetan, baina txartela gero eta gehiago
Geroz eta ohitura handiagoa dago kreditu txartelarekin ordaintzeko. Izan ere, gaur egun txartela onartzen ez duen tabernak bezerok galdu litzake.
2023/06/11 - 14:53
Txartel eta mugikor bidez egindako ordainketak bikoiztu egin dira 3 urtean, baina eskudirua nagusi da oraindik
Oraindik hamar ordainketatik sei eskudirutan egiten dira dendetan; hamarretik ia hiru txartelarekin, eta hamarretik bat mugikorrarekin eta beste sistema batzuekin.
2023/06/11 - 08:55
Gero eta gutxiago joaten gara kutxazain automatikora, baina ateratzen dugun zenbatekoa handiagoa da
Espainiako Estatuak 88 milioi txartel baino gehiago ditu zirkulazioan. Terminal fisiko batean txartel bidezko ordainketak % 63 igo dira. Aitzitik, kutxazainetan eskudirua ateratzeko eragiketak % 25 murriztu dira.
2023/05/22 - 19:24
Berako Udalak dirulaguntzak eskatu ditu Iruñean eta Madrilen
Berako denda batzuek egunak beharko dituzte ateak berriro zabaltzeko herriak pairatutako uholdeen ondorioz. Udalak dirulaguntzak eskatu ditu Iruñean eta Madrilen.
2023/05/18 - 11:36
Bizkaiko ehungintza merkataritzan aurreakordioa erdietsi dute patronalek eta sindikatuek
2015etik zuten hitzarmena berritu gabe. Aurreakordioan, % 12ko soldata igoera adostu dute 2023rako, % 4koa 2024rako, % 3,5ekoa 2025erako eta % 2,5ekoa 2026rako.
2023/05/03 - 20:18
Eroskik 64 milioiko irabaziak izan ditu 2022an, aurreko urtean baino % 40 gutxiago
Taldeak % 7 handitu ditu salmenta gordinak, 5.476 milioi euroraino, besteak beste, inflazioaren eraginez.
2023/04/18 - 15:43
ENBAk TODO TODO banaketa katea salatuko du, Elikagai Katearen Legea betetzen ez duen esnea saltzeagatik
Nekazarien sindikatuak salatu duenez, Euskal Herria markako esnea litroko 0,59 euroan saltzen ari da banaketa kate hori.
2023/04/15 - 17:55
Osasuntsu da Euskoa eskutik eskura ibiltzen hasi zela 10 urte bete direnean
10 urte pasa dira Euskoa, euskal moneta, Iparraldean abian jarri zenetik eta poliki-poliki bere lekua hartu du kalean. Izan ere 4.000 herritarrek eta 1.300 profesionalek euskal moneta erabiltzen dute gaur egun. Eta horixe bera, izandako arrakasta, ospatzen ari dira gaur Ezpeletan.
2023/04/02 - 19:32
ELAk atzeratu egin du Bizkaiko merkataritzaren greba, eta patronalaren proposamen berri bat aztertzen ari da
Patronalak soldatak eguneratzea proposatu du, baina sindikatuaren ustez, "ez da nahikoa". Proposamen horrek "eskatutako bermeak kontuan hartuko ez balitu", ELAk ohartarazi du beharrezko mobilizazioak eta grebak suspertuko dituela.
2023/04/01 - 12:52
Euskaraz egiteko gaitasuna duten saltokiek, tabernek eta jatetxeek 'Euskaraz barra-barra' ikurra izango dute
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sortu duten marka berria da. Aurten 50 udalerrik, tartean Donostiak, Bilbok eta Gasteizek, egitasmoarekin bat egingo dute. Asmoa herri guztietan martxan jartzea da.
2023/03/26 - 19:32
Bizkaiko merkataritzako langileek hobekuntzak eskatu dituzte apirilaren 3, 4 eta 5eko greba saihestu nahi bada
ELAk azaldu duenez, negoziaketak blokeatuta daude patronalak ez dituelako onartzen eskari nagusiak: KPIaren araberako soldata igoera, udan larunbat arratsaldetan ez lan egitea eta plusa online zerbitzuagatik.
2023/03/19 - 18:07
Hamarretik hiru harategik ateak itxi behar izan ditu azken urteotan harakin faltagatik
Sektorea krisian dago langilerik eta belaunaldi-erreleborik ez dagoelako. Lanbideak ez du lortzen profesional berriak erakartzea, baina, lan aukera handiak eskaintzen ditu. Bi gauza dira beharrezkoak: ikasteko gogoa eta lanbidea erakusteko prest den norbait.
2023/03/17 - 15:52
Kontsumo-ohiturak aldatzeak zaildu egiten die etorkizuna gozotegi eta okindegi tradizionalei
Ogiaren eta gozogintzako produktuen kontsumo txikiagoa eta kate handietako edo frankizietako salmenten igoera dira sektorearen arazoen atzean daudenak. Baita ekoizpen-kostu alltuak eta errelebo eza ere.
2023/03/15 - 13:45
Bizkaiko Foru Ogasunak 414 milioi euro erregularizatu ditu iruzur fiskalaren kontrako borrokan
Foru kontuek % 89 berreskuratu dute, eta datozen hilabeteetan kopuru hori handitzea espero dute. Azken hamarkadan, % 93 berreskuratu du Bizkaiko Ogasunak. Gehienak BEZaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren gaineko jarduketei dagozkie.
2023/03/06 - 21:41
Konparaketa, supermerkatu kate berdinetan Hego eta Ipar Euskal Herrian aldea zenbatekoa den jakiteko
Orokorrean, oinarrizko erosketa egitea hegoaldean merkeagoa da. Aldea ez da bereziki handia, baina kontuan izan behar da, Frantziako Estatuko bataz besteko soldata Espainiakoa baino % 30 altuagoa dela.
2023/03/06 - 21:33
Oinarrizko produktuei BEZa murrizteko neurria ez da guztiz eraginkorra izan Espainiako Estatuan
Facua kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketaren arabera, BEZ murriztua duten produktuen % 20 garestitu egin dira otsailean.