Autoen salmentak % 7 egin du gora Euskadin irailean
Autoen salmentak % 7,5 egin du gora 2023ko irailean Euskadin, iazko hil bereko datuekin alderatuta, Anfac, Faconauto eta Ganvam elkarteek zabaldutako datuen arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoan, 1.980 turismo eta lur orotako ibilgailu saldu dituzte 2023ko irailean, eta 1.826 saldu zituzten iaz hilabete berean. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, hazkunde handiena (% 10,3) Bizkaian izan da, baina Gipuzkoan (% 6,7) eta Araban (% 5,5) ere egin du gora.
Espainiako Estatuan, guztira 68.803 auto saldu dira irailean, hau da, aurreko urteko hil berean baino % 2,3 gehiago. Merkatuak berriro emaitza positiboa izan badu ere, irailean aurreko hilabeteetan baino hazkunde txikiagoa izan du, inflazio handiak eta ziurgabetasun politikoak baldintzatuta, besteak beste.
Guztira, 711.380 ibilgailu matrikulatu dira 2023an, eta, iaz baino % 18,5 gehiago bada ere, 2019an, pandemiaren aurretik, baino % 15,8 gutxiago dira.
Horrela, Felix Garcia Anfaceko komunikazio eta marketin zuzendariak azaldu duenez, "irailean autoen salmentak zertxobait hazi dira, nahiz eta hilabete horrek 2022an baino lanegun bat gutxiago izan. Urteko hilabete guztietan datu positiboak izan dira, baina egia da, halaber, ziurgabetasun politikoak eta interes-tasa handiak eragina izan dutela bolumenean".
Bestalde, Tania Puche Ganvameko komunikazio zuzendariaren arabera, "autoen matrikulazioek iraileko aldapa berezia gainditu dute, eta urtearen azken txanpari ziurgabetasunez egingo diogu aurre, jakinda agertoki politiko egonkor bat lortzeak lagunduko liokeela urtea bere bolumen naturalaren (% 25) azpitik itxiko duen merkatuari".
Azkenik, Raul Morales Faconautoko komunikazio zuzendariaren hitzetan, "iraileko matrikulazioek merkatu egonkorra uzten digute, eta hori da, agian, albisterik onena, kontuan hartzen badugu kontsumoak duela hilabete batzuetako oztopo bera duela, interes-tasen igoera".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.