Merkataritza
2023/03/04 - 18:21
Handituz doa online erosketen paketeak jaso eta itzultzeko zerbitzua eskaintzen duten denda txikien sarea
Online egiten diren erosketak gora egiten ari dira urtez urte: egun, kalkulatzen da 26 milioi denda elektroniko daudela munduan, eta 2.140 milioi pertsonak erosten dute online, populazioaren % 27k, alegia. Gauzak horrela, bilketa puntuek ere gora egin dute gure herri eta hirietan.
2023/02/16 - 15:38
EAEko esportazioek marka ondu dute 2022an, 32.500 milioi eurotik gorakoak izan baitira
Inportazio datuak ere inoizko onenak izan dira: 29.411 milioi euro. Horrenbestez, 3.127 milioi euroko merkataritza saldo positiboa izan da.
2023/02/11 - 12:46
Arabako Errioxako ardoaren esportazioak % 17 jaitsi dira 2022an, baina sektoreak fakturazioari eutsi dio
Pandemiak eragindako krisia gainditu eta 2021ean marka historikoak izan ostean, ardoaren merkataritzak ziurgabetasun handiko urtea izan du mundu mailan.
2023/02/08 - 14:12
Saltoki txikien mehatxu eta ahuleziak, indargune eta aukeren aurrean: zer nagusituko da?
Denda txikien salmentak % 2,9 handitu dira 2022an, aurreko urtekoen aldean. Gainera, txikizkako merkataritza sektorean enplegua % 1,7 hazi da Euskadi osoan.
2023/02/08 - 11:34
Zergatik ixten dituzte auzoko dendak?
Belaunaldien arteko erreleborik ezak, besteak beste, sektorea astintzen du. Urtero ehunka denda txiki ixten dituzte Euskadiko herri eta hirietan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako merkataritza ganberetako ordezkariek merkataritza txikiak egoera honi nola aurre egiten dioten kontatu digute.
2023/01/23 - 21:36
Nabarmen hazi dira bigarren eskuko salerosketak egiteko aplikazioen bidezko iruzurrak
Halako iruzurren amua ez irensteko, oso garrantzitsua da kontaktu pertsonalik ez ematea eta estekak saihestea. Gainera, hobe da dirua aurrez aurre eta eskudirutan ematea.
2023/01/14 - 19:41
Espetxeratu egin dute Gasteizen arma zuriz hainbat lapurreta egiteagatik atxilotutako gaztea
Zortzi delitu egozten zaizkio farmazietan lapurtzeagatik, beste bi gasolindegietan lapurtzeagatik, beste bat estanko batean lapurtzeagatik eta beste bat supermerkatu batean, baita zerbitzugune batean ebasteagatik.
2023/01/07 - 19:06
Ehungintza merkataritzako langileak kalera atera dira merkealdiaren hasieran lan-hitzarmen "duina" eskatzeko
ELAk greba egunak deitu ditu hilaren 11n eta 21ean, Adegi eta Gipuzkoako Merkatariak patronalak jaramonik ez dietela egiten salatzeko.
2023/01/07 - 15:33
Jendetza pilatu da beherapenen lehenengo egunean
Pertsiana igo orduko jendea zain: beherapenen hasierako irudiak ez du hutsik egin Bilboko saltoki handi honetan.
2023/01/05 - 12:32
''Bilboko XIX. Opil solidarioak'' 3.500 zati banatu ditu gaur Plaza Barrian
Caritasek, Zazpikaleetako merkatariek eta Okinen Bizkaiko Elkarteak 600 kilo baino gehiago dituen opil solidarioa banatuko dute gaur Bilboko Plaza Barrian, familia behartsuei laguntzeko.
2023/01/03 - 15:25
Beherapenak hasi dira saltoki handi gehienetan, eta horrek ia 8.000 kontratazio eragin ditu
Erosleak pozik daude beherapenekin, baina gehienentzat esentzia galdu dute urtean zehar egiten diren promozio, eskaintza eta deskontuen eraginez. Denda txikiek tradizioa mantentzea erabaki dute eta urtarrilaren 7an hasiko dituzte.
2022/12/30 - 15:45
Merkatuak gainezka, Gabon zaharreko afarirako azken orduko erosketetan
Familia askok esfortzua egitea erabaki dute, prezioen gorabehera ikusita. Dena den, Gabonzaharretako menuak ez dituzte gehiegi aldatu.
2022/12/19 - 15:51
Eusko Jaurlaritzak 2030erako merkataritza egitasmo estrategikoa eman du ezagutzera
Merkataritzak hiru trantsizio egin beharra dauzka, Javier Hurtado sailburuaren hitzetan: kontsumo arduratsuarena, gizartearen zahartzearena eta digitalizazioarena. Prozesua erraztu nahian, Jaurlaritzak 2030erako estrategia ezarri du.
2022/12/07 - 18:41
Zenbat irauten dute gure etxetresna elektrikoek?
OCUk egindako ikerketa batek markaren eta iraupenaren arteko harremana aztertu du, eta etxetresna elektrikoen batez besteko bizitza baliagarria neurtu du.
2022/12/01 - 16:07
EAEko herritarren %22k gutxiago gastatu nahi dute Gabonetako erosketetan
Prezioaren igoera dela eta, batez besteko gastua %35 igotzea aurreikusten da aurten: 681 eurora iritsi arte.
2022/11/29 - 13:59
Turismok enpresa txiki eta ertainen eta elkarte komertzialen eraldaketa digitalerako laguntzak aurkeztu ditu
Javier Hurtado sailburuak Funts Teknologikoaren lehen deialdia iragarri du asteartean. Programa hori Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago, eta merkataritza modernizatzeko baliatuko dute.
2022/11/23 - 21:41
OCUren arabera, Black Fridayko eskaintzen % 99 ez dira errealak, beherapenik ez daukatelako
Elkarteak 16.000 produktu aztertu ditu, denak online. Gehienak elektronikako produktuak eta elektrotresnak izan dira, baina beste batzuk ere aztertu dituzte, umeentzako aulkiak esaterako. % 25eko deskontuak iragartzen dituzte, baina gehienetan oso deskontu txikiak daude.
2022/11/20 - 15:44
Nori dagokio Irulegiko eskua eta "sorioneku" hitza erabiltzeko eta ustiatzeko eskubidea?
Irulegiko eskua aurkitu eta astebetera, "sorioneku" hitza han-hemenka agertu da kamisetetan, jatekoetan eta apaingarrietan, besteak beste. Erabilera hori egiteko jabetza nori dagokion galdetu dute askok, izan ere, marka erregistratzeko eskaerak pilatzen hasi dira.
2022/11/20 - 15:27
Etxetik egindako itzulketa zerbitzua kobratzen hasi dira denda-arropa handi batzuetan
Itzulketen kostu ekonomikoa aurrezteaz gain, ingurumenagatik ere egiten dutela diote enpresek. Izan ere, hirietako trafikoaren % 20a suposatzen dute merkantzia hauek.
2022/11/20 - 08:59
Pakete bat heldu zait eta ez nago etxean, zer egin dezaket?
Kepa Loizaga OCUren Euskadiko ordezkariak pakete bat jasotzean izan daitezkeen egoera desberdinak azaldu dizkigu. Auzokideak niretzako paketea jaso dezake?