Merkataritza
2022/11/20 - 08:58
Denda tradizionalak, hibridazioaren bidean
Merkataritza-sarea urtez urte aldatzen ari da, herritarren kontsumo-ohitura berriei aurre egin ahal izateko. Besteak beste, autonomoek zuzendutako saltokiak eredu enpresarialagoa izatera igaro dira, eta digitalizaziorako jauzia ere egin dute.
2022/11/20 - 08:57
Zergatik ari dira desagertzen betiko saltokiak?
Merkataritza-ehuna dimentsioaren, enpleguaren edo forma juridikoaren arabera banatzeak erakusten du autonomoaren eta auzo-negozioaren ohiko merkataritzak pisua galtzen duela enpresa-formatuen aldean, hala nola kateak, marka handiak edo merkataritza-guneak.
2022/11/20 - 08:51
Euskadik bere txikizkako saltokien herena galdu du azken hamarkadan
Online erosketek eta belaunaldien arteko errelebo faltak astindu dute sektorea Hegoaldean. Izan ere, ehunka denda txiki galtzen ari dira urterik urtera, bai Euskadin, bai Nafarroan.
2022/11/20 - 08:51
Hego Euskal Herriko biztanleen erdiak baino gehiagok Internet bidez erosi ohi du
Arropa, oinetakoak eta osagarriak dira online erosketen ia % 68, eta ondoren, urrutitik, etxerako ondasunak daude.
2022/11/18 - 21:37
Black Friday merkealdian online erosketa seguruak egiteko gomendioak
Eguberri aurreko egun hauetan, ziberdelinkuenteen sareek beren jarduera areagotzen dute eta kontsumitzaileak engainatzen saiatzen dira.
2022/11/09 - 19:26
70.000 euroko isuna jarri diote UPSri hartzailearen baimenik gabe bizilagun bati pakete bat entregatzeagatik
Gertakariak 2021eko martxoan jazo ziren. Orduan, Media Markti Internet bidez erosketa bat egin zion pertsonak salatu zuen UPSko banatzaileak paketea beste pertsona bati utzi ziola.
2022/11/01 - 15:56
Gipuzkoako denda eta ostatuetan TicketBAI fakturazio sistema erabili behar dute derrigorrez
Sektore ekonomikoen arabera, modu mailakatuan ari dira ezartzen sistema berria, eta gaur Gipuzkoako denda eta ostatuen txanda da. Hamar mila saltoki eta ostalaritza establezimendu baino gehiago daude Gipuzkoan, eta, oraingoz, erdiek baino ez dute alta eman sistema berrian.
2022/11/01 - 15:15
Gaur sartu da indarrean TicketBai Gipuzkoako ostalaritza eta merkataritza establezimendu txikietan
Aurki lurralde guztietara zabalduko da, baina gaurtik aurrera Gipuzkoako ostalaritzan eta merkataritzan izango da indarrean TicketBai sistema. Iruzurra saihesteko autonomo guztiei ezarri zaien faktura egiteko sistema da TicketBai.
2022/10/28 - 16:31
Arabako eta Bizkaiko okindegiek 15 minutuko lanuztea egin dute, sektoreak bizi duen egoera larria salatzeko
Argindarraren prezioa %260 hazi da eta sektore horretatik bizi diren ia 6.000 profesionalek arriskuan ikusten dute euren ogibidea. Horregatik, labeak itzali egin dituzte eguerdian.
2022/10/23 - 20:51
Ehunka autonomok eta merkatari txikik protesta egin dute Ticket Bai sistema ezartzeko moduaren aurka
Iruzurraren kontra Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako sistemarekin kexu dira, eta hala adierazi dute Donostian egindako manifestazioan.
2022/10/21 - 22:51
Bigarren eskuko arroparen merkatua asko zabaldu da eta profil eta adin askotako jendea erakartzen du
Berandu datozela eta marketing asmo argiekin egiten duela uste dute bigarren eskuko gaietan dihardutenek.
2022/10/20 - 15:25
Beste bi greba egun deitu dituzte ELAk eta LABek Bizkaiko merkataritzan
Lanuzteen deitzaileek esan dutenez, jakin badakite "merkataritza txikiak zailtasunak dituela" baina "ez gaude prest bere irabazi-marjina gure kontura handitzeko".
2022/10/17 - 21:45
100.000 bonu saldu dituzte Euskadi Bono Denda programaren lehen egunean
2022ko edizioaren bigarren aldi hori abenduaren 4an amaituko da. Kanpainako aurrekontua bost milioi eurokoa zen hasieran, baina azkenean, bederatzi milioikoa izango da. Bonuaren helburu nagusia da tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.
2022/10/14 - 13:26
Esnea, olioa, arrautzak eta zerealak dira erosketa saskian gehien garestitu diren produktuak
Azken urtean, esnea % 25,1 garestitu da; berogailua, argindarra eta ur hornidura, % 24,8; olio eta koipeak, % 23,8; arrautzak, % 23,6 eta zerealak, % 22,3.
2022/10/06 - 10:53
Iruñeko merkataritzak eta ostalaritzak argiak itzali dituzte, energiaren prezio altuagatik
Estafeta kaleko establezimenduek, esaterako, 15 minutuz itzali dituzte euren argiak, eta kandelak eskaini dizkiete kontsumitzen ari ziren bezeroei. Bizi duten egoera larria salatzea da ekintza honen helburua.
2022/10/05 - 11:00
Amalur Angiozar: ''Ekintza txikiak eginda ere jasangarritasunari laguntzen diote merkatariek''
Eusko Ganberak antolatuta, merkataritza jasangarriari buruzko kongresua egingo dute asteazken honetan Bilboko Euskalduna Jauregian. Horren harira, Amalur Angiozar Eusko Ganberak-eko kideak dio merkatariek garrantzi berezia dutela bide horretan, gaur egun duten pisu ekonomikoagatik gizartean.
2022/09/30 - 18:42
Merkataritza lokaletan itxiera automatikoa duten ateak instalatzearen gaineko kontsultak "% 400" igo dira
Ostiralerako (irailak 30), dendek, supermerkatuek eta merkataritza guneek sistema bat izan beharko lukete instalatuta ateetan, barneko tenperaturari eutsi eta energia aurrezteko; eitb.eus-ek jakin nahi izan du zein puntutan dagoen sektorea Euskadin, neurri horri dagokionez.
2022/09/30 - 16:26
Bihar sartuko da indarrean merkataritzan ahalik eta denbora gehienean ateak itxita edukitzeko neurria
Energia aurrezteko neurrien artean, bihar da berez indarrean sartzekoa, ostalaritza eta komertzioetan ahalik eta denbora gehienean ateak itxita edukitzeko neurria, bereziki, haize egokitua edo berogailua martxan dagoenean.
2022/09/29 - 11:57
Bigarren hilabetez jarraian jaitsita, % 9an kokatu da KPIa irailean
INEren behin-behineko datuen arabera, abuztutik, sei hamarren jaitsi da indizea, eta % 1,5, iaztik. Jaitsiera, batez ere, elektrizitatearen prezioen jaitsierak eta, neurri txikiagoan, erregaien eta garraioaren merkatzeak eragin dute.
2022/09/27 - 23:28
Hiru supermerkatu ezberdinetara joan gara erosketa egitera: non ote garestien?
Gure erredakzioko hiru kazetari erosketa bera egitera joan dira hiru herri eta supermerkatu ezberdinetara. Hau da emaitza.