Euskadik bere txikizkako saltokien herena galdu du azken hamarkadan
Belaunaldien arteko ordezkapenik ezak eta online erosketen gorakadak txikizkako saltokien galera bizkortu du, bai Euskadin, bai Nafarroan. Hala ere, fenomeno hori ez da berria, egiturazkoa da, jarraitua, 2008ko krisi ekonomikoaz geroztik gertatzen ari dena eta pandemiaren ondorioz areagotu dena, EITB Datak bildutako datuen arabera.
Joera hori Espainiako Estatu osoan gertatzen ari da, baina Euskadin, gainerako lurraldeetan baino zorrotzagoa da, 2010etik 2021era, merkataritza sareak % 27 egin baitu behera; Nafarroan, berriz, % 15 egin du behera, eta Estatu osoan, % 11. Izan ere, urtero, Euskadik bere merkataritza-ehunaren % 2,1 inguru galu zuen urtez urte 2015-2019 aldian, eta 2019-2021 tartean, berriz, galera % 3,9rakoa izan zen urtean.
Baina, zer motatako saltokiak galdu dira Euskadin? EITB Dataren datuen arabera, moda-dendak izan dira gehien itxi direnak, beste saltokiekin konparatuta alde handiarekin.
Ondorioz, Hego Euskal Herriko txikizkako merkataritza-dentsitateak behera egin du urtez urte azken hamarkadan: 2010ean, Euskadin, mila biztanleko mota horretako 11,2 saltoki zeuden bitartean, 2022an, 8,2 daude. Nafarroan, berriz, joera bera da, baina beherakada handirik gabe, hau da, mila biztanleko, 10,2 saltokitik 8,7ra.
Hala ere, ehunka denda txiki galdu arren, Hego Euskal Herriko merkataritza-dentsitateak Europako handienetakoa izaten jarraitzen du, Portugalen eta Italiaren atzetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.