Txartel eta mugikor bidez egindako ordainketak bikoiztu egin dira 3 urtean, baina eskudirua nagusi da oraindik
Saltoki fisikoetan egindako erosketen eskudiruzko ordainketa 17,6 puntu jaitsi da lau urtean (2019tik 2022ra), % 83,2tik % 65,5era, hain zuzen ere. Txartelaren, mugikorraren eta beste sistema batzuen erabilera, aldiz, igo egin da, % 13 eta % 4,6 hurrenez hurren, EITB Dataren arabera.
Ondorioa da oraindik hamar ordainketatik sei eskudirutan egiten direla; hamarretik ia hiru txartelarekin, eta hamarretik bat mugikorrarekin eta beste sistema batzuekin. Hala ere, eskudirutan egindako ordainketak asko murriztu dira, eta txartelen eta beste baliabideen erabilerak gora egiten jarraitzen du.
Partikularren artean ere joera bera errepikatzen da ordaintzeko moduan. Horrela, partikularren arteko hamar ordainketatik zazpi eskudirutan egiten dira, baina nabarmen murriztu dira lau urtean, % 90,9tik % 71,4ra. Mugikorrarekin egindako ordainketak hamarretik bat baino gehixeago dira, eta % 2,6tik % 13,1era igo dira lau urtean. Horrela, aplikazio mugikorren erabilera bost aldiz biderkatu da, eta transferentziena lau.
Adinaren araberako aldeei dagokienez, eskudirua da 55 urtetik gorako pertsonen artean saltoki fisikoetan gehien erabiltzen den ordainbidea. 25-39 urteko eta 40-54 urteko pertsonek, aldiz, erabiltzen dituzte gehien txartelak. Gainera, zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta gehiago erabiltzen da mugikorra. Nolanahi ere, murriztu egin da eskudiruaren erabilera adin-tarte guztietan, eta igo egin da txartelen eta teknologia mugikorrean oinarritutako sistemen erabilera.
Hala ere, partikularren artean eskudirutan egindako ordainketa da nagusi adin-talde guztietan, baina 25 eta 39 urte bitartekoek eta 40 eta 54 urte bitartekoek erabiltzen dute gehien mugikorra ordainketa horietarako. Hala ere, joera errepikatu egiten da, eskudiruaren erabilera, oro har, murriztu egiten baita, eta mugikorrean oinarritutako sistemen erabilera handitu.
Bestalde, Bizum eta antzekoak ordainketa operazioen % 7 dira dagoeneko. Banku-transferentzia bat da, baina sinplifikatu baino ez da egin, eta 10 segundotan burutzen da. Haren ezarpenak Espainiako Bankuaren eta Europako Banku Zentralaren (EBZ) bultzada jaso du.
Horrela, bat-bateko ordainketa-sistemek, hala nola Bizumak, ezarpen handia dute Espainiako Estatuan, SEPA sistemaren barruan Espainian egindako transferentzien % 43 baitira. EB osoan pisua nabarmen txikiagoa da (% 10).
Gainera, Espainiako Estatuan herritarren % 56k berehalako ordainketa-sistema bat dute, Italiak bakarrik gainditzen duen kopurua, % 57rekin. Bitartean, Euroguneko batez bestekoa % 50ekoa da. Ordaintzeko txartelari dagokionez, Finlandiak erabiltzen du gehien.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.