Bizum eta antzekoak ordainketa operazio birtualen % 7 dira dagoeneko
Bizum eta antzekoak ordainketa operazio birtualen % 7 dira dagoeneko, EITB Dataren arabera. Banku-transferentzia bat da, baina sinplifikatu baino ez da egin, eta 10 segundotan burutzen da. Haren ezarpenak Espainiako Bankuaren eta Europako Banku Zentralaren (EBZ) bultzada jaso du.
Transakzio birtualen % 42an txartela da ordaintzeko tresna, % 41ean helbideratzeak, % 10ean kreditu-transferentziak eta % 7an berehalako transferentziak, Bizum esaterako.
Horrela, bat-bateko ordainketa-sistemek, hala nola Bizumak, ezarpen handia dute Espainiako Estatuan, SEPA sistemaren barruan Espainian egindako transferentzien % 43 baitira. EB osoan pisua nabarmen txikiagoa da (% 10).
Gainera, Espainiako Estatuan herritarren % 56k berehalako ordainketa-sistema bat dute, Italiak bakarrik gainditzen duen kopurua, % 57rekin. Bitartean, Euroguneko batez bestekoa % 50ekoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik 25 milioi euro inguru bideratuko ditu altzairuaren eta metalen erabilera zirkularra sustatzera
Basque Zirkular Metals proiektuak 11 industria-enpresa eta bost kluster bilduko ditu, eta Produktuaren Pasaporte Digitala jarriko du martxan 2026an.
Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Ekidalde-Mendebaldeko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.