Merkataritza
2022/08/18 - 21:43
Barru-barruraino sartu da ura Irungo eta Donostia erdialdeko hainbat dendatan
Irungo eta Donostia erdialdeko hainbat denda urez bete dira gaur goizean izandako euriteengatik. Garbiketa lanetan topatu ditugu dendariak.
2022/08/09 - 15:14
Jaurlaritza merkatariekin bilduko da 25a baino lehen ekarpenak jaso eta kontingentzia plana aztertzeko
Javier Hurtadok adierazi duenez, kezkak argitzeko eta neurri hauek osatuko duten kontingentzia plan zabalagoa aztertzeko helburuarekin bilduko da Jaurlaritza sektorearekin.
2022/08/08 - 14:07
Merkatariek energia aurrezteko neurrietara egokitzeko epe bat eta malgutasuna eskatu dituzte
Euskomerrek denbora eskatu du "sektoreak logistika antolatu ahal izateko, araudiak ezartzen dituen xehetasunak betetze aldera".
2022/08/04 - 13:38
Taiwango itsasartea, ezinbestekoa munduko merkataritzan
Txina eta Taiwango uhartea bereizten dituen itsasarteak balio geoestrategiko handia du, Nancy Pelosi Estatu Batuetako ordezkari demokratak bertara egindako bidaiaren testuinguruan.
2022/08/03 - 19:36
Petrolio esportatzaileek egunean 100.000 upel gehiago bakarrik ekoitziko dituzte irailean
Horrela, irailetik aurrera, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundearen ekoizpena 43,955 milioi upelekoa izango da egunean. Saudi Arabiak eta Errusiak ekoizpen bolumen handiena hartuko dute, bakoitzak egunean 11,030 milioi upel eskainiz.
2022/08/02 - 22:35
Erakuleihoetako argiak 22:00etan itzaltzea goizegi da dendari askorentzat
Tenporizadoreak egokitzen hasi dira jada asko, eta gaueko hamarretan itzaliko dituzte argiak. Espainiako gobernuak ezarritako neurri hauek ez betetzeagatik isunak etor litezke.
2022/07/29 - 21:02
Ukrainak ziurtatu duenez, 17 ontzi zerealekin kargatu dituzte, eta horietako 10 itsasoratzeko prest daude
Zelenskik eta G7, Turkia eta NBEko ordezkariek zama-ontziak kargatzeko prozesua bertatik bertara jarraitu dute Odesako eta Chonomorskeko portuetan.
2022/07/22 - 20:58
Saltokiei eta enpresei zuzendutako telefono bidezko iruzur-kanpaina baten berri eman dute
Nahi ez diren deiak eta testu-mezuak blokeatzea gomendatu du Ertzaintzak. Gainera, gogoratu du inoiz ez dela informazio pertsonalik edo finantzariorik eman behar halako kasuetan.
2022/07/07 - 15:29
Horrelakoak dira euskal dendak
Euskal merkataritza mikroETEetan oinarritutako sektore feminizatua da, Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiaren 2021eko txikizkako merkataritzaren barometroaren arabera. 10 langiletik 7 emakumeak dira.
2022/06/23 - 20:39
Greba-eguna Bizkaiko eta Gipuzkoako ehungintza sektorean, hitzarmenaren negoziazioan izandako blokeoagatik
Bizkaiko eta Gipuzkoako ehungintza sektorea zazpigarren greba eguna egiten ari da gaur. Grebalariek akelarreak egin dituzte patronalaren eta saltoki handien egoitzen aurrean, hitzarmenaren negoziazioan dagoen blokeoa agerian uzteko.
2022/06/23 - 20:29
Milaka langile manifestatu dira hitzarmen duin baten alde Bizkaiko metalgintzako grebaren lehen egunean
ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek grebara deitu dituzte ostegun honetan sektoreko 52.000 langile inguru, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko.
2022/06/23 - 15:24
ELAren arabera, ehungintzako merkataritzaren greba egunak "arrakasta" izan du Bizkaian eta Gipuzkoan
Grebak eragin berezia izan du Bilboko erdialdean, non beharginen piketeak izan dira irekiera orduan. Gipuzkoan, sindikatuak egiaztatu duenez, Garbera eta Urbil merkataritza-guneetan Stradivarius bezalako dendak "guztiz itxi dituzte", baita Oyshoko bi saltokiak; Garberako Berskha eta Parfois ere.
2022/06/21 - 14:05
Eusko Jaurlaritzak 2.000 eta 3.000 euro bitarteko laguntzak onartu ditu mikro eta enpresa txikientzat
Guztira, 15 milioi euroko aparteko laguntzak emango dituzte Euskadiko txikizkako merkataritzarako, Ukrainako gatazkaren ondorioak bereziki jasan baitituzte.
2022/06/13 - 19:06
Makina erremintaren jarduerak % 20 gora egin zuen 2021ean
Iaz 654,8 milioi euroko esportazioa izan zuen, bereziki AEBera, baita Alemaniara ere. Hala ere, sektoreak 100 lanpostu baino gehiago galdu zituen 2020an, aurreko urtearekin alderatuta.
2022/06/13 - 14:26
Euskadi Bono Denda kanpainan eskuragai jarritako deskontu bonuen % 60 erabili dira dagoeneko
10 egunetan 388.000 deskontu bonu gastatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horrek 3,9 milioi euroko bultzada eman dio txikizkako merkataritzari.
2022/06/02 - 20:11
EBk ez du Eliza Ortodoxoko buruzagia zigortuko, Hungariak Errusiaren aurkako neurriei betoa altxatzeko
Europak Kirill patriarka zigortzea saihestea lortu du Hungariak. Bruselak Budapesten aurrean amore ematen duen bigarren aldia da, Viktor Orbanen Gobernuak Errusiaren petrolioari ezarri beharreko blokeoa mugatzea lortu ondoren.
2022/06/02 - 13:24
Hasi da Euskadi Bono Denda kanpaina: Zer egin behar dut deskontua lortzeko?
Euskadi Bono Denda kanpaina ekainaren 2tik uztailaren 3ra egingo da eta guztira 640.000 bonu jarriko dira
2022/05/31 - 18:13
Kontsumo Ministerioak hiru minutura mugatuko du bezeroa artatzeko itxaronaldia telefono zerbitzuetan
Alberto Garzon Kontsumo ministroak zehaztu duenez, erreklamazioak eta kexak ebazteko epea 30 egunetik 15era murriztuko du legeak.
2022/05/31 - 15:52
Gipuzkoa Merkatariak: "TicketBai sistema tokiko merkataritza digitalizatzeko aukera bat da"
Gipuzkoako Merkatarien Federazioko presidenteak azaldu duenez, "saltoki batzuk TicketBai erabiltzen ari dira jada, beste batzuk prest daude eta gainerakoak azaroaren 1a baino lehen sisteman sartzeko zain daude".
2022/05/30 - 22:36
Gipuzkoako merkatari txikiek protesta egin dute 'Ticket Bai, horrela ez' lelopean
Gipuzkoako Aldundiak sistema ezartzeko erabilitako moduak kritikatu dituzte. Salatu dutenez, dendari txikiek ezin dute gastu erantsi hau zamaratu. Laguntzak ez direla nahikoak, ez dutela formakuntzarik eta jarri dieten egutegia onartezina dela esan dute.