Horrelakoak dira euskal dendak
Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiak egindako 2021eko txikizkako merkataritzaren barometroaren arabera, euskal merkataritza mikroETEetan oinarritutako sektore feminizatua da.
Establezimenduen eta enpleguaren ezaugarriak
Euskal merkataritza esperientzia handiko eta tamaina txikiko sektorea da. Enpleguari dagokionez, sektore feminizatua da; izan ere, 10 langiletik 7 emakumeak dira. Era berean, langileen ia % 67k 45 urte baino gehiago dituzte, eta establezimenduaren batez besteko antzinatasuna 24 urtekoa da.
Halaber, euskal merkataritzaren % 95 MikroETEetan oinarrituta dago. Horietatik % 71k 1 edo 2 pertsona ditu lanean, eta % 4k soilik ditu 10 enplegatu baino gehiago. Establezimenduen % 54 alokairuko lokalak dira, eta, batez beste, 1.919 euro ordaintzen dute hilean.
Negozio-bolumena
2021eko salmenten pertzepzioak atzeraldi txiki bat izan du 2020koaren aldean. Batez ere, 2020an abiada hartu zuen elikaduraren sektoreak baldintzatuta. Administrazioaren laguntzei dagokienez, 10 saltokitik 3k esan dute laguntza horiek jaso dituztela, eta alde handia dago sektoreen artean. Elikagaien sektorearen % 13,5ek bakarrik jo dute laguntzetara, eta modako gaien merkataritzan, berriz, % 63k baino gehiagok.
Teknologia berriak eta ingurumen-jasangarritasuna
Merkataritza tokien % 30ek telefono mugikorrarekin egindako ordainketak onartzen ditu, eta % 15,5ek, bizum bidezko salmenta. Saltokien % 14,5ek online saltzen du. Halaber, 10 saltokitik 7k adierazi dute 2021ean ingurumen-ekimenen bat egin dutela, hala nola plastikozko poltsak murriztea.
Hizkuntza
Euskal merkatarien erdiak arreta euskaraz emateko gaitasuna du, eta % 44k, berriz, zailtasunak ditu; ehuneko hori handitu egiten da saltokiaren tamaina txikiagoa den heinean. Merkatarien ustez, batez beste, bezeroen % 29k aukeratzen dute euskara komunikatzeko.
Ordutegia
Saltokien % 72k ordutegi zatitua eskaintzen du, eta saltokien % 85,3 ez da igande edo jaiegunetan irekitzen. Horri dagokionez, sektorearen % 4 baino ez dago igande edo jaiegunetan irekitzearen alde.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.