Taiwango itsasartea, ezinbestekoa munduko merkataritzan
Taiwango itsasarteak Txina eta Taiwango irla bereizten ditu. Itsasoko pasabide honek balio geoestrategiko izugarria dauka, munduko merkataritzaren zati handi bat bertatik igarotzen baita.
Itsasarte honetan eta Taiwango irlaren inguruan itsas maniobrak egingo dituela iragarri du Txinak, horrela Nancy Pelosyk Estatu Batuetako ordezkari demokratak irlara egindako bidaiari erantzunez.
Itsasarte honek 130tik 180 kilometrora zabalera dauka. Bertatik igarotzen dira Txinak Europara eta Ipar Amerikara bidaltzen dituen salgaiak: Bloomberg agentziak egindako kalkuluen arabera, 2022an munduan zehar ibili diren 5.400 kontainer-ontzietatik % 48 ur hauetatik igaro dira. Gainera, munduko % 88 zamaontzi handiek pasabide hau zeharkatzen dute. Itsasarte hori saihesteko irla osoa inguratzea posible da, baina arriskutsua. Izan ere, itsasontziek Filipinetako uretatik igoro behako lukete, eta bertan tifoiak sarritan izaten dira.
Erdieroaleen merkataritza arriskuan
Taiwango itsasartea bizi-bidea da, batez ere irla honentzako. Izan ere, Txinarekin merkataritzan salgaiek zeharkatu beharreko bidea da. Taiwango gobernuaren arabera, Txinarekin salerosketak 166.000 miloikoak izan ziren 2020an. Hori hala da, Txinak erreibindikatzen duen lurralde errebeldea izan arren.
Gainera semikonduktore edo erdieroaleen lantegiak Taiwango kostalde horretan daude. Alor honetan Taiwan munduko aintzindaria da, munduko osoko erdieroaleen % 63 egiten baititu, Txinak % 8 baino egiten ez dituen bitartean. Beraz, alor honetako horniketan edozein arazok eragina dauka, mundu osoan Covid-19ko pandemian ikusi den moduan.
Munduko Bigarren Gerraz geroztik hiru krisi jasan ondoren, Txinak Taiwango itsasartea berriz blokeatu dezake, Pekinek mehatxu egiten duen bezala? Itsas merkataritzan arazoak izateak ondorioak izango lituzke, irabazi nagusienak esportazioetatik lortzen dituen herrialde honentzat. Ondorio kaltegarriak izango lituzke baita ere Txinako industria elektronikoarentzat, erdieroaleen demanda berak produzitzen duena baino askoz handiagoa delako, eta Taiwaneko produzioa derrigorrezkoa da bere industriarentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.