Merkataritza
2022/06/23 - 15:24
ELAren arabera, ehungintzako merkataritzaren greba egunak "arrakasta" izan du Bizkaian eta Gipuzkoan
Grebak eragin berezia izan du Bilboko erdialdean, non beharginen piketeak izan dira irekiera orduan. Gipuzkoan, sindikatuak egiaztatu duenez, Garbera eta Urbil merkataritza-guneetan Stradivarius bezalako dendak "guztiz itxi dituzte", baita Oyshoko bi saltokiak; Garberako Berskha eta Parfois ere.
2022/06/21 - 14:05
Eusko Jaurlaritzak 2.000 eta 3.000 euro bitarteko laguntzak onartu ditu mikro eta enpresa txikientzat
Guztira, 15 milioi euroko aparteko laguntzak emango dituzte Euskadiko txikizkako merkataritzarako, Ukrainako gatazkaren ondorioak bereziki jasan baitituzte.
2022/06/13 - 19:06
Makina erremintaren jarduerak % 20 gora egin zuen 2021ean
Iaz 654,8 milioi euroko esportazioa izan zuen, bereziki AEBera, baita Alemaniara ere. Hala ere, sektoreak 100 lanpostu baino gehiago galdu zituen 2020an, aurreko urtearekin alderatuta.
2022/06/13 - 14:26
Euskadi Bono Denda kanpainan eskuragai jarritako deskontu bonuen % 60 erabili dira dagoeneko
10 egunetan 388.000 deskontu bonu gastatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horrek 3,9 milioi euroko bultzada eman dio txikizkako merkataritzari.
2022/06/02 - 20:11
EBk ez du Eliza Ortodoxoko buruzagia zigortuko, Hungariak Errusiaren aurkako neurriei betoa altxatzeko
Europak Kirill patriarka zigortzea saihestea lortu du Hungariak. Bruselak Budapesten aurrean amore ematen duen bigarren aldia da, Viktor Orbanen Gobernuak Errusiaren petrolioari ezarri beharreko blokeoa mugatzea lortu ondoren.
2022/06/02 - 13:24
Hasi da Euskadi Bono Denda kanpaina: Zer egin behar dut deskontua lortzeko?
Euskadi Bono Denda kanpaina ekainaren 2tik uztailaren 3ra egingo da eta guztira 640.000 bonu jarriko dira
2022/05/31 - 18:13
Kontsumo Ministerioak hiru minutura mugatuko du bezeroa artatzeko itxaronaldia telefono zerbitzuetan
Alberto Garzon Kontsumo ministroak zehaztu duenez, erreklamazioak eta kexak ebazteko epea 30 egunetik 15era murriztuko du legeak.
2022/05/31 - 15:52
Gipuzkoa Merkatariak: "TicketBai sistema tokiko merkataritza digitalizatzeko aukera bat da"
Gipuzkoako Merkatarien Federazioko presidenteak azaldu duenez, "saltoki batzuk TicketBai erabiltzen ari dira jada, beste batzuk prest daude eta gainerakoak azaroaren 1a baino lehen sisteman sartzeko zain daude".
2022/05/30 - 22:36
Gipuzkoako merkatari txikiek protesta egin dute 'Ticket Bai, horrela ez' lelopean
Gipuzkoako Aldundiak sistema ezartzeko erabilitako moduak kritikatu dituzte. Salatu dutenez, dendari txikiek ezin dute gastu erantsi hau zamaratu. Laguntzak ez direla nahikoak, ez dutela formakuntzarik eta jarri dieten egutegia onartezina dela esan dute.
2022/05/29 - 16:46
Arropa-denda txinatarrak, gero eta ohikoagoak gure kaleetan
Autonomia edota Areilza Doktorea kaleak dira jabe txinatarren esku dauden arropa denden gune nagusiak Bilbon, eta, bertan saltzen dituzten produktuen prezio baxuek erakargarri bihurtu dituzte denda horiek herritar askorentzat.
2022/05/27 - 18:09
Arabak abenduaren 1era arte luzatu du TicketBain sartzeko epea
Era berean, Arabako Foru Aldundiak azaldu du 60 urtetik gorako autonomoak sistema ezartzetik salbuetsiko dituela.
2022/05/22 - 13:31
Javier Hurtado: "Aste Santuko turismo datuak oso positiboak dira, pandemia aurretiko datuetara itzuli gara"
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren hitzetan, "bi urte oso zailen ostean", joera positiboa da.
2022/05/12 - 21:18
Mercabilbao Basauritik Ortuellara lekualdatuko dute 2027an
Hain zuzen ere, Ezkerraldea-Meatzaldea parke teknologikora eramango dute zentroa. Euskadiko Elikadura Campusaren parte izango da.
2022/05/12 - 18:05
Amazonek ez du zentro logistikoa eraikiko Oiartzungo Lanbarren industrialdean
Multinazionalak maiatzaren 11ko datarekin proiektua bertan behera utziko duela adierazten duen dokumentua erregistratu du Oiartzungo Udalean. Adierazi dute "estatu mailako antolaketa eredua" birplanteatu dutela eta ez dutela "zentroaren beharrik".
2022/05/11 - 10:52
Merkataritza gerra arriskua Londres eta Bruselaren artean
"The Times" egunkari kontserbadorearen arabera, Boris Johnsonen gobernua Ipar Irlandako protokoloa indargabetu nahi du, eta horrek arriskuan jarriko luke "brexit"aren akordio guztia.
2022/05/10 - 15:40
Bueltan da Euskadi Bono Denda hirugarren edizioarekin tokiko merkataritza sustatzeko
Bonu bakoitzak 10 euroko deskontua izango du, gutxienez 30 euroko erosketa eginez gero. Programa uztailaren 3an amaituko da.
2022/05/10 - 15:19
BilbaoDendak elkarteak hiriko saltokietan erosteko lehen opari txartela aurkeztu du
Txartela BilbaoDendak elkartearen webgunean eskuratu daiteke, eta hiriko 400 saltoki, taberna eta zerbitzu baino gehiagotan erabiltzeko balio du. Gisa honetako lehen opari txartela da Estatuan.
2022/05/04 - 18:39
Eroskik 105 milioi euro irabazi zituen 2021ean, azken 14 urteetako daturik onena
Era berean, Eroski S.Coop kooperatiba nagusiak ia 59 milioiko etekina lortu zuen iaz, 2020. urtea 442 milioiko galerekin itxi ondoren.
2022/05/04 - 06:05
Dagoeneko eskuratu daitezke merkataritzako Bilboko Bonuak
Guztira bost bonu eskuratu ahal izango dira NAN bakoitzeko. Gainera, erosketa tiket bakoitzeko, gehienez lau bonu trukatu ahal izango dira. Establezimenduek 200 bonu bereganatu ahal izango dituzte.
2022/04/30 - 19:00
BASK, euskal arropa marka ekologikoa eta solidarioa
BASKeko sortzaileak Bangladesehen ekoizten hasi ziren, eta lehen kolekzioa bukatuta, ez zuten komertzializatu langileen eskubideak bermatu gabe egin zelako. Penintsulara ekarri zuten ekoizpena, eta orain eskubide guztiak bermatzea dute ardatz.