Merkataritza
2022/05/22 - 13:31
Javier Hurtado: "Aste Santuko turismo datuak oso positiboak dira, pandemia aurretiko datuetara itzuli gara"
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren hitzetan, "bi urte oso zailen ostean", joera positiboa da.
2022/05/12 - 21:18
Mercabilbao Basauritik Ortuellara lekualdatuko dute 2027an
Hain zuzen ere, Ezkerraldea-Meatzaldea parke teknologikora eramango dute zentroa. Euskadiko Elikadura Campusaren parte izango da.
2022/05/12 - 18:05
Amazonek ez du zentro logistikoa eraikiko Oiartzungo Lanbarren industrialdean
Multinazionalak maiatzaren 11ko datarekin proiektua bertan behera utziko duela adierazten duen dokumentua erregistratu du Oiartzungo Udalean. Adierazi dute "estatu mailako antolaketa eredua" birplanteatu dutela eta ez dutela "zentroaren beharrik".
2022/05/11 - 10:52
Merkataritza gerra arriskua Londres eta Bruselaren artean
"The Times" egunkari kontserbadorearen arabera, Boris Johnsonen gobernua Ipar Irlandako protokoloa indargabetu nahi du, eta horrek arriskuan jarriko luke "brexit"aren akordio guztia.
2022/05/10 - 15:40
Bueltan da Euskadi Bono Denda hirugarren edizioarekin tokiko merkataritza sustatzeko
Bonu bakoitzak 10 euroko deskontua izango du, gutxienez 30 euroko erosketa eginez gero. Programa uztailaren 3an amaituko da.
2022/05/10 - 15:19
BilbaoDendak elkarteak hiriko saltokietan erosteko lehen opari txartela aurkeztu du
Txartela BilbaoDendak elkartearen webgunean eskuratu daiteke, eta hiriko 400 saltoki, taberna eta zerbitzu baino gehiagotan erabiltzeko balio du. Gisa honetako lehen opari txartela da Estatuan.
2022/05/04 - 18:39
Eroskik 105 milioi euro irabazi zituen 2021ean, azken 14 urteetako daturik onena
Era berean, Eroski S.Coop kooperatiba nagusiak ia 59 milioiko etekina lortu zuen iaz, 2020. urtea 442 milioiko galerekin itxi ondoren.
2022/05/04 - 06:05
Dagoeneko eskuratu daitezke merkataritzako Bilboko Bonuak
Guztira bost bonu eskuratu ahal izango dira NAN bakoitzeko. Gainera, erosketa tiket bakoitzeko, gehienez lau bonu trukatu ahal izango dira. Establezimenduek 200 bonu bereganatu ahal izango dituzte.
2022/04/30 - 19:00
BASK, euskal arropa marka ekologikoa eta solidarioa
BASKeko sortzaileak Bangladesehen ekoizten hasi ziren, eta lehen kolekzioa bukatuta, ez zuten komertzializatu langileen eskubideak bermatu gabe egin zelako. Penintsulara ekarri zuten ekoizpena, eta orain eskubide guztiak bermatzea dute ardatz.
2022/04/26 - 16:47
Pandemiak kalte egin zion kosmetikaren sektoreari; orain, musukoa kenduta, salmentek berriz egin dute gora
Duela bi urte musukoa lehenengoz jantzi genuenean kosmetikaren sektorearen salmentek behera egin zuten nabarmen, zer esanik ez ezpainetakoenak. Orain, ordea, aurpegia agerian daramagunetik, produkturik salduenetakoa ezpainak margotzekoa izaten ari da, emakume askoren egunerokoan ezinbestekoa.
2022/04/04 - 22:45
Familiek 500 euro gehiago gastatuko dituzte oinarrizko elikagaietan aurten, OCUren arabera
Erosketa saskia nabarmen garestitu da. OCU kontsumitzaileen elkarteak ohartarazi du, hala jarraituz gero, aurten familiek 500 euro gehiago gastatuko dituztela oinarrizko elikagaietan.
2022/04/04 - 21:26
OCUren arabera, erosketa-saskia 500 euro baino gehiago garestituko da urtero
Aztertutako 156 produktu baino gehiagotik % 84 garestitu dira azken urtean. Oliba eta ekilore olioak, baxera-detergente, margarina, pasta, platanoak eta izokinaren salneurriak gehien igo diren prezioak dira.
2022/03/30 - 16:20
Supermerkatuek erosketak mugatu ahalko dituzte hornidura bermatzeko
Hala ere, "hori justifikatzen duten aparteko edo ezinbesteko inguruabarrak daudenean bakarrik" egin ahal izango dute, Espainiako Gobernuaren arabera.
2022/03/25 - 21:36
150-200 kamioilarik lanera itzultzea erabaki dute Bilboko Portuan
Kontainerrak eramaten dituzten kamioiek, 700 inguru, ordea, greban jarraitzen dute.
2022/03/25 - 18:24
Espainiako Gobernuaren eta garraiolarien arteko akordioaren zazpi gako
Errepide garraioari laguntzeko akordioa ekainaren amaierara arte luzatuko da, eta guztira 1.135 milioi euro aurreikusten ditu.
2022/03/23 - 18:38
Garraioaren sektorea hobetzeko neurriak negoziatuko ditu Hiruk Eusko Jaurlaritzarekin eta foru aldundiekin
Gasolioaren prezioaren gorakada gelditzea Espainiako Gobernuaren esku badago ere, Hiru sindikatuak azpimarratu du euskal erakundeek beste hainbat neurri har ditzaketela kamioilarien lan-baldintzak duinagoak izan daitezen.
2022/03/22 - 14:46
Produkturik ez pilatzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzak herritarrei, hornidura ziurtatuta baitago
Banatzaileek produkturik ez dela faltako esan dute, eta horiek pilatzeak salneurriak igotzea eta eskasia ekarriko lituzkeela ohartarazi dute.
2022/03/21 - 13:37
Garraiolarien greba eragina izaten ari da Espainia ekialdeko fruta eta barazkien horniduran
Momentuz, Mercabilbaok eta Mercairuñak astea arazorik gabe igarotzeko produktu nahikoa dute. Iberiar Penintsulako ekialdeko zitrikoak eta Almeriako barazkiak falta dira, batez ere.
2022/03/17 - 20:07
Inportazioen % 6,5 Errusiatik iritsi ziren Euskadira 2021ean
Errusiara egindako esportazioei dagokienez, iaz soilik % 0,98 izan ziren (251,1 milioi), batez ere ibilgailuak, makineria eta kautxua. Ukrainarekin salerosketa gutxiago egin zituen EAEk, 160,2 milioiko inportazioak eta 40,6 milioiko esportazioak.
2022/03/17 - 10:56
Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak enpresentzako "neurri eta laguntza azkarrak" eskatu ditu
Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusiak energiaren eta lehengaien prezioei mugak jartzeko eskatu die erakundeei, eta Europar Batasunari dirulaguntzak emateko "malgutasun gehiago" ahalbidetzea.