Merkataritza
2021/12/03 - 10:48
Bilboko Gabonetako Azoka, zabalik
Gabonetako erosketetarako tokiko merkataritza bultzatzeko asmoz, 20 postu jarriko dituzte Erripa kaian, askotariko produktuak eskainiz. Urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik.
2021/12/02 - 22:14
Merkataritza txikia "hiltzen" ari da: Basauriko denda batek eskela batekin iragarri du itxiera
Datorren urtarrilaren 28an ateak itxiko dituen Basauriko LaLula dendak aditzera eman duenez, tokiko merkataritzaren krisiaren errudun nagusiak dira internet bidezko erosketak eta pandemiak eragindako kontsumo ohiturak.
2021/11/27 - 10:43
Emakume ijitoek denda eta supermerkatuetan jasaten duten kriminalizazioa agerian utzi du ikerketa batek
Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea (AMUGE) Bizkaiko 20 saltokitan izan da, eta horietako 16tan aurreiritzi arrazistetan oinarritutako langileen portaerak eta jarduerak erregistratu ditu.
2021/11/25 - 21:07
Black Fridayn edo Ciber Mondayn iruzurren biktima ez izateko aholku zerrenda
Kanpaina horietan produktuek deskontu erakargarriak izaten dituzte, baina aurreikusten da aurtengoak ez direla aurreko urteetakoak bezain nabarmenak izango, batez ere, osagai elektronikoak falta direlako eta garraioaren prezioak gora egin duelako.
2021/11/21 - 22:13
Arropari bigarren bizitza emateko kanpaina, Gasteizen
Arropen birziklapena sustatzea eta tokiko kontsumoa piztea da helburu bikoitza. Dendan entregatutako erabilitako arroparen kilo bakoitzeko euro bat eskuratzeko aukera dago.
2021/11/15 - 13:46
Azaroaren 24n piztuko dituzte Gabonetako argiak Bilbon
Udala egunotan hasi da argiztapena instalatzen. Horrez gain, iaz egin izan ez ziren ekintzak egin ahal izango dira aurten, izotz ekologikoko pista eta txirristak, Gabonetako Azoka eta haurrentzako karpa, besteak beste.
2021/11/12 - 21:53
Aforo murrizketak kendu zirenetik, lapurreta gehiago izaten dituzte saltoki txikietan
Merkatariek azkenaldian lapurreta gehiago daudela salatzen dute. Uste dute dendetan aforo mugarik ez dagoenetik eta jende gehiago dagoela aprobetxatuta gehiago lapurtzen dela.
2021/11/09 - 17:41
Enpresentzako covid-19 laguntzen aurrekontuaren erdia baino gehiago ez da gauzatuko, eskaerarik ez dagoelako
Eusko Jaurlaritzak onartzen du, "espero zena baino askoz baxuagoa" izan dela laguntzen harrera. 270 milioi eurotatik 115 milioi baino ez dira erabiliko azkenean.
2021/11/04 - 21:03
Eusko Jaurlaritzak 3,3 milioi bideratuko ditu dendak modernizatzeko
Turismo alorrean, Javier Hurtado sailburuak azpimarratu duenez, Jasangarritasun Turistikoaren Estrategian 67 milioi euro inbertituko dituzte hiru urtean, Next Generation Europako funtsei esker, horietako 23,9 datorren urtean.
2021/11/04 - 13:54
Bide guztiek garamatzate Txinara
Hornigaien krisiak eta mundu mailan logistika katean izaten ari den korapiloak herrialde harekiko dagoen dependentzia izugarria utzi du agerian. Itsaso bidezko garraioaren prezioak hirukoiztu egin dira, hainbeste hornigai mugitzeko nahiko ontzirik ez dagoelako.
2021/10/26 - 23:15
Gipuzkoako Aldundiak TicketBAI izeneko sistema sei hilabete atzeratzea erabaki du
Gipuzkoako Foru Aldundiak sistema martxan jartzeko data sei hilabetez atzeratu du, 2022ko uztailaren 1era arte. Merkatariei denbora gehiago eman nahi diete sistema horretara egokitzeko.
2021/10/20 - 19:02
Rol jokalari, jokozale eta komikizaleentzako "salbazioa" izango den denda
Batzuentzat "frikien denda" izango da; besteentzat "denda frikia". Eneko Sanchez Nabaridasek "Ebla" denda zabaldu du Donostiako Egia auzoan, rol jokoetan oinarritutako denda espezializatua
2021/10/13 - 22:38
Black Fridayrako eta Gabonetarako produktu gutxiago helduko dira saltokietara
Irailean normalean genero guztia biltegian gordeta egoten da, baina aurten oraindik jostailuak falta dira. Etxetresna dendetan ere produktuak falta dira. Garraioarekin arazoak daude, baina gainera txipak falta dira, eta azken teknologiako gailuak ez dira saltokira heltzen.
2021/09/24 - 22:29
Merkataritza Bonuen kanpaina berri bat iragarri du Hurtadok, 4,7 milioi eurokoa
Adierazi duenez, Turismo Bonua "ez da espero bezala funtzionatzen ari", eta indarraldia amaitzen denean "eraginkortasun falta" zergaitik eman den aztertuko dute.
2021/09/24 - 13:11
Euskadiko ekonomiaren hazkunde esanguratsua aurreikusi du Azpiazuk 2022rako
Pandemiagatik 2020an galdutakoa berreskuratuko dutela ziurtatu du Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak. % 6,7 haziko da 2021ean, eta % 6,4 2022an.
2021/09/20 - 22:48
Evergrande Txinako higiezinen agentzia handia, porrot egiteko zorian
Konpainia handi horren balizko porrotak mundu osoko merkatuetan izan dezake eragina. Horren erakusgarri da Europako burtsek astelehen honetan behera egin izana eta euroak balioa galdu izana.
2021/09/06 - 19:17
Osasun ziurtagiria ez dute gehiago eskatuko Ipar Euskal Herriko merkataritza-gune handietan
Abuztuaren 17tik aurrera, beharrezkoa zen erakustea 20.000 metro karratutik gorako azaleretan, Pirinio Atlantikoetako prefetak hala aginduta. Orain, ordea, agindu hori ezeztatu egin du Paueko Auzitegiak.
2021/08/25 - 18:30
Zamudioko enpresa bateko jabea atxilotu dute langileak esplotatzeagatik
Langileek salatu zuten kontraturik ez zutela eta, noizean behin, 26 orduko lanaldia eginarazten ziela, goizeko 07:00etatik hurrengo eguneko 09:00ak arte.
2021/08/19 - 13:33
EAEko esportazioak % 24 hazi dira lehen seihilekoan
12.466 milioi eurora iritsita, esportazioen kopurua 2019ko ekainetik gertu dago dagoeneko.
2021/07/29 - 15:51
Suezko kanala 6 astez blokeatuta izan zuen ontzia iritsi da Rotterdamgo portura
Ever Given ontzia iritsi da azkenik bere helmugetako batera. Ia lau hilabeteko atzerapenarekin, gaur, eguna argitzearekin batera sartu da Rotterdamgo portuan.