Black Fridayn edo Ciber Mondayn iruzurren biktima ez izateko aholku zerrenda
Eguberri aurreko salmenta-kanpaina azaroan hasi ziren, eta orain Black Friday izenez ezagutzen dena iritsi da. Ipar Amerikatik iritsitako egun berezi horretan era guztietako deskontuak egiten dituzte denda fisikoetan zein elektronikoetan. Hilabetea amaitzeko, Ciber Monday iritsiko da, batez ere produktu teknologikoak saltzekoa.
Kanpaina horietan produktuek deskontu erakargarriak izaten dituzte, baina aurreikusten da aurtengoak ez direla aurreko urteetakoak bezain nabarmenak izango, batez ere, osagai elektronikoak falta direlako eta garraioaren prezioak gora egin duelako, eta biek herrialde guztiei eragin diete eta covid-19aren pandemiaren ondorio dira.
Produktuen eskaintza gutxituko dela ikusita, egun hauetan Internet bidezko salmentek igoera esanguratsua izango dute, eta delitugileen sareak egoera horretaz baliatuko dira eurentzat etekina ateratzeko, Ertzaintzak ohar batean ohartarazi duenez.
Jarduera areagotzeak ekarriko duen arriskuari aurre egiteko eta iruzurren edo beste delitu-modalitate batzuen biktima ez izateko, Ertzaintzak babesteko eta iruzurren biktima ez izateko neurri batzuk hartzeko gomendatzen die kontsumitzaileei:
-Ez jaramonik egitea ezinezkoak diren eskaintzei. Orain dela egun batzuk sare sozialetan hedatu zen iragarki faltsu batean establezimendu-kate batek neurri handiko telebisten kopuru mugatu gabe eskaintzen zuen 2 euroan, eta iragarkia faltsua zen.
-SMS bidez, sare sozialen bidez… iristen zaizkigun sustapenetatik ihes egitea.
-Ez irekitzea jatorri ezezaguna duten mezuen estekak, era guztietako objektuei buruzko eskaintzen berri ematen dutenak. Horren ordez, idatzi dagokion gunearen helbidea.
-Webgunea segurua dela egiaztatzea; helbidean giltzarrapo bat agertuko da, eta hasieran https:\\ jarri behar du
-Online dendaren izen ona egiaztatzea. Horretarako, bilaketa bat egin daiteke edozein bilatzaileren bidez webgunearen erreferentziak ikusteko.
-Webgunearen antzinatasuna egiaztatzea. Duela gutxi sortu bada, zuhurtzia-neurri gisa baztertu; izan ere, litekeena da zuzenean delituak egiteko sortu izana, nahiz eta legezkoa ere izan daitekeen. Horretarako, whois zerbitzuak erabil daitezke, esate baterako: www.domaintools.com.
-Txartel birtualak erabiltzea. Ia banketxe guztiek eskaintzen dute zerbitzu hori dohainik. Era horretara, txartel errealak ez dira agerian jarriko, eta horietatik erosketara bideratutako kopurua bakarrik atera daiteke. Ezarritako mugara iritsitakoan, ezeztatuta geratzen da.
-Partikularren arteko erosketak egiteko ahal dela ez egitea transferentziarik bidaltzaileen bidez; hobe da bankuko transferentziak egitea edo PayPal bezalako ordainketa-sistemak erabiltzea.
-Zerbait onegia iruditzen bazaizu, litekeena da faltsututa egotea, lapurtutakoa izatea edo iruzur bat izatea.
-Hobe da oso erakargarria den eskaintza bat galtzea, iruzur baten biktima izatea baino.
-Ez jaitsi deskontuak kudeatu ahal izateko adierazten dizuten "app" aplikaziorik, malware bat izan daiteke. Salmentako webgune nagusietara euren "app" bidez sartzen da, edo euren domeinuan zuzenean nabigatuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Irrikitaldia kalejira antzeztuak amaiera bikaina eman dio Donostiako Aste Nagusiari
Donostiako alkate aldaketa edo La Oreja de Van Goghen itzulera. Horiexek, besteak beste, Irrikitaldiak utzi dizkigun irudiak. Parodiaz jositako desfilearekin amaiera eman diete Piratek Aste Nagusiari. Urtean zehar hirian gertatu diren kontuak antzezten dituzte kritikaz eta umorez.
Renfek autobus bidez eskainiko du Beasain eta Tolosa arteko zerbitzua gaurtik aurrera, lanak direla eta
Beasain eta Tolosa arteko tren zerbitzua sei egunez etengo dute, abuztuaren 17tik 19ra eta 29tik 31ra.
Iruñeko Iturrama auzoko obra batzuen bilakaera jarraitzeko behatoki bereziak jarri dituzte
Misericordia egoitzan bizi diren herritarren artean obrek piztu duten interesaren ondorioz, eraikuntza-enpresak sei leiho ireki ditu lanak estaltzen dituen oihalean. Batek baino gehiagok irmo kritikatu ditu leihoen ondoan idatzitako esloganak.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte, haizeak eta tenperatura altuek ez baitute laguntzen. Familia batek etxera itzuli ahal izan du igande honetan.
"Nolabaiteko baikortasuna" Rigloseko sutean, suak Jaca ondoko Oroel mendira jotzea oztopatu ondoren
16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute. UMEko militar bat hil da gaur arratsaldean, Jakatik 10 kilometrora.
Autoak zeramatzan kamioi batek errepidetik irten eta su hartu du Sunbillan
Autoak zeramatzan kamioi bat errepidetik atera eta su hartu du Sunbilla parean. Kamioia erabat kiskalita geratu da baina gidaria, 49 urteko gizonezkoa, arin zauritu da. 07:00ak aldera gertatu da ezbeharra N-121 errepidean.
10 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Jorge Carvalhok euskara bere bizimodu bihurtzea lortu du
Ia 30 urte daramatza jada Euskal Herrian bizitzen. Igeltseroa da lanbidez, baina pandemian lana galdu zuen, eta 62 urte zituela betidanik maite izan duen zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki zuen: kalean euskaraz kantatzea. Ordutik, Bilboko Plaza Eliptikoan giroa alaitzen du, euskarazko errepertorio zabalarekin.
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.