OCUk ohartarazi du 2020an prezioak % 2,6 garestitu zirela Black Friday-n
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU) ohartarazi duenez, iaz % 2,6 igo ziren prezioak, bataz beste, Black Friday-n.
Hori dela eta, elkartea 60 dendatako 2.500 produkturen baino gehiagoren prezioak jarraitzen hasi da, Black Friday hasi aurreko hilabete osoan zehar duten bilakaera erreala ikusteko. Hala, beherapen kopurua eta horien balioak egiaztatuko dituzte, gehiegikeria posibleak salatzeko.
OCUk sei urte daramatza saltokietako prezioen gaineko kontrola egiten. Nabarmendu duenez, beherapenak ez dira ohikoena, eta denda batzuek prezioak areagotu egiten dituzte egun horietan.
2020an, beherapen handiak iragartzen zituzten kanpainak gora behera, produktuen % 19k bakarrik jaitsi zituzten prezioak Black Week izenekoan, eta % 28k, aldiz, igo egin zituzten.
Denda batzuetan, Black Friday-ren astean zehar arakatutako produktuen erdiak baino gehiago aurreko asteetan baino garestiagoak ziren, hala nola Worten-en (% 51), Fnac-en (% 52) edo Electrodomésticos web-en (% 73).
Prezioa jaitsi zuten produktu gehien izan zituzten kategoriak aurikularrak, txigorgailuak eta telefono mugikorrak izan ziren baina, betiere, gehiago izan ziren igo zutenak.
Beherapenik nabarmenenak 'wearable' gailuetan eta bozgorailu eramangarrietan aurkitu zituzten, eta imprimagailuek, labeek eta telefono mugikorrek izan zituzten igoera gehien.
Horregatik, OCUk kontsumitzaileei gomendatu die beherapen deigarriak dituzten iragarkiez ez fidatzeko, eta gogora ekarri du promozio orotan jatorrizko prezioa agertu behar dela beheratutakoaren alboan, beherapenaren portzentajea edo biak bestela.
Gainera, elkarteak gogora ekarri du legeak ez duela baimentzen akastun produkturik beheratuta saltzea. Halabeharrez adierazi behar da salgai-hondarrak direla edo akatsen bat dutela. Edonola ere, Internet bidez erosi badira, 14 egunetako epea dago poduktua itzultzeko, eta bi urteko bermea izango du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ontzi nautiko elektriko eta deskarbonizatuak sortzeko industria-sektorea izango du Euskadik
Proiektuak 71 lanpostu sortuko ditu zuzenean, eta 120 inguru zeharka. Dena ondo bidean, hiru urteren buruan oso-osorik Euskal Autonomia Erkidegoan diseinatu eta fabrikatutako ontzi elektrikoen belaunaldi berri bat merkaturatuko da nazioartean.
Tubos Reunidoseko lan-egutegiak legezko prozedura jarraitu gabe aldatzen saiatzea salatu du ESK sindikatuak
Horren arabera, altzairutegian aritzen diren beharginek arratsaldez edota gauez bakarrik lan egin beharko lukete. ESK sindikatuak uste du neurri horrek eragin negatiboa izango lukeela kaltetutako langileen atsedenean zein osasunean.
Jaurlaritzak uko egin dio Osasun Kohesiorako Funtsari 51 milioi ordaintzeari, "neurriz kanpoko" kopurua dela iritzita
Alberto Martinez Osasun sailburuak egungo konpentsazio-sistema berrikustea eskatu du. "Arau argiak, babes nahikoa eta irizpide homogeneoak lurralde guztientzat", esan du.
Volkswagenek bere modelo sorta erdira murriztuko du "segmentu errentagarrienetan" kontzentratzeko
Konpainiak neurri sorta bat iragarri du, bere eskaintzaren konplexutasuna % 75 murriztea eta ibilgailuen urteko ekoizpena hamar milioitik bederatzira jaistea aurreikusten duena.
25 urteko langile bat larri zauritu da Azkoienen, eskailera batetik erorita
Baratze batean ari zen lanean, eta erorikoaren ondorioz, buruan kolpe larria hartu du. Helikoptero medikalizatuan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
ENBAk neurriak eskatu ditu Eusko Label haragiaren "sektorearen egoera kezkagarriaren aurrean"
Azken bost urteotan, Eusko Label behi-azienden ustiategien kopurua % 25 jaitsi da. Haragi ekoizleek ohartarazi dute kostuen igoerak eta errentagarritasunaren jaitsierak arriskuan jartzen dutela sektorearen etorkizuna. Izan ere, ekoizpenean gehitutako kostuen ondorioz, abeltzain askok Euskaditik kanpo saldu behar dute haragia.
Etxebizitza babestuen % 30 errenta ertainentzat gordeko du Eusko Jaurlaritzak
Urtean 20.000 eta 46 000 euro bitarteko diru sarrerak dituzten bizikidetza unitateek etxebizitza babesturako sarbidea izango dute.
Bajen inguruko polemikari datuak erantsi dizkio PPk: "Astelehenetan, 1.700.000 pertsona ez dira lanera joaten"
Juan Bravo PPko Ogasun, Etxebizitza eta Azpiegitura idazkariordeak azaldu duenez, bajan egonda soldata gutxiago kobratzearen aukera Feijook mahai gainean jarri zuenean, "iruzur kasuei" buruz ari zen.
Aranburuk (LAB) "indarrak batzea" eta "neurri sakonagoak" eskatu ditu, ELAk euskararen inguruan egindako proposamenaren aurrean
Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaile nagusiak txalotu egin du ELAren proposamena, eta adierazi du hobetzera datozen ekimen guztiak "ongietorriak" izango direla. Hala ere, ohartarazi du egungo negoziazio kolektiboak "euskara gehiago" behar duela eta, oldarraldi judizial eta politikoaren aurrean, "neurri sakonagoak" behar direla.
Lan Harremanen Kontseiluak nabarmendu du negoziazioak euskaraz izateak "ez duela zertan eragozpen izan"
Emilia Malaga Pérez Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) presidenteak nabarmendu duenez, "ez dugu inolako aukerarik jakiteko batzordeetan parte hartzen duten pertsonen hizkuntza gaitasuna zein den".