Merkataritza
2021/02/26 - 10:45
Nafarroak covid-19aren aurkako neurriak malgutu ditu
Besteak beste, ostalaritzaren barrualdea ireki dute % 30eko gehienezko edukierarekin, ospakizunak egin ahal dira jatetxeetan, eta bi bizikidetza unitate elkartu ahal dira eremu pribatuan.
2021/02/18 - 21:35
Ostalariek bezala, dendariek ere kalte-ordainak eskatuko dituzte
Dagoeneko 671 dendarik eman dute izena erreklamazioa aurkezteko. Horietako batekin egon gara, haren kasua ezagutzeko.
2021/02/12 - 21:52
Astelehenetik aurrera, ondoko herrietara mugitzeko aukera izango dugu erosteko
Ondoko udalerrira joatea baimenduta egongo da erosteko, eta merkatariek ondo hartu dute neurria. Artea dendagunean inguruko herrietako bezeroak ezinbestekoak dira bertako negozioentzat.
2021/02/07 - 15:49
Turismo faltak denda batzuk itxita eta beste hainbat hiltzeko zorian utzi ditu
Turismoaren beherakadak oroigarri dendei kalte egin die. Izan ere, turistarik gabe saltoki horiek ez dute negoziorik.
2021/02/04 - 19:12
Urretxuko dendak ondoko herriko bezeroentzako bilgune bihurtu dira
Urretxuko eta Zumarragako denda asko herriak ixtearen ondorioak pairatzen ari dira. Herri batetik bestera igarotzerik izan ez dutenez, inguruko herriko bezeroentzako bilguneak asmatu dituzte.
2021/02/03 - 01:05
Jeff Bezosek Amazoneko kontseilari-delegatu kargua utziko du
Konpainia teknologikoak irabaziak bikoiztu zituen 2020an, pandemiaren eraginez Internet bidezko erosketak ugaritu zirelako: 21.331 milioi dolarreko etekina izan zuen.
2021/01/29 - 14:37
Bonu gehiago aterako ditu Bilbok krisiak gehien kaltetutako sektoreei laguntzeko
Bilbo Aurrera 2021 egitasmoak 15,1 milioi euroko aurrekontua du, eta 43 neurri jasotzen ditu; besteak beste, merkataritzari, turismoari eta kulturari laguntzeko bonuak.
2021/01/28 - 13:56
Gipuzkoako Azoken Sarea sortu dute, merkatuen etorkizuna bermatzeko proiektua
Gipuzkoako 16 udalerrik hartuko dute parte ekimenaren lehen fasean; etorkizunean, Gipuzkoa osora eta Euskal Autonomia Erkidegora zabaltzea da helburua.
2021/01/27 - 21:52
Herrietako itxierak bortizki kolpatu ditu merkataritza guneak
Pasa den astetik hona, bezero kopurua ikaragarri jaitsi da merkataritza guneetan. Dendariek herriz aldatzeko baimena egotea eskatuko diote Jaurlaritzari
2021/01/19 - 15:32
Lidlek merkatutik kendu beharko du bere sukaldeko robota
Epaiaren arabera, Lidlen robotak Thermomixen "ezaugarri guztiak errepikatzen ditu". Bere eta bere banatzaileen esku dauden ale guztiak merkatutik kentzeko eskatu diote.
2021/01/14 - 15:44
Zamaketarien gatazkan hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko akordioa lortu dute
Aldeek zazpi konpromiso-puntu lortu dituzte, Bilboko Portuko hitzarmen kolektiboaren negoziazio-prozesuaren jarraipen normalizatua ahalbidetuko dutenak.
2021/01/07 - 19:58
Jende ilarak, merkealdiko lehen egunean, segurtasun-neurrien ondorioz
Jende ugari eta ilarak denda handietan. Aforo mugek eta izurritearen egoerak erabat baldintzatutako kanpaina da.
2021/01/06 - 09:12
Errege egunean kontuan hartu beharreko covid-19aren aurkako neurriak EAEn
Gehienez sei lagun elkartu ahalko dira eta konfinamendu perimetralak indarrean jarraituko du.
2021/01/04 - 17:51
Udalerriak itxi eta saltokietan murrizketak ezarriko ditu Kataluniak
400 metro karratu baino gutxiago duten saltokiak soilik irekiko dituzte. Merkataritza guneak eta gimnasioak itxita egongo dira.
2021/01/02 - 19:15
Brexit osteko lehen ferrya heldu da Bilboko Portura Erresuma Batutik
Arancha Gonzalez Laya Atzerri ministroak azpimarratu duenez, Bilboko Portua egoera berriari aurre egiteko “prest” dago.
2021/01/02 - 16:19
'Mendian gora' erakusketa, Gasteizko dendetako erakusleihoetan
Erakusketak Euskal Herriko mendizaletasunaren historiako giltzarri nagusiak gogorazi nahi ditu. Hiriko hamar erakusleihotan ikusgai dago egunotan.
2021/01/02 - 16:13
Pandemiak jostailu salmentak behera egitea eragin du
Gogotsu hasi zen Gabonetako kanpaina azaroan, baina gero salmentak moteltzen joan dira. Sektoreak jaitsiera %5ekoa izatea aurreikusten du, iazkoarekin alderatuta.
2020/12/31 - 00:30
Merkataritza-bonuak otsailaren 28ra arte erabili ahal izango dira Euskadin
Orain arte trukatu ez diren bonuak berriz banatuko dira esleitutako bonu guztiak trukatu ez dituzten establezimenduetako batzuetan. Dagoeneko 431.312 bonu trukatu dira (% 82,68).
2020/12/30 - 21:01
Bilboko ostalariek eta merkatariek 'Sobreviviremos' kantatu dute 2020ari agur esateko
Bilbao Centro elkarteak Mocedades taldearen abesti ospetsuarekin bideo bat egin du 2020ari agur esateko.
2020/12/30 - 13:26
Euskaldendak Konfederazioak kalte-ordainak eskatuko ditu eragindako kalteengatik
4/1981 Lege Organikoa hartu du oinarri elkarteak, eta adierazi du alarma egoerak eragindako murrizketak ez direla borondatezkoak izan, Estatuak inposatutakoak baizik.