Nafarroak covid-19aren aurkako neurriak malgutu ditu
Gaurtik, covid-19aren aurkako prebentzio neurriak malguagoak dira Nafarroan pandemiaren bilakaera dela eta. Hala, % 40ra igo du merkataritzagune ertain eta handien edukiera, ostalaritzako barrualdea ireki da % 30eko edukierarekin, eta ospakizunak egin ahal dira jatetxeetan. Era berean, bi bizikidetza unitate elkartu ahal dira eremu pribatuan, gehienez 6 pertsona.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsitako neurriak dira, eta Nafarroako lehendakariaren foru dekretu batean eta Osasun kontseilariaren foru agindu batean daude jasota. Neurri berriak martxoaren 11ra arte egongo dira indarrean, eta egoera epidemiologikoaren arabera luzatu edo aldatuko dituzte.
Ostalaritza
Osasun kontseilariaren foru aginduan agertzen denez, ezkontzak, bataioak eta jaunartzeak egin ahal dira jatetxeetan, gehienez ere 12 pertsonarekin barrualdean, eta 20rekin kanpoaldean.
Bestalde, aurreko astean aurreratu zuten moduan, baimenduta dago taberna, jatetxe eta kafetegietako barrualdean kontsumitzea, gehienez ere % 30eko edukiera errespetatuta.
Nafarroako Gobernuaren esanetan, kontsumoa beti mahaian eserita egin behar da, 2 metroko distantzia egon behar da horien artean, eta gehienez 4 pertsona bakoitzean. Salbuespen gisa, 6 pertsona elkartu ahal dira mahaiak handiak direnean eta pertsonen artean metro eta erdiko distantzia bermatuta dagoenean.
Terrazek % 100ean jarraituko dute, eta ez erretzea gomendioa bada ere, debekatuta dago gainerako bezeroekin 2 metroko distantzia gorde ezin bada.
Eremu pribatuari dagokionez, bi bizikidetza unitate elkartu ahalko dira, baina gehienez ere 6 pertsona.
Merkataritza, kirola, kultura…
Merkataritzaren sektorean, hipermerkatuetako eta azalera ertain eta handiko denden edukiera % 30etik % 40ra igo da. Merkataritza txikian, berriz, % 50ean jarraituko dute.
Kirol jardueraren kasuan, eremu itxietan 10 pertsona elkartu ahal dira zuzendutako jarduera fisikoa egiteko, lehen baino lau gehiago. Korrikalariek musukoa eraman beharko dute 1,5 metroko distantzia gorde ezin badute.
Museo, monumentu eta erakusketei dagokienez, 12tik 18ra igo dute taldeetan gehienez ere bildu daitekeen pertsonen kopurua, eta turismo aktiboko irteeretan ere hori izango da gehienezko kopurua.
Azkenik, beilatokietan 25 pertsona elkartu ahalko dira barrualdean, eta 50 kanpoaldean, lurperatzeko ekitaldietan bezalaxe.
Nafarroako Gobernuak, Gobernu Irekiaren bidez, eguneratu egin du ohiko galdera-erantzunak biltzen dituen txostena.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.