Metalgintza
2019/06/21 - 14:41
Milaka manifestarik Bilboko Kale Nagusia hartu dute grebaren bosgarren egunean
Ibilbidean zehar petardoak bota eta edukiontziak gurutzatu dituzte. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu eta beste hiru identifikatu ditu.
2019/06/20 - 19:14
Muturreko jarraipen-datuak eman dituzte metalgintzako sindikatuek eta patronalak
Milaka langilek protesta egin dute Durangon eta Barakaldo eta Sestao artean egindako bi manifestaziotan. Bi pertsona atxilotu dituzte.
2019/06/07 - 16:10
Metalgintza sektoreko langileek greba luzatzeko mehatxua egin dute Bilboko protestan
Sindikatuen esanetan, % 85ekoa izan da hirugarren greba egunaren jarraipena. Patronalaren arabera, baina, langileen % 20k egin dute greba.
2019/06/06 - 15:15
Bizkaiko metalgintzako grebaren jarraipena % 85ekoa izan da, sindikatuen arabera
Gainera, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek lanuzteak deitu dituzte ekainaren 7rako, 21erako eta 22rako.
2019/06/04 - 19:47
Metalgintzako sindikatuek 'langileei burla egitea' egotzi diote patronalari
Iker Gonzalo CCOO Euskadiko ordezkariaren arabera, Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioa "pultsu bat mantentzearen eta ahultzeko estrategiaren alde egiten ari da".
2019/05/23 - 18:31
Bizkaiko metalgintzako lehen greba 'arrakastatsua' izan dela esan dute sindikatuek
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen arabera, lanuztearen jarraipena % 70-80koa izan da. Halaber, greba historikotzat jo dute, "Bizkaiko metalgintzako langileak iraganean bezala mobilizatu direlako".
2019/05/23 - 17:00
Greba egin dute Bizkaiko metalgintza sektorean
Lan baldintzak hobetzeko asmoz deitu dute greba sindikatuek, hala nola, soldata igoera eskatu dute eta sektorean dagoen azpikontratazioa mugatzea. Beste lau lanuzte egun daude deituta ekainerako.
2019/05/23 - 13:12
Bizkaiko metaleko grebalariek N-634 errepidea itxi dute, Iurretan
Goizaldean, ezezagunek pneumatikoak jarri dituzte errepidean, eta su eman diete. Sua itzali eta pneumatikoak erretiratu ostean, bidea zabaldu dute.
2019/05/17 - 20:45
Sindikatuek Bizkaiko metalaren grebari eutsi diote patronalarekin bildu ostean
ELAk, CCOOk, LABek eta UGTk "lan-hitzarmenaren negoziazioko blokeoari irtenbidea emateko interesik ez" izatea leporatu diote patronalari.
2019/05/10 - 16:15
Sindikatuek bost greba egun deitu dituzte Bizkaiko Metalgintzan
Maiatzaren 23an eta ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean izango dira lanuzteak, Bizkaiko Metaleko enpresa guztietan. Guztira, 49.000 langile daude grebara deituta.
2019/01/10 - 19:25
Behargin bat hil da Etxebarrin ArcelorMittalek duen lantegian
“Lan-istripu ez traumatiko larria” salatu du ELAk. Sindikatu abertzaleak azaldu duenez, hildakoa ondoezik sentitu zen, eta enpresako talde medikoak berak ospitalera bidali zuen.
2018/10/04 - 16:44
EAEko industrien ekoizpena % 2,2 hazi da urteko lehen zortzi hilabeteetan
Gehien hazi diren sektoreen artean, material eta ekipo elektrikoak, makineria eta ekipoak eta elikagaien, edarien eta tabakoaren industria daude.
2018/06/27 - 22:00
Tubos Reunidosek soldata %25 murriztea eskatuko die langileei
Enpresak Trapagarango Productos Tubulares fabrikan lan egiten duten langileei 40 eta 50 bitarteko enplegatu birjartzeak eta soldata %25 jaistea eskatu die.
2018/02/10 - 18:20
Sestaoko ACBk bi orduko lanuzteak abiatu ditu, txanda bakoitzeko
Enpresa batzordeak 8 lanuzte-egun deitu ditu otsailerako, lehenengoa larunbat honetan. Martxorako 16 greba-egun daude aurreikusita.
2017/07/06 - 12:31
EAEko industria jarduerak % 3,2 egin zuen gora maiatzean
Industria ekoizpeneko indizeak % 2,6 gorakada izan du 2017ko lehen bost hileetan, baina aurreko hilabetearen aldean, % 0,3ko beherakada izan zen maiatzean.
2017/05/24 - 15:58
Tubacex taldeak 550 milioi euroko kontratu garrantzitsua lortu du Iranekin
Iaz enpresak urte osoan fakturatu zuenaren parekoa da. Datozen lau urteotan fakturazioa bikoiztea du helburu taldeak.
2017/02/17 - 10:49
ACBk lan-sistema berria abiatuko du gaur, ekoizpena bikoizteko asmoz
Langileek, bere aldetik, lanuzteak egingo dituzte martxoaren 4tik aurrera.
2017/02/14 - 01:01
Sestaoko ACBko beharginek lanuzteak egingo dituzte martxotik aurrera
Langile gehiago hartzea, 8 orduko lanaldiak berriz ezartzea eta lantegiaren etorkizuna berma dezaketen neurriak hartzea eskatzen diote ArcelorMittali.
2017/02/09 - 12:29
ArcelorMittalek ACBrako planari eutsiko dio, aurkako epaia egon arren
Sestaoko ACB lantegian 12 orduko lanaldiak ezartzea baliogabetu duen epaiaren kontrako helegitea jarriko du Indiako multinazionalak.
2017/02/08 - 19:38
Epaile batek baliogabetu egin ditu 12 orduko lanaldiak ACBko lantegian
Horrez gain, epaileak dio enpresak ez duela lan-baldintza horiek ezartzea justifikatzen duen argudiorik aurkeztu.