EAEko industrien ekoizpena % 2,2 hazi da urteko lehen zortzi hilabeteetan
EAEko industrien ekoizpenak % 1,4 egin zuen gora abuztuan, 2017ko hilabete bereko datuekin alderatuta. Lehen zortzi hilabeteotako hazkundea, hortaz, % 2,2koa izan da, Eustat Euskal Estatistika Institutuak ostegun honetan jakitera eman duenez.
Gehien hazi diren sektoreen artean honako hauek daude: material eta ekipo elektrikoak (% 15,2), makineria eta ekipoak (% 9,7) eta elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 4,6).
Beste sektore hauek jaitsi egin dira: garraiorako materialak (% 19,9), energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2) eta metalurgia eta produktu metalikoak (% 1).
Eustaten datuak lurraldez lurraldez aztertuta, Gipuzkoan eta Bizkaian industriak gora egin zuen, % 4,1 eta % 0,9, hain zuzen; eta, Araban, berriz, % 2,5 behera.