Mexiko
2019/08/12 - 12:40
Giammattei kontserbadoreak laugarren ahaleginean lortu du Guatemalako Presidentetza
Guatemalako aro demokratikoaren bederatzigarren presidentea bihurtu da Giammattei. 2020ko urtarrilean 14an hartuko du presidente kargua, Jimmy Morales jarduneko presidentearen ordez.
2019/08/07 - 22:23
Mexikoko Monetaren Etxean 2 milioi euro inguru lapurtu dituzte
Aurpegia estali gabe, mozorrorik gabe eta hamar minutuan… hiru gizonezko gaztek lortu dute harrapakina.
2019/08/04 - 20:48
Texasko tiroketak hispanoen aurkako gutun batekin loturarik duen ikertzen ari dira
Bitartean, Patrick Crusius 21 urteko estatubatuarra galdekatzen ari dira ikertzaileak. El Paso hiriak 700.000 biztanle inguru ditu, eta hamarretik zortzik jatorri hispanoamerikarra dute.
2019/08/04 - 18:05
Gutxienez 20 pertsona hil eta 40 zauritu dituzte Texasen, tiroketa batean
21 urteko gizon bat atxilotu dute, tiroketarekin lotura duelakoan, eta poliziaren zaintzapean dago. Segurtasun indarrek "kontrolatutzat" eman dute egoera.
2019/08/04 - 16:15
El Paso hiriko merkataritza guneko tiroketa, urteko latzena
20 hildako eta 26 zauritu utzi ditu gaur goizean Texasen izan den tiroketak. Ustezko erasotzailea atxilotuta dago honez gero.
2019/08/02 - 13:06
5,2 graduko lurrikara batek Mexiko ekialdea astindu du
Seismoaren epizentroa Juan Rodriguez Claratik 3 kilometro iparraldera kokatu dute, Veracruz estatuan.
2019/08/01 - 12:13
Tijuanan 31 hilketa izan dira 48 ordutan
Urtea hasi zenetik 1.331 hilketa izan dira, eta horrek munduko herririk bortitzenetako bat bilakatu du.
2019/07/31 - 00:17
Kulunka bat jarri dute Mexiko eta AEB banatzen dituen hesian
Ekimen berezia jarri dute martxan Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuak banatzen dituen harresian. Kulunka bat ipini dute hesian, bi aldeetako umeek batera jolas egiteko.
2019/07/22 - 10:48
14.500 hilketatik gora izan dira Mexikon sei hilabetean, inoizko tasarik handiena
Mexikoko presidentearen ustez, indarkeria murrizteko ustelkeriari eta desberdintasunei aurre egin behar diete, baina abiatutako neurrien ondorioak epe luzean ikusiko omen dira.
2019/07/17 - 19:23
'El Chapo' Guzmani biziarteko kartzela ezarri diote droga trafikoagatik AEBetan
Narkotrafikoarekin eta antolatutako krimenarekin lotuta zortzi delitu leporatu dizkiote. Era berean, 30 urteko zigorra ezarri diote arma trafikoagatik eta beste 20 urte dirua zuritzeagatik.
2019/07/17 - 11:09
Intentsitate txikiko hainbat lurrikara izan dira Mexiko Hirian
Indar txikiko hiru lurrikarak ezustean harrapatu dituzte Mexiko Hiriko biztanleak goizaldean. Sismorik handiena 2,9 gradukoa izan da.
2019/07/17 - 08:29
Lurrikara batek Mexiko Hiria astindu du
Cuauhtemoc, Miguel Hidalgo, Benito Juarez eta Cuajimalpa udalerrietan ere nabaritu dute dardara.
2019/07/11 - 13:18
Volkswagenek Beetle modeloa egiteari utzi dio
Volkswagenen Beetle modeloaren azken unitatea Mexikoko Pueblako lantegitik atera da. Horrela bukatzen da modelo honen 80 urteko ibilibidea.
2019/07/03 - 10:42
5 graduko lurrikara izan da Mexikon, Acapulcotik gertu
Dardara bertan 01:09 zirenean erregistratu dute, baina oraindik ez dute zauritu eta kalte materialen berri eman.
2019/06/19 - 12:13
Mexikok Guardia Nazionala bidali du hegoaldeko muga zaintzera
Mexikok 400 Guardia Nazional bidali ditu hegoaldeko mugara, Estatu Batuetara joateko asmoarekin Mexikora sartzen diren migratzaileak geldiarazteko.
2019/06/18 - 12:47
Trumpek iragarri du milioika migratzaile deportatuko dituela datorren astetik aurrera
AEBko presidenteak Mexikok egindako lana txalotu du. "Gure hegoaldeko mugara heldu aurretik hainbat pertsona gelditu dituzte", esan du.
2019/06/08 - 14:27
Trumpek muga-zergak baliogabetu ditu, Mexikorekin migrazio-akordioa lortu ostean
Bi gobernuek egindako akordioaren arabera, AEBetako muga modu irregularrean igarotzen duten asilo-eskatzaile guztiak itzuli egingo dituzte Mexikora.
2019/06/07 - 12:30
Guatemalako mugara 6.000 kide bidaliko dituela jakinarazi dio Mexikok AEBri
Muga-zergak saihesteko ahaleginak areagotu ditu Mexikok, migrazioaren harira Donald Trumpekin akordioa adosten saiatzen den bitartean.
2019/06/04 - 23:25
Lurrikara bat nabaritu dute Mexiko Hirian
Dardara Coyuca de Benitezen jazo da, Guerrero estatuan.
2019/05/31 - 11:11
Trumpek merkataritzaren arma erabili du Mexikoren aurka
Trumpek nahi du Mexikok Poliziarena egitea, Erdialdeko Amerikako etorkin guztiak atxilotzea eta euren jatorrizko herrialdera itzularaztea.