Mexiko
2018/11/13 - 21:22
Abian da Chapo Guzman narkotrafikatzailearen kontrako epaiketa
Segurtasun neurri oso zorrotzak ezarri dituzte. Chapo Guzmani, azken 25 urtean 155 tona kokaina sartzea leporatzen diote.
2018/11/11 - 00:17
Migratzaileen karabanak Mexiko Hiria utzi du, iparralderantz
Asilo eskaera egiten duten migratzaileen aukerak murrizten dituen agindua sinatu du Trumpek. Gehienak hondurastarrak dira, eta hurrengo geltokia Queretaro dute.
2018/11/09 - 20:53
AEBn asiloa eskatzeko baldintzak gogortu ditu Trumpek, migratzaileak iristear daudela
Aginduaren arabera, gutxienez 90 egunez egongo da indarrean hegoaldeko sarbidea legez kanpo zeharkatzen duten migratzaileei AEBra sartzeko debekua.
2018/11/08 - 09:18
Zazpi emakume eta bost gizonek osatuko dute 'Chapo' Guzman epaituko duen epaimahaia
Narkotrafikatzailea New Yorkeko epaitegi batean epaituko dute azaroaren 13tik aurrera.
2018/11/06 - 15:42
3.000 migrante baino gehiago heldu dira Mexiko Hiriko migranteen gunera
Ez dago garbi noiz abiatuko diren, ezta ibilbidea ere, baina migratzaileek iparralderantz jarraitu nahi dute, Estatu Batuetarantz.
2018/11/05 - 22:12
Segurtasun neurri handiak, 'El Chapo' Guzmanen aurkako epaiketaren hasieran
Sinaloako kartelaren ustezko buruzagia AEBetara estraditatu zuten duela ia bi urte. Epaiketak ez du azaroaren 13ra arte auziaren funtsa aztertuko.
2018/11/05 - 15:28
1.400 migrante dagoneko Mexiko Hirira iritsi dira
Bizimodu hobe baten ametsarekin AEBra abiatutako migratzaileak hasi dira Mexiko Hirira iristen. Bertan batuko zaizkie Mexiko hegoaldetik datozen migranteen beste 3 kate erraldoi.
2018/11/03 - 16:36
AEBko soldaduek ez dutela migratzaileen kontra tiro egingo esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak aurretik egindako adierazpenak zuzendu ditu. Ostegunean, Erdialdeko Amerikako migratzaileen kontra tiro egiteko baimena eman zien militarrei.
2018/11/02 - 09:15
Migratzaileen karabanan doazen 2.300 haurren egoeraz ohartarazi du UNICEFek
Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak salatu duenez, adin txikikoek laguntza eta babesa behar dute. Horrez gain, 1.500 migratzailez osatutako beste talde bat abiatu da El Salvadorretik AEBra.
2018/11/02 - 00:54
Mexikoko mugatik AEBra doazen migratzaileei asilo eskaerak mugatuko dizkie Trumpek
Halaber, AEBko legeak errespetatu gabe herrialdean sartzen harrapatuz gero, horien kasuak aztertu arte ez dituztela aske utziko ohartarazi du.
2018/10/30 - 19:21
Trumpek 5.000 soldadu mugan jarriko ditu migratzaileen karabana gelditzeko
Trumpek esan berri duenez, inbasio bat pairatzen ari dira AEBak. Horregatik, 5.000 soldadu baino gehiago bidaliko ditu datozen egunetan Mexikoko mugara.
2018/10/30 - 07:39
Trumpek 5.200 soldadu bidaliko ditu Mexikoko mugara
Bitartean, migratzaileen karabana AEBra bidean aurrera egiten ari da Mexikon barrena. Gainera, 2.000 pertsonako beste talde bat Guatemalatik Mexikora igaro da azken orduetan.
2018/10/29 - 11:14
Ehunka erdialdeko amerikarrek Guatemala eta Mexiko arteko muga zeharkatu dute
Hondurastar bat hil da, Poliziak jaurtitako gomazko pilota batek buruan jota. Mexikoko Gobernuak, ordea, hil izana ukatu du. Beste 10 pertsona zauritu dira istiluetan.
2018/10/23 - 12:50
Willa urakanari aurre egiteko prestatzen ari dira Mexikon
Datozen ordutan iritsiko da Willa Mexikoko kostaldera. Milaka lagunek euren etxeak utzi behar izan dituzte, dendak babesten ari dira eta eskolak bertan behera geratu dira.
2018/10/23 - 12:20
Willa urakanak Mexiko ipar-mendebalderako bidea hartu du 4. mailako kategoriarekin
Orduko 250 kilometroko haize etengabeak utzi ditu Willak. Datozen 24 orduotan lurrera iritsiko da ekaitz tropikal gisa, eta ekaitz gogorrak utziko ditu Mexikon.
2018/10/21 - 16:09
Milaka hondurastar Guatemalako mugan zain, AEBetara iristeko ametsarekin
7.000tik gora migratzailek aterpetxeetan edo kalean igaro dute gaua, Guatemalako mugaren ondoko Mexikoko hirian, bertako agintariek Estatu Batuetara heldu asmo zuen karabana geldiarazi ostean.
2018/10/21 - 15:38
Erdialdeko Amerikako migratzaileen karabana geldiarazi du Mexikok
El Salvador, Guatemala eta Honduraseko milaka migratzailek Mexikon sartzea lortu dute, AEBrako bidean, eta aterpetxeetan edo kalean igaro dute gaua.
2018/10/09 - 13:35
Coca-Cola, Pepsi eta Nestle, ozeanoak plastikoz gehien kutsatzen dituzten enpresak
42 herrialdetako kostak garbitu dituen 'Break Free From Plastic' mugimenduak egindako ikerketa baten arabera, bildutako plastikoen % 65 baino gehiago multinazional handien produktuenak dira.
2018/10/01 - 13:54
AEBk, Kanadak eta Mexikok NAFTA ordezkatuko duen itun komertzial berria adostu dute
Merkataritza akordio 'berri eta modernizatua' AEB-Mexiko-Kanada akordioa (USMCA, ingelesez) deituko da aurrerantzean.
2018/09/19 - 23:34
4,3 graduko lurrikara bat nabaritu da Acapulcon
Badirudi ez dela biktimarik ezta kalte material handirik izan.