Mexiko
2017/09/21 - 23:33
273ra igo da Mexikon lurrikararen ondorioz hildakoen kopurua
100 pertsona baino gehiago desagertuta daude, eta hondakin artean pertsonen bila ari dira oraindik erreskate taldeak.
2017/09/21 - 10:24
238 dira jada Mexikoko lurrikaran hildakoak, azken balantzearen arabera
Biktimak hondakinen artean bilatzeko lanek ez dute etenik. Mexikoko Sismologia Zerbitzu Nazionalak astearteko lurrikararen 34 erreplika zenbatu ditu.
2017/09/20 - 22:18
Bizi bila ari dira Mexikon, lurrikararen ondoren
Gutxienez 225 pertsona hil dira herrialdean eta hiriburuan 39 eraikin erori dira.
2017/09/20 - 17:23
Kezka da nagusi Mexikon bizi diren euskaldunen artean
Lurrikarra gertatu eta ondorengo orduak oso larriak izan direla diote lekukoek. Txarrena, ezjakintasuna, erreplikaren bat izango ote den beldurra.
2017/09/20 - 17:10
Erreskate lanek ez dute etenik lurrikararekin behera etorritako eraikinetan
Denboraren aurka dira lanean polizia, suhiltzaile eta boluntarioak. Eta azken orduetan 14 lagun atera dituzte bizirik Rebsamen eskolatik, baina 20 bat haur egon daitezke oraindik hondakinen azpian.
2017/09/20 - 13:58
Ibon Mendibelzua: "Bakoitzak ahal duena egiten du"
Ibon Mendibelzua Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen ordezkariak gertutik sentitu du herrialdea astindu duen lurrikara. Azken ordua zuzen-zuzenean eman du Mexikotik.
2017/09/20 - 12:18
Eusko Jaurlaritzaren lankidetza programaren zortzi laguntzaileak onik daude
Beren familiartekoekin hitz egin ahal izan dute, Mexiko astindu duen lurrikararen ostean.
2017/09/20 - 11:10
Gutxienez 216 hildako Mexikon, 7,1 graduko lurrikara baten ondorioz
Gutxienez 86 lagun hil dira Mexiko Hirian. Erreskate-taldeak lanean daude, bizirik irten diren lagunen bila.
2017/09/19 - 22:35
Lurrikara indartsu batek Mexiko astindu du eta 225 lagun hil dira
Dardara Mexiko Hirian izan da nagusi, eta dozenaka eraikin erorarazi ditu. Eskola bat behera jausi da, eta han 21 ume hil dira.
2017/09/15 - 14:38
Max urakanak haize bortitzak eta euriteak utzi ditu Mexikon
1 mailakoa zen, baina ekaitz tropikal bilakatu da, dagoeneko.
2017/09/14 - 09:52
Trumpekin ameslariak babesteko akordioa lortu dutela esan dute demokratek
Senatuko eta Kongresuko buruzagiek egin dute iragarpena. Etxe Zuria zuhurrago agertu da, "akordioen" inguruen hitz egin ez dutela esanez.
2017/09/13 - 11:31
98 dira jada Mexikoko lurrikara handian hildakoak
Astebururako, errolda prest izatea espero dute. Etxebizitza asko erorarazi zituen lurrikara handiak, eta beste asko errepliken eraginez. Herrialdeak milaka agente bidali ditu.
2017/09/12 - 09:59
Peña Nieto Chiapasen egon da eta 96ra igo du lurrikararen hildako kopurua
Lehentasuna elikagaiak eta ura banatu eta osasun arreta ematea da. Oaxaca da inguru kaltetuena; 76 pertsona hil dira eskualde horretan.
2017/09/10 - 10:17
90 pertsona hil dira Mexikon, ostegunean izandako lurrikararen ondorioz
Azken 100 urteetan izandako sismorik handiena izan da. Oaxaca estatuan 71 lagun hil dira, Chiapasen 15 eta Tabascon lau. Richter eskalan 8,2ko maila izan zuen.
2017/09/09 - 18:16
Gutxienez 61 hil dira Mexikon, lurrikararen ondorioz
Hainbat lagun etxerik gabe gelditu dira eta beldur dira hurrengo orduetan zer gertatuko den.
2017/09/09 - 11:43
Hiru eguneko dolua ezarri dute Mexikon, lurrikaran hildako 60 lagunengatik
Azken 100 urteetan izandako lurrikararik handiena izan da, eta ordudanik 459 erreplika sortu dira Mexikoko kostaldean. Erreplika gehiago izan daitezke.
2017/09/08 - 22:19
Mexikoko lurrikarak 260 erreplika baino gehiago sortu ditu
Konkretuki, sismografoek 266 erreplika antzeman dituzte, horien artean 13k Richter eskalan 5eko indarra gainditu dute. Erreplika handienak 6,1eko indarra izan du.
2017/09/08 - 11:26
8,2 graduko lurrikara bat izan da Chiapasen
Gutxienez, bost lagun hil dira bertan, horren ondorioz. 1985ean izandako lurrikara handia baino bortitzagoa izan da hau.
2017/09/08 - 09:17
Dozenaka hildako Mexikon, azken 100 urteotako dardara handienean
50 milioi mexikarrek nabaritu dute Richter eskalan 8,2ko maila hartu duen lurrikara. Chiapasen, sismoaren epizentroan, larrialdi egoera ezarri dute eta tsunami alerta ere.
2017/09/07 - 12:59
Katia eta Jose ekaitzak urakan bihurtu dira; hiru daude jada Atlantikoan
Katia Mexikoko golkoko hego-ekialdean sortu da eta alerta piztu du Veracruzen. Jose Atlantikoko uretan dago eta baliteke Harveyren bideari jarraitzea.