Mexiko
2023/12/25 - 11:25
10.000 migratzailek osatutako karabana atera da Mexikoko hegoaldetik, migrazio-krisiari konponbidea eskatzeko
Migrazio-krisiari aurre egiteko Estatu Batuetako Gobernuaren ordezkaritza baten bisitaren bezperan, milaka migratzailek osatutako karabana bat abiatu zen bart Mexikoko hegoaldeko mugatik, bi gobernu horiei presioa egiteko.
2023/11/14 - 10:47
LGTB kolektiboko kideek justizia eskatu dute Mexikon, genero ez-bitarreko lehen legelariaren hilketaren ostean
Jesus Ociel Baena, "magistrade" bezala ezaguna, genero ez-bitarreko lehen pertsona izan zen hauteskunde-legelari kargua betetzen eta Mexikon nortasun horretako pasaportea lortzen. Ociel Baena eta bere bikotekidea hilda aurkitu zituzten Aguascalienteseko etxe batean.
2023/10/26 - 13:54
Acapulco hiria inkomunikatuta dago, Otis 5. mailko urakan suntsitzailea igaro ondoren
12 ordu baino gutxiagoan, Otis 1. mailako urakana izatetik 5.ekoa izatera igaro zen, maila altuenera. Hiriarekiko komunazioa guztiz galdu da, eta, ondorioz, oraindik ezin dira kalteak zenbatu.
2023/10/14 - 11:23
Eguzki-eklipse anular batek Amerika zeharkatuko du ipar-mendebaldetik hego-ekialdera
AEBko mendebaldean, eta Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako zenbait tokitan (Mexiko, Belize, Honduras, Nikaragua, Panama, Kolonbia eta Brasil) ikusi ahal izango da fenomenoa, eta ozta-ozta, mendebaldeko kanariar uharteetan eta Cabo Verden.
2023/09/25 - 11:57
Migranteen iritsiera masiboa Mexiko-AEB mugan
Ia bi hilabeteko bidaia luzearen ondoren iristen dira helmugara, gehienak Venezuelatik. Horretarako, sei herrialdetako hiri, bide eta oihan gurutzatu behar dituzte. Estatu Batuetako armadak alanbrezko sare berriak jarri ditu puntu horretan, migranteen etorrera eragozteko.
2023/08/18 - 16:40
Mexikon bost gazte desagertu dira, eta oso litekeena da kartel batek hil izana
19 eta 22 urte bitartekoak dira bostak, elkarren lagunak, eta joan den asteko ostiralean desagertu ziren Jaliskon, etxera bidean zihoazela. Gerora, bost gazteak bideo batean agertu ziren belauniko, eskuak lotuta eta kolpez josita. Eta asteazkenean poliziak lau gorpu aurkitu zituen erabat kiskalita.
2023/07/17 - 14:49
Indonesiako, Mexikoko, Ugandako, Kolonbiako eta Errumaniako ordezkariak, Portugaleteko Folklore Jaialdian
Jaialdiaren 48. edizioa uztailaren 17tik 25era egingo dute, eta emanaldiak eitb.eus-en ikusi ahalko dira zuzenean.
2023/07/06 - 12:54
29 pertsona hil dira Mexikon, autobus bat 20 metroko amildegi batetik erorita
Gutxienez 29 pertsona hil eta 19 zauritu dira Mexikoko Oaxaca estatuan autobus bat amildegi batetik behera erori ostean. Ikerketa zabalik dago gertatutakoa argitzeko.
2023/06/02 - 12:47
Giza gorpuzkiak dituzten 45 poltsa aurkitu dituzte Mexikoko mendebaldean, zazpi gazteren bila zeudela
Mexikoko agintariek giza gorpuzkiak dituzten 45 poltsa atzeman dituzte gutxienez Guadalajara hiriko (Mexiko) amildegi batean, maiatzaren 20tik desagertuta zeuden zazpi gazteren bila ari zirela. Oraindik zehazteke dago biktimen identitatea eta kopurua.
2023/06/01 - 09:26
Munduan bost herrialdek bakarrik ematen dituzte lan-bajak hileko mingarriengatik
Hileko ezgaitzaileengatik bajarako eskubidea aitortzen duen nazioarteko herrialde bakanetako bat da jada Espainiako Estatua. Europan aitzindaria da neurria. Mexikon eta Kolonbian ere antzeko legeak izapidetzen ari dira.
2023/05/25 - 13:26
Popocatepetl sumendiaren erupzioak kolpe gogorra eragin die Mexiko erdialdeko saltokiei
Popocatepetl sumendia Mexikoko sumendi-lerroan kokatuta dago, eta maiatzaren 20an erupzioan sartu zen. Honakoa bigarren kolpe latza izan da Pueblako estatuko saltoki eta negozioentzat, covid-19aren pandemiaren ostean; izan ere, salmentak % 50 baino gehiago jaitsi dira.
2023/05/15 - 19:30
Ia bi hilabete bete dira Juarezko migrazio-zentro batean 40 migratzaile hil zirenetik
Ia bi hilabete bete dira Mexikon, Ciudad Juarezeko migrazio-zentro baten barruan dozenaka migratzaile hil zirela. Oraindik argitu gabe dagoen giza tragedia izan zen. Bizirik atera direnek erantzukizunak argitzea eskatzen dute.
2023/05/14 - 21:47
Mexiko eta AEBko mugan bizi diren haur migratzaileen errealitate ankerra
Estatu Batuetako mugan, kalean bizitzen lau hilabete daramatzaten Venezuelako ume batzuekin izan da Arantxi Padilla EITBko berriemailea.
2023/05/12 - 21:47
Hona hemen AEBetako 42. Tituluaren gako nagusiak
Joan den maiatzaren 11n, AEBko gobernuak amaiera eman zion Donald Trump garaiko presidenteak 2020ko martxoan ezarritako ezohiko migrazio-politikari. Arau horrekin, milioika etorkin kanporatu dituzte, asiloa eskatu arren.
2023/05/12 - 12:18
AEBn berehalako kanporatzeak baimentzen zituen araua bertan behera geratu da gauerdian
Pandemia garaian migratzaileak izapiderik gabe kanporatzea ahalbidetzen zuen 42. Titulua jarri zuen martxan Trumpek. Larrialdi egoera bertan behera utzita, muga igarotzea errazagoa izango delakoan, Mexikon zain dira milaka lagun. Bidenen gobernuak beste arau bat onartu du, baldintza zorrotzekin.
2023/05/12 - 12:03
Migratzaileak beroan kanporatzea baimentzen zuen araua amaierara iritsi da AEBn
42. Titulu polemikoa, Estatu Batuetan osasun publikoko arrazoiengatik migratzaileak beroan kanporatzea baimentzen zuen araua, amaitu da. Mugaldean, pertsona-fluxu handiagorako prestatzen dira.
2023/05/11 - 16:38
Milaka migrante daude AEBn eta Mexikoren arteko mugetan, eta okerrena etortzeko dagoela uste dute agintariek
Estatu Batuetan orduak baino ez dira falta 42. Titulua deritzanak indarra galtzeko eta hala herrialdera sartzen diren migratzaileak ezingo dituzte beroan edo berehala itzularazi. Kaosa nagusitzen ari da hegoaldeko mugetan. Biden presidenteak 1.500 soldadu gehiago bidali ditu egoera kontrolatzeko.
2023/05/11 - 12:09
AEB bere mugak prestatzen ari da 42. Titulua bertan behera geratzen denerako
Aurretik zegoen legea sartuko da berriro indarrean, alegia, 8. Titulua. Joe Biden presidenteak migrazio politika horren zenbait puntu aldatu ditu, egoera legeztatzeko helburuarekin.
2023/05/11 - 12:00
Ehunka migratzaile daude Mexiko eta AEBetako mugan 42. Tituluaren amaieraren zain
Ameriketako Estatu Batuak migrazio-politikaren aldaketak eragin ditzakeen egoerei aurre egiteko prestatzen ari dira. Gaur emango zaio amaiera 42. Tituluari, eta aurrerantzean asilo eskaerak tramitatu arte ezingo da inor herrialdetik kanporatu.
2023/04/25 - 12:29
Ehunka migratzaile Bravo ibaia zeharkatzen ari dira, Mexikoko agenteek abisua eman arren
Migratzaileek ohe puzgarriak erabiltzen dituzte ibaia zeharkatzeko, arriskutsua izan arren. Mexikoko agintariek muga zeharkatzen duten migratzaileen etengabeko fluxua behatu besterik ez dute egiten, bestelako neurririk hartu gabe.