Mexiko
2022/06/29 - 16:33
Mafiek 7.000 eta 12.000 dolar artean kobratzen dizkiete migratzaileei Estatu Batuetan sartzeko
Duela urtebete iritsi zen Luis El Salvadorretik Estatu Batuetara, Aylin 5 urteko alabarekin. Txalupa batean gurutzatu zuten Mexiko eta AEBren arteko muga. Amaia Uribe eurekin bildu da esperientzia gogor hartaz hitz egiteko.
2022/06/29 - 15:57
Hiru susmagarri atxilotu dituzte Texasen, kamioi batean 51 migratzaile itota hil ostean
Mexikoko Fiskaltzak ikerketa abiatu du eta AEBko Barne Segurtasun Sailarekin elkarlanean arituko da hilketaren nondik norakoak argitzeko.
2022/06/28 - 23:03
50 migratzaile hilda aurkitu dituzte kamioi batean Texasen
Hildako lagunak mexikarrak, guatemalarrak eta hondurastarrak ziren. Kamioiaren atoian bizirik topatu dituzten 16 migratzaileak ospitalera eraman dituzte. Polizia gidariaren bila dabil.
2022/06/28 - 22:54
Mexikotik AEBetara doazen migratzaileen karabanak gertutik ezagutu ditu EiTBk
Mexiko eta AEBn arteko muga da munduko migrazio igarobiderik handiena. Une honetan, Mexikotik zehar hainbat migrante karabana daude AEBra bidean. Mikel Reparaz lankidea Palenque-Chiapas bidea egiten ari diren hainbatekin izan da.
2022/06/28 - 10:31
Gutxienez 46 migratzaile hil dira kamioi baten barruan itota, Texasen
Tokiko agintariek zehaztu dutenez, hildakoez gain, beste 16 migratzaile ospitalera eraman behar dituzte. San Antonioko Polizia ibilgailuaren gidaria bilatzeko eta harrapatzeko lanetan ari da.
2022/06/07 - 11:00
15.000 migratzailez osatutako karabana Mexiko hegoaldetik Estatu Batuetara abiatu da
Orain arte abiatu den migratzaile karabanarik handiena da. Migratzaileak Chiapasetik abiatu dira, Mexikoko hegoaldeko mugan, Estatu Batuetara bidean.
2022/06/01 - 11:08
Gutxienez hamaika hildako eta 21 desagertu Mexikon, Agatha urakanaren ondorioz
Zenbait herri inkomunikatuta daude luizien eta ibaien ur-goraldien eraginez. Hori dela eta, armadako eta suhiltzaileetako kideak kaltetutako herrietako bizilagunei laguntzen ari dira.
2022/05/31 - 11:44
Agatha urakanak Mexikoko Oaxaca estatuan lurra jo du
Agatha bigarren mailako ekaitz gisa iritsi da, eta 165 km/h-ko haize ufadak izan ditu. Pazifikoko erregistroetan maiatzean lurra jo duen urakanik indartsuena da.
2022/05/10 - 11:22
Bi kazetari hil dituzte Mexikoko ekialdean
Yesenia Mollinedo eta Sheila Johana Garcia kazetari mexikarrak tiroz hil dituzte astelehen honetan Veracruzen. Hilketa bikoitz honekin, dagoeneko 11 kazetari hil dituzte Mexikon aurten.
2022/04/15 - 20:50
Lasarte-Oriako gazte bat istripuz hil da Mexikon
Lagunekin bidaian zegoen 30 urteko gizona. Mendi ibilbidea egiten ari zirela, irristatu eta ibaira erori zen, urak eraman zuelarik.
2022/04/11 - 14:56
Lopez Obradorrek herriaren babesa lortu du, parte-hartzea nahikoa izan ez bada ere
Hautesleen % 90ek baino gehiagok presidente mexikarraren alde egin du bere kargugabetzearen inguruan egindako kontsultan. Parte-hartzea ez da % 20ra iritsi, eta gutxienez % 40koa izan behar zuen kargugabetzeko erreferenduma loteslea izan zedin.
2022/02/14 - 10:18
Hainbat artistak mural bat margotu dute Mexikon, eraildako sei kazetarientzat justizia eskatuz
Artista talde batek mural bat margotu du Mexiko Hiriko Erroma auzoan, aurten hil dituzten sei kazetariengatik justizia eskatzeko eta informatzeko askatasuna exijitzeko.
2022/02/10 - 15:49
Euskal Herrian rantxerekiko dagoen zaletasunari buruzko ikerketa abiatu du Los Tenampas taldeak
Mexikar musikak Euskal Herrian duen atxikimendu handia aspaiko kontua da. Zelatasun horren arrazoiak zeintzuk diren argitzeko ikerketa antropologikoa abiatu du Los Tenampas talde nafarrak.
2022/02/01 - 15:52
Urtea hasi zenetik lau kazetari hil dituzte Mexikon
Roberto Toledo erreportaria tiroz hil dute Michoacanen, bere lantokiko aparkalekuan.
2022/01/26 - 13:02
Prentsak elkarretaratzea egin du Mexikon, hiru kazetariren heriotza salatzeko
Mexikoko milaka kazetari eta ekintzaile herrialde osoko kaleetara atera dira segurtasun faltagatik protesta egiteko eta agintariei prentsa defendatzea eskatzeko, astebete baino gutxiagoan bi kazetari hil ostean.
2021/12/16 - 14:44
2021ean inoizko berriemaile gehien daude atxilo hartuta munduan
2021ean, gainera, 46 kazetari hil dituzte, nahita, kasurik gehienetan. Azken hogei urtetako kopururik baxuena bada ere, esan nahi du astero-astero kazetari bat hiltzen dutela munduan. Mugarik Gabeko Erreportariak (RSF) erakundeak urteko txostenean jasotako datuak dira.
2021/12/03 - 10:50
Segurtasun turistikoko batailoi berri batek Mexikoko Karibeko hondartzak zaintzen ditu
Guardia Nazionaleko agenteak hondartzetan eta gune estrategikoetan barrena dabiltza, droga-salmentarako eremua kontrolatzen saiatzen diren delitu-taldeen presentzia ekiditeko.
2021/11/03 - 10:55
Zigorraren zigorra
Azken urteetan Ekuadorren Mexikoko droga-trafikatzaile indartsuenak finkatu dira, Kolonbian ekoiztutako kokaina Estatu Batuetara bidaltzeko errazagoa den bidea erabiltzeko. Honek indarkeria areagotu du, batez ere Guayaquil hirian.
2021/11/02 - 12:19
Latinoamerikak estrategia bateraturik gabe jo du Klimaren Goi Bilerara
Kolonbiak, Panamak, Costa Ricak, Dominikar Errepublikak eta Surinamek dituzte konpromiso handienak, Naturarentzako Mundu Funtsaren txosten baten arabera.
2021/11/01 - 11:41
Hildako bat eta 15 zauritu Mexikon, Pemexen hodi batek eztanda eginda
Leherketa San Pablo Xochimehuacanen, Puebla hirian, gas likidotua ateratzeko hartune klandestino batean gertatu da goizaldean. Eztandak dozenaka etxebizitza eta ibilgailu kaltetu ditu.