Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 46 migratzaile hil dira kamioi baten barruan itota, Texasen

Kamioia poliziaz inguratuta. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Gutxienez 46 migratzaile hil dira kamioi baten barruan itota, Texasen
Tokiko agintariek zehaztu dutenez, hildakoez gain, beste 16 migratzaile ospitalera eraman behar dituzte. San Antonioko Polizia ibilgailuaren gidaria bilatzeko eta harrapatzeko lanetan ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X