Mexiko
2021/06/07 - 23:10
Ezkerreko Morena alderdia nagusitu da Mexikoko hauteskundeetan
Andres Manuel López Obrador presidentearen Morena alderdia izan da irabazlea. Ezkerreko alderdia estatu gehienetan nagusitu da, baina hango parlamentuan orain arte zuen gehiengo absolutua galdu du.
2021/06/01 - 11:25
Faila geologiko batek zulo handi bat eragin du Mexikon
Zuloa joan den larunbatean hasi zen sortzen eta bost metro baino gutxiagoko diametroa zuen. Azken 24 ordutan 30 metroraino handitu da zuloa.
2021/05/05 - 11:15
25 pertsona hil dira Mexiko Hiriko metroan zubi bat erorita
Desagertuta zegoen ume bat hilda topatu dute azken orduetan. Fiskaltzak ikerketa zabaldu du homizidio eta ondasunei kalte egiteko delituengatik
2021/05/04 - 15:23
Mexikok barkamena eskatu dio maia herriari egindako "abusu izugarriengatik"
Maia herriaren ordezkariak hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu du, memoria eta aitortza lantzeko batzorde bat sortuz, esaterako.
2021/05/04 - 10:30
15 hildako eta 70 zauritu Mexiko Hirian, metroaren zubi bat behera etorri denean
Gertakaria 22:30ean (bertako ordua) izan da, Tlahuac etorbidean, Olivoseko geltokiaren parean. Metroa zeharkatzen ari zen zubia hautsi eta konboi bat erori egin da.
2021/04/18 - 16:58
Egunero dozenaka pertsona migratzaile iristen dira Texaseko Roma hirira
La Pistolera FM irrati lokala krisi honen erreferente informatibo bihurtu da. Ramon Balboa kazetariak 31 urteko ibilbidean sekula ez du ikusi halako migrazio olderik ikusi.
2021/04/15 - 16:57
20.000 adingabe daude une honetan AEBko Gobernuaren zaintzapean
Adingabeentzat prestatutako aterpetxeak gainezka daude eta ondorioz, neska-mutikoek asteak ematen dituzte mugako atxiloketa zentroetan.
2021/04/14 - 16:48
Muga zeharkatu eta gero, zer? AEBen sartu diren migratzaileen egoera ezagutu dugu
Martxoan AEBra iritsi ziren 170.000 migratzaileetatik 104.000 deportatu egin dituzte. Amaia Uribek gertutik ezagutu du sartzea lortzen dutenen egoera.
2021/04/13 - 16:40
AEBren eta Mexikoren arteko mugako migrazio krisiaren lekuko izan da EITB Media
Amaia Uribe Mexiko eta AEBren arteko mugara joan da, Rio Grandera, eta miseriatik ihesi egunero AEBra pasa nahi izaten dutenen testigantzak bildu ditu.
2021/04/13 - 13:47
11 migratzaile baltsa batean AEBra iristen diren unearen lekuko izan da EITB Media
Amaia Uribe Texasen dago Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugaren egoera gertutik ezagutzeko. Bideo osoa ETB-1ko "Gaur Egun" albistegian ikusi ahal izango da 14:00etan.
2021/04/08 - 12:30
20.000 adin txikiko migratzaile baino gehiago daude AEBko Gobernuaren zaintzapean
Mexiko eta AEBren arteko muga bakarrik zeharkatzen duten haurren kopuruarekin oso kezkatuta agertu dira tokiko agintariak; izan ere, 747 adingabe heldu ziren asteartean AEBra.
2021/04/04 - 16:45
Milaka emakume kontu eske Mexikoko Gobernuari, feminizidioen gorakada dela eta
Victoria Salazar, Mexikoko Poliziak hildako El Salvadorreko emakume migratzailearen kasuak, Mexikon dagoen arazo eta drama handienetako bat plazaratu du: indarkeria matxista.
2021/04/01 - 19:03
Trafikatzaileek bi neskato jaurti dituzte AEBen eta Mexikoren arteko harresitik
Hiru eta bost urteko bi neskatilak lau metroko altueratik jaurti zituzten. Bi herrialdeetako agintariak trafikatzaileak aurkitzeko lanean ari dira.
2021/03/25 - 12:15
''Babestuta'' jateko edo edateko balio duen sudurreko maskara aurkeztu dute
Mexikoko Institutu Politekniko Nazionaleko ikertzaileek "Mask Eating" delakoa sortu dute. Sudurra bakarrik estaltzen duen maskara da eta kendu gabe jateko eta edateko aukera ematen digu.
2021/03/20 - 15:36
Mexikoko Poliziak milaka txerto faltsu konfiskatu ditu
Txertoak onartu zirenetik, mafiek negozio aukera bat ikusi dute iruzur egiteko. Mexikon, Sputnik txertoaren 5.000 dosi faltsutik gora konfiskatu dituzte, Hondurasera zihoan hegazkin pribatu batean.
2021/03/19 - 13:59
13.000 adin txikiko migratzaile daude AEBren gobernuaren zaintzapean
AEBk Mexikoko mugan 20 urtean izandako migratzaile kopuru handienari aurre egin behar dio, "desegindako" migrazio sistema berrantolatzen ari dela
2021/03/17 - 11:44
Bidenek migratzaileei: "Ez etorri AEBra"
Gaur emango duten telebistako elkarrizketa batean, Mexikotik heltzen ari diren bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrei zuzendu zaie AEBko presidentea, mezu garbia emanez.
2021/03/09 - 09:57
80 pertsona baino gehiago zauritu dira M8ko martxan, Mexiko Hirian
Une tirabiratsuenak Jauregi Nazionalaren aurrean izan dira, hainbat parte-hartzailek Gobernuak eraikina babesteko jarritako metalezko hormaren zati bat bota dutenean.
2021/02/25 - 11:25
Atzera begira
Mexikoko presidenteak berriro eskatu die Espainiako erregeari eta Aita Santuari barkamena eskatu dezatela, Mexikoko konkista ezpataren indarrez eta gurutzearen babespean egin zutelako espainiarrek.
2021/02/24 - 15:49
Mexiko Hiriak plastikozko aplikagailudun tanpoiak debekatu egin ditu
Plastikozko aplikagailua duten tanpoiak debekatu ditu Mexiko Hirian, erabilera bakarreko plastikoa daramatelako. Neurri honek protestak eragin ditu hirian.