Migrazioa
2025/03/21 - 12:57
Espainiako Gobernuak apirilaren lehen hamabostaldian hasiko du migratzaile adingabeen banaketa
Torresek azaldu du erkidegoek martxoaren 31ra arteko epea dutela artatzen ari diren adingabeen kopurua zehazteko, eta, hortik aurrera, asmo horrekin deituko duten biltzar sektorialean egingo dutela banaketa.
2025/03/21 - 11:12
8.900 migratzaile baino gehiago hil ziren 2024an, azken hamarkadan hildako gehien utzi dituen urtea
Biktimen kopuruak % 2,1 egin zuen gora iaz 2023ko datuekin alderatuta, eta laugarren urtez jarraian egin du gora 2020tik. Nazio Batuen Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen (OIM) datuak dira.
2025/03/20 - 14:17
Adin txikiko migratzaileak aberriratzea ''lehen aukera'' izatea defendatu du Euskadiko PPk
Javier de Andres Euskadiko PPren presidentearen ustez, bidaiderik gabeko adingabe migratzaileek bizitza "garatu" dezakete euren sorterrietan, eta, beraz, "aberriratzearen" alde agertu da.
2025/03/20 - 13:34
Etxanoberen ustez, banaketa dekretua positiboa da, baina Bizkaia salbuespeneko egoeran dago
Bizkaiko ahaldun nagusiak tamalgarritzat jo ditu Garrido eta De Andres PPren buruzagiek adin txikiko migratzaileen banaketa kritikatuz egindako adierazpenak, eta koherentzia eskatu die.
2025/03/20 - 11:43
EH Bilduk adin txikiko migratzaileen banaketarako akordioa babestuko du
Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari orkorrak uste du migrazio arloko eskumen guztiek euskal erakundeen esku egon beharko luketela, Katalunian egiten den bezala.
2025/03/19 - 15:32
Migrazioaren kudeaketari "egiturazko erantzuna" ematea eskatu dute Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak
Adingabe migratzaileen banaketarako Espainiako Gobernuak atzo onartutako errege-dekretua ontzat eman du Gasteizko Gobernuak, baina atzo egin bezala, "Euskadi iparraldeko muga" gisa aitortzea eskatu du.
2025/03/19 - 13:25
Jaurlaritzako eta Kanarietako talde teknikoek adingabe migratzaileen banaketari buruzko bilera egin dute
Atzo Ministroen Kontseiluak onartutako dekretuak polemika sortu du hainbat autonomia erkidegoek asimetrikotzat eta bidegabetzat jo baitute, Euskal Herria eta Katalunia baztertu dituelako.
2025/03/19 - 12:21
Hiru hilabeteko epea izango dute erkidegoek adingabe migratzaileen banaketarako irizpideak negoziatzeko
Erkidegoen ekarpenak Haurren eta Nerabeen Arloko Konferentzia Sektorialean aztertuko dira.
2025/03/19 - 09:00
Horrela geratuko da adingabeen banaketa, autonomia erkidegoka
Banaketak biztanleriari, errentei eta langabeziari erreparatuta egin dira, harrerako plazetan aldez aurretik egindako ahaleginaz gain.
2025/03/19 - 08:51
Albiste izango dira: Adin txikiko migratzaileen banaketa, Israelen bonbardaketak Gazan eta Trump - Ukraina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/19 - 08:35
Eusko Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak adingabe migratzaileen banaketa aztertuko dute gaur Gasteizen
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren taldea Kanarietako Gobernuaren ordezkariekin bilduko da gaur Gasteizen, inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketa ekitatiboa arautzen duen dekretua aztertzeko.
2025/03/18 - 14:59
Espainiako Gobernuak, Juntsekin, lortu du 4.000 adin txikiko migratzaile erkidegoen artean banatzeko akordioa
Ministroen Kontseiluak baiezkoa eman dio Espainiako Atzerritarren Legearen erreformari, eta horren arabera banatuko dira Kanarietan dauden adin txikiko migratzaileak autonomia erkidegoen artean.
2025/03/18 - 14:01
Ubarretxena: ''Adin txikiko migratzaileen banaketarako akordioa positiboa da, baina hobetzeko tartea du''
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak nabarmendu du akordioak Euskadik eta Kanariek elkarrekin landutako proposamena hartzen duela oinarritzat, baina "hobetzeko tartea" baduela, ez baita "iparraldeko muga" aipatzen.
2025/03/18 - 14:00
Adin txikiko migratzaileen banaketarako akordioa "pauso positiboa da", Eusko Jaurlaritzaren iritziz
Euskadik eta Kanariek landutako proposamena dago Junts eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioaren oinarrian. Hala ere, ez du jasotzen Euskadi "iparraldeko muga" izango denik.
2025/03/18 - 12:40
PPk agintzen duen erkidegoek ez dute adin txikiko migratzailerik hartuko, finantziaziorik egon ezean
Alderdi Popularrak salatu duenez, Espainiako Gobernuak nahiago izan du Juntsekin dekretu bat adostu PPrekin Atzerritarren Legearen erreforma negoziatu baino.
2025/03/17 - 10:34
AEBk 200 preso venezuelar baino gehiago deportatu ditu El Salvadorrera, lege polemiko bat erabilita
Tren de Aragua Venezuelako talde kriminaleko ustezko kideak dira deportatu dituztenak. Trukean, El Salvadorrek 6 milioi dolar jasoko ditu AEBko Gobernutik, preso horiek urtebetez bere kartzeletan edukitzeagatik.
2025/03/16 - 19:49
'Aita Mari' prest da Mediterraneoko hamabosgarren erreskate misiora itsasoratzeko
Itsas Salbamendu Humanitarioko (SMH) itsasontzia Valentziako portuan dago. Abenduaren 17an porturatu zenetik, mantentze eta prestaketa lanak egin ditu eta sentsibilizazio lanak egiten aritu da, berriro lanean hasi aurretik.
2025/03/14 - 14:00
Irunen artatu diren migratzaileen % 90 Kanarietatik datoz
2024an % 53 gehiago artatu dira, aurreko urteko datuekin alderatuta, eta Bidasoa ibaian ez da hildakorik izan, bigarren urtez jarraian.
2025/03/13 - 13:56
Aita Marik Voxen aurkako kereila aurkeztu du "beltzen ontzia" dela esateagatik
SMH Itsas Salbamendu Humanitarioak Voxen aurkako kereila aurkeztu du Jesus Albiol Voxen diputatuaren aurka, kalumnia eta irainengatik.
2025/03/12 - 19:22
Emakumezko zaintzaileen talde batek kooperatiba sortu du, lan baldintzak hobetu eta zerbitzu hobea emateko
Maitelan Hernanin sortu zen, langileak eta erabiltzaileak ardatz dituen zaintza eta arreta zerbitzuak emateko. Gaur egun 15 bazkide langile dira eta 53 erabiltzaile dituzte.