MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorenak 10 egun eman dizkio Espainiako Gobernuari, Kanarietako 1.000 adingabe migratzaileren ardura har dezan

Administrazioarekiko auzien salak ontzat hartu du Kanarietako Gobernuak eskatutako kautelazko neurria.
Kanarietara iritsitako adin txikiko migratzaile bat, artxiboko irudi batean
Kanarietara iritsitako adin txikiko migratzaile bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Kanarietan dauden migratzaile adingabeen auzian, Auzitegi Gorenak 10 eguneko epea eman dio Espainiako Gobernuari 1.000 adin txikikoren ardura har dezan. Zehazki, asiloa eskatu duten edo eskatzeko asmoa dutenei nazioarteko babes sistemara sarbidea diezaien galdegin dio.

Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko auzien salak Kanarietako Gobernuak eskatutako kautelazko neurria aintzat hartu du. Horren esanetan, "ezinbesteko" neurria da adin txikiko horiek "pilaketa" egoeran bizi direlako, eta haien babesa bermatu behar da.

Magistratuek azaldu dutenez, gaur-gaurkoz, bidaiderik gabeko adin txikiko migratzaile horiek Kanarietako Gobernuaren ardurapean daude. Ildo horretan, administrazioarekiko auzien salak nabarmendu du asilo eskatzaileek gizarte-laguntza espezifikoak jasotzeko eskubidea dutela.

Bestalde, hamar egun horietan hartutako neurrien berri emateko agindu dio Auzitegi Gorenak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari. Behin epe hori igarota, ahozko saioa egin ala ez erabakiko du, kautelazko neurriak bete diren ikusteko.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X