Minbizia
2024/02/15 - 14:18
Koloretako loreak minbizia duten haurrak gogoratzeko
Donostia Ospitalearen kanpoaldean egindako ekitaldian, osasun arloko langileek eta Aspanogiko kideek lore eskaintza berezil batekin gogoratu dituzte gaixotasunaren aurka borrokatzen duten haurrak, hildakoak eta gainditu dutenak.
2024/02/15 - 09:16
Albiste izango dira: Azken hiru legeak Legebiltzarrean, haur minbiziaren eguna eta martxoaren 3ko memoriala
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/15 - 08:10
EAEn minbizia duten haurren biziraupena % 80koa da bost urtera
Heriotza tasa pixkanaka, baina modu progresiboan, ari da behera egiten, diagnosian zein tratamenduetan egindako hobekuntzak direla-eta.
2024/02/15 - 06:00
Robotak, influencer-ak eta sare sozialak: minbiziaren aurkako Sunrise proiektuaren armak
Euskadik bat egin du Sunrise proiektuarekin. Europako ekimen aitzindaria da, eta adin goiztiarretik kontzientziatu nahi du tabakoa, sedentarismoa edo alkohola bezalako ohitura txarren inguruan. Helburua minbiziaren prebentzio goiztiarra egitea da.
2024/02/14 - 14:53
Bularreko minbizia listu lagin batekin atzematea lortu dute
Floridako eta Taiwango bi unibertsitatetako ikertzaileek azaldu dutenez, emaitza "arrakastatsuak" lortu dituzte bularreko minbizia atzemateko gailu eramangarri batekin.
2024/02/05 - 20:11
Charles III.a erregeak minbizia du
Erresuma Batuko erregeari minbizi mota bat diagnostikatu diote, baina ez dute zehaztu zein. Errege-etxeak azaldu duenez, urtarrilean aurkitu zioten tumorea. 75 urteko erregeak tratamendua hasi du gaur bertan, eta agerraldi publikoak bertan behera utziko ditu.
2024/02/02 - 16:44
Minbizia atzemateko Osakidetzaren programek 17.500 tumore detektatu dituzte 1995etik
Proba horiei esker, bularreko, zerbixeko eta kolon-ondesteko minbizi kasuak detektatu ahal izan dira, gehienak oso fase goiztiarretan eta pronostiko onarekin.
2024/02/02 - 13:26
Begizta berde handi bat Gasteizen, Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna bistaratzeko
Arabako lurraldean minbiziaren aurka borrokatzen diren elkarteek eta hainbat ordezkari politikok parte hartu dute ekitaldian, Foru plazan.
2024/01/30 - 15:45
Protoiterapia unitatea hartuko duen azpiegituraren eraikuntza lehiaketara atera du Osakidetzak
Erradioterapia mota bat da protoiterapia edo protoi bidezko terapia. Teknologia honen ezaugarria da protoiak erabiltzen dituela X izpiak edo elektroiak erabili ordez. Egoitza berria Donostian eraikiko dute, Onkologikoaren alboan.
2023/12/15 - 17:00
EITB Maratoiaren elkartasun oldeak milioi bat eurotik gora batu du minbiziaren ikerketarako. Eskerrik asko!
Zehazki, 1.012.400 euro batu ditu, baina oraindik badago aukera ekarpenak egiteko: 900840750 doako telefonoan, webgunean, kontu korronte bidez eta Bizum bitartez (33478).
2023/12/15 - 13:48
Minbiziaren aurkako botika donostiar bat gizakiengan probatzea onartu du Txinak
Sendagaiak aldaketa kimikoa eragiten du zeluletan, minbizia hedatzea saihestuta. Quimatryx enpresa donostiarrak garatu du eta, horren ustez, 2028-2029an egon daiteke salgai Asiako herrialdean. Dena dela, konpainiak ez du baztertu AEBn, Europan edo Japonian merkaturatzea.
2023/12/15 - 08:54
Albiste izango dira: EITB Maratoiaren balantzea, Iruñeko zentsura mozioa eta itunpeko eskoletako greba amaiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/15 - 02:23
2023ko EITB Maratoiak minbiziaren ikerketarako 908.000 euro baino gehiago bildu ditu elkartasun egun handian
2023ko EITB Maratoiak egun handia bizi izan du ostegun honetan, abenduak 14, "Minbiziaren Aurka Aukera Berriak" lelopean. Urtero bezala, egun berezia izan da, eta bertan bildu diren 908.000 euroak minbizia ikertzera bideratuko dira.
2023/12/14 - 13:50
BIOEF: ''Minbiziaren ikerketa aplikatua da, Osakidetzako gaixoekin probatzen ditugu emaitzak''
Iñaki Gutierrez BIOEF Fundazioko Antolaketa eta Kudeaketa Berrikuntzarako zuzendariak azaldu duenez, gaur-gaurkoz 500 ikerketa proiektu dituzte minbiziarekin lotuta.
2023/12/14 - 11:43
Unai Iparragirre: ''Aurten helburua da milioi bat euroko langara heltzea''
ETBko zuzendariak gogorarazi duenez, EITB Maratoiak minbiziarekin bildu zuen diru gehien, eta oraingo honetan, "errekor hori apurtzeko asmoa dugu".
2023/12/14 - 09:07
Albiste izango dira: EITB Maratoia, azaroko KPIa eta Euskaraldiaren 4. edizioaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/13 - 11:22
Biolinterapia, kimioterapiari aurre egiteko
Ainara Arce barakaldarrari kimioiterapia saiora lagundu dio Iñaki Guridik. Bularreko minbizia du, "kaka literal" bat. Indar gabe uzten du gaitzak kasik. Gelditzen zaion apurra EHUko orkesta sinfonikoetako entsegutarako gordetzen du. Hori du "droga legalaren kontrako terapia".
2023/12/01 - 18:49
''Minbizia dugunoi ikerketak sendatzen gaitu''
Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatutako ekitaldi batean, ikerlariak eta minbizidun pazienteak batu dira. Bilkuran azpimarratu dute gaixotasunaren aurkako borrokarako beharrezkoa dela finantzazio handiagoa. Urratsak eman arren, metastasiari aurre egitea dute helburu ikerlariek.
2023/10/29 - 13:13
Donostia eta Iruñea arrosaz jantzi dira, bularreko minbiziaren aurkako borrokaren alde
Donostiako Katxalin elkarteak eta Iruñeko Saray elkarteak antolatu dituzte bularreko minbiziaren ikerketen aldeko martxa solidario horiek, eta milaka lagunek egin dute bat ekimenarekin.
2023/10/19 - 19:42
Bularreko minbizia ikusarazi dute gaur Hego Euskal herriko hainbat udalerritan
Gaur Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da, eta, hori dela eta, elkarte ugarik, zapi eta aterki arrosez hornituta, hamaika jarduera egin dituzte gaixotasun hori ezagutarazteko eta prebentzioa, ikerketa eta babes emozionala aldarrikatzeko.