Minbizia atzemateko Osakidetzaren programek 17.500 tumore detektatu dituzte 1995etik
Osakidetzako minbiziaren detekzio goiztiarreko programei esker, 17.500 tumore detektatu dira, gehienak fase goiztiarretan eta pronostiko onarekin, 1995ean horiek hautemateko lehen programa abian jarri zenetik.
Datorren igandean, hilak 4, Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak minbizia atzemateko garatzen dituen hiru programei buruzko datuak argitaratu ditu, zerbixeko, kolon-ondesteko eta bularreko minbizia goiz detektatzeko programen ingurukoak, hain zuzen ere.
Ezagutzera eman dutenez, 1995ean bularreko minbiziaren hautemateko abiatu zuten programaren barruan 2,5 milioi miaketa baino gehiago egin dira jada, eta 12.663 tumore diagnostikatu. Horien % 84k tratamendu kontserbatzailea jaso dute. 2023an, 50-69 urteko emakumeen artean —eta 40-49 urteko emakumeen artean, lehen mailako senide batek bularreko minbizia izan badu— 709 minbizi kasu detektatu dira, gehienak oso fase goiztiarretan eta pronostiko onarekin.
Bestalde, 2009an kolon-ondesteko minbizia detektatzeko abiatutako programaren bidez, 4.519 tumore gaizto detektatu dira, horien % 71 hasierako estadioetan, eta horrek programan parte hartzen duten pertsonen % 95ek bost urtera bizirautea ekarri du. 50-69 urteko biztanleei zuzendutako programa honen esparruan, urtero 300.000 pertsona gonbidatzen dituzte proba egitera, eta, batez beste, % 72ko parte-hartzea izaten da. Horri esker, 39.929 lesio detektatu eta kendu dira, gaiztotu aurretik. 2023an, 270 minbizi inbaditzaile hauteman dira, baita gaizto izan aurreko 3.500 lesio ere.
Zerbixeko minbizia detektatzeko programa 2018an hasi zen, eta 25-65 urteko emakumeei zuzenduta dago. Umetoki-lepoko 400 minbizi-kasu identifikatu dira 2021era arte. Abian jarri zenetik 550.000 emakume baino gehiago deitu dituzte programan parte hartzera, eta 2023an 97.504 lagin aztertu ziren Donostiako Unibertsitate Ospitalean. Horri esker, programak oso eragin handia izan du biziraupenean, % 97koa izan baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasterio batetik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat aldiz irauli da.