Munduko Osasun Erakundea
2020/08/26 - 14:11
Gizon bat atxilotu dute Burlatan, maskara jartzeari uko egiteagatik
Gizonak maskara jartzeari uko egin zionez, tokian bertan atxilotu zuten, une horretan agenteak iraindu eta haien aurka oldartu zen. Agintaritzari aurre egitea eta desobeditzea egotzi diote.
2020/08/25 - 14:32
Holandan eta Belgikan ere covid-19arekin birritan kutsatu diren pertsonak daude
Koronabirusarekin lotutako infekzio guztiek "kode genetiko desberdina" dute. Orain, immunitateak batez beste zenbateko iraupena duen jakin nahi dute zientzialariek.
2020/08/25 - 10:14
COVID-19arekin bi aldiz kutsatu den lehen kasua atzeman dute munduan
Gaitza atzemateko detekzio-probetan "oso argi" ikusi zuten apirilean eta abuztuan atzemandako birusaren anduien sekuentzia genetikoak guztiz ezberdinak zirela.
2020/08/24 - 13:46
Haurdunek COVID-19aren ondorioz gaixotasun larriak garatzeko arrisku handiagoa dute
356 heriotza jakinarazi dira urtarrilaren hasieratik abuztuaren 11ra arte.
2020/08/24 - 12:39
COVID-19ak eragindako "larrialdi kasuetan" txertoa baimendu zuen Txinak uztailean
Txinako Osasun Batzordeko kide batek adierazi duenez, hainbat talde inokulatu dituzte azken asteetan, besteak beste, osasun arloko langileak eta mugetako funtzionarioak.
2020/08/22 - 20:25
2.000 positibotik gora Alemanian, apiriletik izandako goraldirik handienean
Halaber, beste zazpi pertsona hil dira herrialdean azken 24 orduetan, eta horrenbestez, 9.267 dira pandemiaren hasieratik hildako pertsonak.
2020/08/22 - 19:23
Txinak koronabirusaren aurkako txertoa gizakietan probatzea baimendu du
Atzerriko hainbat agente, tartean BioNTech laborategi alemaniarra eta Inovio Pharma estatubatuarra, bertako enpresekin elkarlanean aritu dira dituzten txerto esperimentalak probatzeko.
2020/08/19 - 15:43
Koronabirusarekin kutsatutako objektuak ukitzeko arriskuaz ohartarazi du Txinak
Agintariek COVID-19a aurkitu dute supermerkatu kate bateko elikagai izoztu batzuen bilgarrietan. Produktu horiek beste herrialde batzuetatik inportatzen zituzten.
2020/08/19 - 13:53
MOEk dio ez dagoela frogarik mutazio baten ondorioz COVID-19a arinagoa denik esateko
"Mutazio berri bat dagoela iragartzen duen artikulu bat argitaratzen bada, horrek beldurtu dezake, baina birusetan aldaketak uneoro izaten dira", adierazi du Maria Van Kerkhove epidemiologoak.
2020/08/17 - 13:51
Italiak gaurtik aurrera gaueko aisialdirako lokal guztiak ixteko agindu du
Diskoteka guztiak, aire zabaleko ekitaldiak, eta hondartzako klubak barne, itxita egongo dira.
2020/08/17 - 12:39
775.000 pertsona baino gehiago hil dira dagoeneko pandemiaren ondorioz
Guztira, 21.672.429 lagunek hartu dute birusa, eta horietatik 775.246 hil dira. Era berean, azken egunean, 4.000 hildako baino gehiago zenbatu dira.
2020/08/16 - 21:00
Bizkaiko adinekoen egoitzetan kutsatutakoak 76 dira dagoeneko
Gainera, 50 bat langile ere kutsatu dira. Bizkaiko Aldundiko sareko hiru egoitzetan daude positiboak.
2020/08/15 - 12:36
Munduko Medikuak elkarteak doako PCRak egingo dizkie osasun txartelik ez dutenei
Elkarteak jakinarazi du ez dela beharrezkoa proba egiteko hitzordua eskatzea, eta PCRak astelehen, asteazken eta ostiralean egingo direla jakinarazi du, goizeko 10:00etatik 13:00ra.
2020/08/15 - 11:44
Sukarra da, ziurrenik, COVID-19aren lehen sintoma
Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitateko ikerketa baten arabera, koronabirusaren sintomen ordena honakoa izango litzateke: sukarra, eztula, giharretako mina, goragalea eta/edo okadak eta beherakoa.
2020/08/14 - 13:24
Pandemiak 21 milioi kutsatu inguru eta 760.000 hildako utzi ditu mundu osoan
Birusak gehien jotako hamar herrialdeen taldera itzuli da Espainia, Irani aurrea hartuta.
2020/08/13 - 22:40
Eusko Jaurlaritza osasun-larrialdiko egoera berrezartzea aztertzen ari da
Eusko Jaurlaritza osasun-larrialdiko egoera berrezartzeko aukera aztertzen ari da, baldin eta Euskadiko egoera epidemiologikoaren larritasunak gaur egungo erritmoan gora egiten jarraitzen badu.
2020/08/10 - 13:37
Pandemiak 20 milioi kasutik gora eta 730.000 hildako baino gehiago eragin ditu
AEBn, Brasilen eta Indian goranzko bihurgunearekin jarraitzen dute, hamar milioi kasu baino gehiagorekin hiru herrialdeen artean.
2020/08/07 - 12:32
Bengoa: "Euskadiko egoera kezkagarria da"
Osasun sailburu ohiak ohartarazi duenez, "arazo bat dago, batez ere, gazteen jokabidearekin".
2020/08/07 - 10:27
MOEk dio herrialde bakar bat ere ez dela salbatu COVID-19aren pandemiatik
Gaur egun, MOEri 18,5 milioi COVID-19 kasu baino gehiago jakinarazi zaizkio eta 700.000 bizitza galdu dira.
2020/08/07 - 00:42
Sei balizko txerto fase oso aurreratuan daude eta "itxaropena dago"
MOEko Osasun Larrialdietako zuzendari Mike Ryanek gehitu du txerto horietako bat emaitza onak ematen hasten denean "txertoa ekoiozten hasiko" dela.